Gora España goool!

Espainiako futbol selekzioak, La Rojak, San Mames estadioan jokatuko ditu 2020ko Eurokopako partidak. Bilbo berriz ere munduko maparen erdigunean! Pozik zoratzen alkatea, hotelak, tabernariak, bonbodun Manolo eta milaka herritar, orain arte musua gorritzen zitzaienak...

Jarrai-Segi

ETArentzat armak erosteko crowdfundinga abiatu dute

Jostunen elkarteak kezkatuta agertu dira lanbidearen izen ona ETAren armagabetzearekin nahastu izanagatik.

Arma suntsiketari Espainiak eta Frantziak ipintzen dizkioten trabak ikusita, kontrako bidea hartzea erabaki du bake prozesua azkartu nahi duen herritar talde anonimo batek. “Ea horrela asmatzen dugun”, azaldu dute Beranduegiri esklusiban igorritako agirian.

Jarrai-Segi

Hezkuntzaren egoera eskasari aurre egiteko ideia iraultzailea aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak: gehiago ikastea

NASAren laguntzaz teknologia aurreratua garatu dute ikasleen arreta hobetzeko.

PISA azterketan inoizko emaitzarik kaxkarrenak lortu dituzte EAEko ikasleek, eta horrek kezka eragin die Eusko Jaurlaritzan pentsatzeagatik kobratzen dutenei. “Probaren emaitza txarrak ikusita di-da jarri ginen lanean eta dozenaka adituren lanari esker badugu irtenbidea”,...

Jarrai-Segi

‘Euskararen oilobustia’ aurkeztu du Jaurlaritzak, bi arrautzarekin

Katxi Pastarrika GPSko sailburuordea, besapean MokoPabo oiloa duela (ez da muntaia).

Txantxangurroaren kanpainak izan duen arrakastak hauspotuta, euskaraz hasi eta bigarren esaldirako gaztelaniara pasatzen den espezie inbaditzaileari zuzendutako ekimena abiatu du  Jaurlatxirlak: “Euskararen oilobustia”. Euskaraz luze solasteko gai ez diren ugaztunek paparrean eraman ahal izango...

Jarrai-Segi