EAJ eta PPren arteko akordioa ondorio harrigarriak eragiten ari da: EAEko biztanleen ongizatea betirako ziurtatzeaz gain (lixto Miren, hemen dago diru-laguntzak jasotzeko eskatzen zenigun esaldia), transfugismoa nagusitzen ari da historikoki PPren orbitan ibili diren...
Category: Gelzaleak
Eneko Goiak Bulebarrean jarraitzen du Korrikaren lekukoaren zain
“Seguru berriz pasako direla, niri esan zidaten lekukoa hemen hartuko nuela eta hemen hartuko dut”, adierazi du Eneko Goia Donostiako alkateak apirilaren 13an, Donostiako Bulebarrean, kazetariek galdetu diotenean ea zergatik ez den itzuli bere...
Euskal Herria eta Katalunia independentziatik %3 gertuago, Ibarretxe eta Mas elkartu ondoren
Geldiezina da prozesua: Juan Jose Ibarretxek eta Artur Masek lideraturik, Euskal Herria eta Katalunia beren etorkizuna erabakitzera doaz analista zentzudun guztien arabera. Adituek diotenez, gako nagusi batek eman dio sinesgarritasuna independentismo berri honi: bi...
Urkullu epaitu dezaten eskatuko du Gure Esku Dagok, Kataluniaren bideari jarraitzeko
Elkartasunetik konpromisora pasatzeko momentua dela uste du Gure Esku Dago plataformak eta, Artur Mas epaitegietara bidean ikusi ondoren, Iñigo Urkullu ere epaitu dezaten eskatuko du. “Kataluniarrekin bat egiten dugula adierazteko garaia pasa da, euskaldunok...
Azken unekoa: EAJ goresten ez duen albiste bat argitaratu du Deiak
Alderdi jeltzaleak kudeaketarako dituen dohainak eta berezko sen ona goraipatzen ez dituen albiste bat kaleratu du Deia-k otsailaren 5eko edizioan. Egunkariko zuzendaritzak honako esplikaziñoia emon dau ustekabeko jazoeraz: “Tira, ez da hainbesterako, askok leporatzen...
Sortuk independentzia 2026rako profetizatu ostean, EAJk prest du kontraproposamena
Alderdi abertzaleek inbertsio handiak egin dituzte azkenaldian Tarot kontsultorioetan eta kristalezko boletan, eta emaitzak nabaritzen hasi dira: Sortuk bere birfundizio prozesua amaituta adierazi du 2026an lortuko duela Euskal Herri osoak independentzia. Gauzak hain argi...
Zauritu ugari Sukaŕietan, Arana´taŕ Sabin bere omenaldian ilobitik asaŕe asaŕe urten eta gero
Bildur gatxa izan zan Sukaŕietan joan dan domekean, EAJko buruzagiak ta an egoazan beste batzuk Arana ta Goiri´taŕ Sabinen eriotzearen 113. urteuŕena ospatuen ebizela. Txadonatik urtendakoan jeltzaleen buru Ortu Zataŕ Andonik “EAJ prest dago...
“Ezker abertzaleko epel horiekin ez goaz inora”, esan du EAJk Alderdi Egunean
Milaka lagun batu ziren igandean Forondako zelai orlegian, lau txikito hartu eta EAJk Bizkaian azken minutuan eta penaltiz legebiltzarkide bat galdu duela ahazteko di-da antolatutako Alderdi Egunean. Ohi bezala, euren aurpegi abertzaleena erakutsi zuten...
Euskadi, independentziatik 0,4 milimetro gertuago
EAEko herritarrak argiro dira mintzatu: erabakitzeko eskubidearen alde daude. Gasteizen lau parlamentariotik hiruk defendatuko dute euskaldunok gure patuaren jabe izan behar dugula, eta horrek legegintzaldiaren hasiera-hasieratik eragin ditzake mugimenduak burujabetzaren bidetik. “Hasteko, Legebiltzarreko kantinan...
EAJko milaka kide tratamendupean Bizkaiko hauteskunde emaitzak ezagutu eta gero
Bizkaiko larrialdietako zerbitzuek gainezka egin zuten ekainaren 26ko gauean, herrialdean hauteskundeak Unidos Podemosek irabazi zituela jakindakoan ondoezik sentitu ziren jeltzale oldeak kolapsatuta. “Gure etxean ez genekien Bizkaian beste alderdi batzuk zeudenik eta!”, adierazi zuen...