Nekane Murgak turuta bat erabiliz erantzungo die kazetariei hemendik aurrera
Joan den asteko koronabirusaren berragerpenen erdian Osakidetzak informazio gutxiago ematea erabaki ostean, Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua plastikozko turuta batekin agertu da aste honetako prentsaurrekora. Aurrerantzean kazetarien galderei erantzuteko tresna hori erabiliko duela...
Ez-Sanferminak ongi pasa direnez, Enrique Mayak ez-Iruñeko ez-alkate izango dela iragarri du
Joan den astean aurtengo “ez-Sanfermin” jaien balorazio positiboa egin zuen Enrique Mayak eta haren gertuko iturriek aurreratu dutenez, ildo berean jarraitzeko asmoa dauka. “Ez-Iruñeko ez-alkate izendatuko du bere burua kurtso politiko berria hastean”, azaldu...
Benidorm (Gipuzkoa)
Emoiztazuz musukue
Elkarrekin Podemosen boto-emaile guztiak Bilboko Gabiren Txokoan elkartu dira pote bat hartzen
Miren Gorrotxategik esan duenez, taberna betetzeko gai direla ikusi dute, pertsonen artean metro eta erdiko distantzia mantenduz, hori bai.
EH Bilduk Ladis Galartza eta Raymond Poulidor fitxatu nahi ditu hurrengo hauteskundeetarako
Arnaldo Otegik esplikatu duenez, biek beti galtzen zuten Retegi eta Anquetilen kontra, baina emaitza historikoak lortu zituzten bere garaian, orain EH Bilduk bezala.
EAJk bateria berria jarri dio Iñigo Urkulluri, hurrengo legealdian gutxiagotan kargatu behar izateko
Jeltzaleek azaldu dutenez, hauteskunde gauerako beste hobekuntza batzuk ere eginak zizkioten Alonsotegiko prototipoari, adibidez, kantatzeko aukera eman dion aplikazio berria.
Julian Iantzik dio berak lagun marikita asko dituela eta oso majoak direla
Lesakako telebista-aurkezleak gaineratu du berak ez daukala ezer “harreman arraroak” dituzten pertsona horien kontra, baina mesedez ez kontatzeko berarekin “gibeletik hartzera” jolasteko.
Elkarrekin Podemosen Power Rangerrek adierazi dute PSOEri emango diotela botoa
Bitartean, ezkerreko koalizioko komunikazio taldea forma berriak bilatzen ari da mundu guztiaren aurrean barregarri gelditzeko.