Category: Inkomunikabideak
Prentsaurrekoan kolatzen zarenean
Jaurlaritzak “P”-rekin hasten diren alderdi politikoak diruz lagundu ditu, “pandemiaren ondorioei aurre egiteko”
PP, PSOE eta PNV alderdiek positiboki baloratu dute Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzetarako irizpide berria, “pandemiak gogor kolpatu duelako esfera politiko osoa, baina bereziki gu, aurrezkiak hutsean uzteraino”. Hala berretsi du Berdintasun, Justizia eta Lagunak Saileko...
Erreferente nagusiak Txusmarraga Urretxun
Guardia zibil batek Mozal Legea ezarri dio bere buruari, Instagramera igotako selfie batengatik
“Pitxu Mina guardia zibila Meridako estupefazienteen unitateko kamaradekin ageri da Instagramera igotako argazkian, errepide-kontrol batean atzemandako materiale guztia kalitate onekoa dela egiaztatzen, aurpegia eta sudurra estali gabe. “Argazkia zabaldu eta denbora gutxira jabetu nintzen...
Jose Luis Kortak haserretzen den bakoitzean Zaldibarko zabortegiak baino dioxina gehiago jaurtitzen du
Ostia txarrean jartzen den bakoitzean, Jose Luis Kortak 3.000 fentogramo dioxina toxiko jaurtitzen du airera metro kubiko bakoitzeko. “Osasunarentzat kaltegarriagoa da Orioko gizasemearen alboan egotea, Zaldibarko zabortegitik datozen partikulak arnastea baino”, idatzi du Azal...
Sekta TB
Kamioi bat irauli da N-1 errepidean eta lau tona politologo isuri ditu
Auto-ilara luzeak izan dira asteazken honetan N-1 errepidean, Beasain parean. Kamioi bat irauli egin da eta karga guztia errepidean isuri du: lau tona politologo, maiatzeko hauteskundeei buruzko analisi burutsuak egiteko fabrikatik atera berriak. Ertzaintza...
Alemania ez dela nazia deskubritu du kazetari espainiar batek, Puigdemont aske geratu ostean
Espainiako ikerketa-kazetari batek aurkikuntza harrigarria egin du, Carles Puigdemont aske uzteko erabakia ezagutu ondoren: “Arraroa egin zitzaidan epailearen jokamoldea eta dokumentu historikoak errepasatzen hasi nintzen. Sekulako pastela aurkitu nuen: mende erdi baino gehiago da...
Azken unekoa: EAJ goresten ez duen albiste bat argitaratu du Deiak
Alderdi jeltzaleak kudeaketarako dituen dohainak eta berezko sen ona goraipatzen ez dituen albiste bat kaleratu du Deia-k otsailaren 5eko edizioan. Egunkariko zuzendaritzak honako esplikaziñoia emon dau ustekabeko jazoeraz: “Tira, ez da hainbesterako, askok leporatzen...