Category: Politikan ez da gauza politikan

“Ran rober ran popopopo” Borja Semperren amonari esker jaio zen

Barbara eta Borjaren belarria euskararen aldeko herri bazkari batean.

Hala kontatu du Barbara Goenaga aktoreak El Correon, Euskaraldia sustatzeko diru-laguntzak baliatuz, gaztelania jatorrean plazaratutako elkarrizketan. Goenagaren amamak “Txoria Txori” serbileta batean idatzi zuen bezala, Borjaren amonak, txikitan, Intxaurrondoko ate irekien egunera eraman zuen,...

Jarrai-Segi

Otegi eta Zapatero Txillarren elkartu dira, jendeari horrelako bilerak inporta zitzaizkionean bezala

Zapaterok bisita itzuli zion Otegiri, aste batzuk lehenago Madrilen Zapateroren museko koadrilarekin bazkaria egin zutelako.

Arnaldo Otegik eta Jose Luis Rodriguez Zapaterok ezkutuko bilera egin zuten irailean Elgoibarko Txillarre baserrian. Bileraren xedea “elkar ezagutzea” zela esan duten arren, ezker abertzaleko iturriek Beranduegiri esplikatu diotenez, bi politikariek beren buruari egindako...

Jarrai-Segi

Euskaltegiak politikariz gainezka abenduaren 3rako entrenamenduak direla eta

“TZ fonema misteriotsu hori” ikastaroan izena eman duten lehen ikasleak.

“Abenduaren 3an egingo dituzten adierazpenetarako praktikak azken unerako uzten dituzte beti, eta holaxe gabiltza egunotan, euskaltegietan kabitu ezinik”, kexatu da HABEko sarreran  gurutzegramak egiten aurkitu dugun atezaina. “Urtero gauza bera”, gaineratzera ausartu da.

Jarrai-Segi