Euskara sustatzeagatik euskarazko hedabideei baino diru gehiago eman die Jaurlaritzak ‘El Chorreo’ eta ‘Diario Fatxo’ egunkariei, merezita oso. Euskara sustatzea lehentasun ote duten galdetuta, hala erantzun digu Angel Murguía DFko community managerrak: “Hala da....
Category: Inkomunikabideak
Ustezko notiziya… edo ez
Diotenez, baliteke epailea ei den batek bost lagun espetxeratzeko agindua eman izana, egunotan sanferminak ospatzen ari omen diren Iruñean emakume bat ustez bortxatzea egotzita. Bortxaketa erakusten duen ustezko grabazioa, apika telefono mugikor bat erabilita...
“Asko gorroto zaitut” telebista saioa estreinatuko du ETB1ek
“Asko maite zaitut” programak lortu du erakustea euskaldunak gai garela norbaiti publikoki adierazteko barru-barrutik ateratzen zaizkigun maitasun sentimenduak. Orain erronka handiagoa hartuko du telebista publikoak: “Asko gorroto zaitut” saioarekin, urteetan ezkutuan gordetako ezin-ikusiak adieraztera...
Nafarroan daukan merkatu potentziala ikusirik, euskarazko katea sortuko du Aragon TVk
Aragoiko telebista publikoak euskarazko katea martxan jarriko du laster. “Merkatu ikerketa egin dugu joan den astean UPNren egoitza parean bilduta zegoen jendetzaren artean eta ikusi dugu eskaintza arrakastatsua izango litzatekeela martxan jarriz gero”, azaldu...
Diario Vascoko kazetari batek astebete darama galduta Lasarteko errotonda berari bueltaka
Angel Mundaka Diario Vascoko erredaktore bipila ARGIAko egoitzara iritsi ezinik dabil apirilaren 7tik, EAEko Barne Sailak jakinarazi duenez. “Erredaktore buruak Axier Lopezi elkarrizketa egitera bidali ninduen ez dakit zein mozalen kontura”, azaldu du jurnalistak...
Jendaurreko masajea Urkullu lehendakariari, txalo eta biba artean
Iñigo Urkullu EAEko lehendakaria ez omen da oraindik guztiz osatu joan den astean ETBn jasan zuen zortzi eskuko masajeaz. “Zer nahi duzue, holako gauzek beti uzten naute apur bat minduta, klabikula aldean eta…”, esan...
ETBren esklusiba: Bizkaiko errauskailuko zaborrak piruleta bihurtzen dira
ETBren albistegiek baieztatu dutenez, Bizkaiko Zabalgarbi errauskailura eramandako hondakinak piruleta, goxoki eta erregaliz bihurtzen dira prozesuaren amaieran. Otsailaren 17an Zabalgarbiri buruz egindako publizINFORMAZIOARI segida emanez aste honetan emititu duten ordubeteko dokumentalean eman dute esklusiba....
Peio ez, Pedro da etarra gaizto-gaiztoa
El Correo egunkariak barkamena eskatu du Peio Sanchez iruinseme ETAko buruzagietan buruzagiena zela zioen informazioa argitaratzegatik. Honela azaldu dute gertatutakoa: “Euskaltzaindiarekin hitzarmena sinatu genuenez geroztik erredakzioa euskalduntzen gabiltza jo eta ke; Ertzaintzaren inteligentzia zerbitzuek...