Category: Nabarroa
Ez-Sanferminak ongi pasa direnez, Enrique Mayak ez-Iruñeko ez-alkate izango dela iragarri du
Joan den astean aurtengo “ez-Sanfermin” jaien balorazio positiboa egin zuen Enrique Mayak eta haren gertuko iturriek aurreratu dutenez, ildo berean jarraitzeko asmoa dauka. “Ez-Iruñeko ez-alkate izendatuko du bere burua kurtso politiko berria hastean”, azaldu...
Franz Kafkaren oinordekoek Euskal Herriko administrazioak salatu dituzte plagioagatik
Tramite burokratikoak egiterakoan ezartzen dituen konplexutasunengatik ezaguna da mundu osoan Euskal Herriko administrazio publikoa, baina duela gutxi arte Franz Kafkaren oinordekoek ez zuten haren berririk. Aste honetan jakin da idazle txekiarraren senideek salaketak jartzen...
Sanferminetan “momentiko” hitza aipatzea debekatuko dute, aniztasun lexikoa babesteko
Iruñeko Sanferminak hasi aurretik udalak argitaratu duen ordenantza bati esker, historian lehenbiziko aldiz aniztasun lexikoaren aldeko neurriak hartuko dira Euskal Herriko festarik ezagunenean: “momentiko” hitza esatea debekatu du udal gobernuak eta oposizioko taldeek ere...
Iruñeko Udal berriak Estafeta kaleari “La Manada pasealekua” izena jarriko dio
Enrique Maya buru duen Iruñeko Udal berriak iragarri du izena aldatuko diola Estafeta kaleari, izenaren amaierako hiru letrek “konnotazio bilduetarra gehiegi” dutelako. “Gure hiriaren benetako izaerarekin zerikusi handiagoa duen izen bat nahi dugu: La...
NASAk dio bizitza inteligentea aurkitu duela Maite Esporrinen buruan
“Oraindik lan hipotesi bat da eta ezin dugu ezer guztiz ziurtatu, baina baliteke orain arte mortua zirudien eremu horretan zerbait bizirik egotea”, adierazi dute NASAko bozeramaileek aste honetan publiko egin duten ohar batean. Iragarpenak...
Maravillas gaztetxea Erorien Monumentuan birkokatzea proposatuko du Nafarroako Gobernuak
Maravillas gaztetxea hustu eta berriz okupatua izan ostean, “egoerari 180 graduko bira emango dion proposamena” aurkeztuko du Uxue Barkosen exekutiboak: gaztetxea birkokatzea, Erorien Monumentuan. “Uste dugu aukera ona dela: Maravillas berriak lorategia edukiko luke...
Entzierroa lurretik bueltaka osatu du Neymarrek
Txupina lehertzean erori da lurrera Neymar futbolari brasildarra, entzierro guztiak aurrealde-aurrealdean hasten dituen burusoil txikitoak belarrira putz egin eta gero. Santo Domingon gora larri ibili da, zezen gorrixkaren adarrak bizkarrean, baina tinko eutsi dio...
Manifestazio euskarafoboan zeuden lau katuetako bat zortzi bider hil eta berpiztu da
Katuek zazpi bizitza ez baizik eta gehiago dauzkatela erakutsi du Felix Guiskas funestarrak, euskararen kontra Iruñean egindako manifestazioan parte hartu zuen felinoak. Baskoiak menderatzen saiatu zen bisigodoetako bat izan zen lehendabizi, hil eta berpiztu...
Mahal Dugu izenarekin, Nafarroako Podemosen eszisio bat jogurtak egiten hasi da
“Politika berria ezinezkoa da parlamentuan, oinarrietara itzuli nahi dugu”, esplikatu du Rafa Pastoral Nafarroako Podemoseko kide ohiak. Beste zenbait kiderekin batera (tira, bere lehengusu batekin) alderdi moretik banandu da eta erakunde propioa sortu: Mahal...