Irudia: Egoi Irisarri | Facebook bidez
Category: Indepentzia
Oyarzabal eta Simonen balentrien ostean, Naziometroari esandakoa aldatzeko eskatu dute ehunka lagunek
“Bai, bai, nik ere uste nuen euskal selekzioak ofiziala izan beharko lukeela, baina ikusten duzu Espainiarekin jokatzen ari diren Mikel, Unai edo Cesar zein mutil jatorrak diren eta, ostia, ba irabazten dutenean emozionatzen zara”,...
Kosovoko futbol federazioaren community managerra fitxatu du Gure Eskuk
Espainian –eta hurbilago ere bai– jendeak jaramonik ere egiten ez dietela ikusita, Espainiari “Al-Andalus zenaren lurraldea” deitu dion kosovarra (hango futbol federazioko artista) fitxatu du Gure Esku ekimenak. “Hiztegia eraberritu beharra geneukala ikusi dugu,...
FIFA21-PlayStation Euskal Liga, 1.000 gol independentziarantz
Game Erauntsia, Gu ere Bai! eta Hamaika Telebistak antolatuta, “FIFA21 Euskal Liga” txapelketa jokatuko da datozen asteetan PlayStationean. “Euskal selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatuko dugu lau haizetara, etxeko txokotik mundu zabalerat”, azaldu du Fri1521ki gamer profesionalak...
Naziometroaren arabera, herritarren gehiengoa euskal estatu independentearen alde legoke funtzionario-soldata unibertsala ezarriko balu
Gehiengo zabalak euskal estatu independente baten aldeko botoa emango luke bigarren Naziometroaren arabera. Lehenbizikoak emandako emaitza positiboak ikusirik, “inkesta zehatzagoa” egin dute urtea bukatu baino lehen. Oraingo honetan, herritarrei galdetu zaie ea baiezko botoa...
Katalan eta euskal ADNak trukatzeko formula asmatu dute zientzialariek
Innobasque agentziako zientzialariek jakinarazi dute katalan eta euskal izaerak trukatzeko formula asmatu dutela. “Hemendik aurrera katalanek egingo dituzte euskaldunen gauzak, eta euskaldunek katalanenak”, azaldu du Selenia Estrontzio ikerketa-buruak. “Pertsona batzuekin esperimentua egin dugu eta...
“Sirimiri Demokratikoaren” arriskuez ohartarazi du Euskalmetek
Euskalmet metereologia agentziako Eguzki Urberoaga kezkaturik agertu da gurean bizi dugun “Sirimiri Demokratikoa” izeneko fenomenoagatik. “Bartzelona prest dago tsunami bat jasotzeko, baina gu? Pentsa gaur aterkirik gabe ateratzen naizela kalera eta “Sirimiri demokratikoa” hasten...
Euzkadi bada, azkatuta izan behar du ezta?
Gure-rekin kokoteraino, Esku-k prozesu subiranista abiatu du, Dago-k independentzia aldarrikatu ostean
Gure Esku Dago-k galdeketa egin du berau osatzen duten hiru subjektu politikoen artean, eta gehiengo absolutua lortuta Dago-k erabaki du independentzia aldarrikatu eta bere bide propioa hastea. Gure-k eta Esku-k elkar helduta jarraituko dute,...
Euskaldunek berriz ere sentitzen dute katalanak baino gehiago direla, U-1etik urtebetera
Katalunian 2017ko urriaren 1ean egin zuten independentzia-erreferendumetik urtebete pasa denean, euskaldunek berriz ere sentitzen dute badirela katalanak baino “zer edo zer gehiago”, Gizahuntz inkesta-etxearen ikerketa baten arabera. “Urriaren 1ean independentzia lortzear zeudela ikusita, katalanekiko...