EAEko hauteskundeetarako PPko zerrendaburua, Alfonso Alonso, garaile suertatu da Europako Politikari Profesionalen Elkarteak antolatzen duen Gifmi uan Grami sariketa ospetsuan, Eufemismo Onena sailean hain justu ere. ETB-2ko hauteskunde eztabaidan Podemoseko Pili Zabalari esandako hitz...
Category: Politikan ez da gauza politikan
Eneko Goia: “Donostiakoak ez dira zezenketak, pintxo handiak baizik”
Donostiako alkateak gezurtatu egin du Aste Nagusian zezenketak antolatu dituztenik eta harrituta agertu da herritarrak gai horri buruz hitz egiten ari direla ikusita. “Mesedez, nola antolatuko genuen guk halakorik? Pintxo lehiaketa batekin nahasten ari...
Follow the leader
Korrupzio gehiagorekin? Alde!
“Erraustegiko keak birikak garbitzen ditu”, dio Iñaki Arnasagasti espezialistak
Berriki zabaldu den ikerketa zientifi-zientifiko batek frogatu duenez, errauskailu moderno baten tximinia da bizitzeko lekurik osasungarriena. “Asteasuko familia oso bat eduki dugu bi urtez holako batean sartuta eta ateratakoan birikak garbiago zeuzkaten ez-erretzaile batek...
Podemosek, etsita, Javier Madrazori eskainiko dio EAEko lehendakarigai izatea
Garbiñe Biurrun eta Iñigo Lamarcaren ezezkoak jaso eta gero, Euskadiko Podemoseko zuzendaritzak erabaki du datozen EAEko hauteskundeetarako lehendakarigaia aurkitzeko etxe barruan bilatzea dutela onena. “Bueno, zer, orduan Madrazo, ezta?”, esan dute aho batez, elkarri...
Gipuzko_ko Foru _ldundi_ren publizit_te murrizket_ del_-et_, Ber_nduegi _urrer_ntze_n “A” letr_ g_be
M_rkel Ol_no buru duen Gipuzko_ko Foru _ldundi_k ir_g_rri du eusk_r_zko komunik_bideet_ko publizit_te instituzion_l_ erdir_ j_itsiko duel_. Neurri_k kezk_ er_gin du Ber_nduegiren erred_kzio_n. Biler_ egin ondoren er_b_ki gogor bez_in ezinbesteko b_t h_rtu beh_r iz_n du...
Hasi dira diskurtso ultraeskuindarren merkealdiak Euskal Autonomia Erkidegoan
Korrikaldiak, bultzakadak eta eromen kolektiboa nagusitu dira El Corte Inglés Blanco y Europeo merkatalgunean. Iritsi da eguna: hauteskundeen gertutasunarekin bat eginez, hemen dira merkealdiak diskurtso ultraeskuindar eta xenofoboetan. Aste honetatik aurrera, erdi prezioan eskura...
Jendaurreko masajea Urkullu lehendakariari, txalo eta biba artean
Iñigo Urkullu EAEko lehendakaria ez omen da oraindik guztiz osatu joan den astean ETBn jasan zuen zortzi eskuko masajeaz. “Zer nahi duzue, holako gauzek beti uzten naute apur bat minduta, klabikula aldean eta…”, esan...
Zatiketa burutzeko arriskua ezker abertzalean: hizkera txosteneroaren aldekoak eta aurkakoak muturtuta
Ezker abertzalean hizkera txosteneroa baztertzeko proposatu zuen Gotzon Elizburuk joan den ostiraleko Garan eta hautsak harrotu ditu, BERANDUEGIn jaso dugun komunikatu anonimoak erakusten duenez: “Aldebakartasunetik egindako adierazpen horren aurrean Euskal Herriari adierazi nahi diogu...