Oriotarrek janzten dituzten txalekoak
Uda bukatzear, hiru euskaldunetik bi hasi dira dietan txokolatea masiboki sartzen
“Txamarra operazioa” gisa ezagutzen denari ekin dio Euskal Herriko biztanleriaren %66k, Esnegaindegiak eta Udalpizzak argitaratutako datuen arabera. “Bikini operazioa”-ren kontrakoa egitean datza, alegia, bainujantziaren edo arropa arinen ordez berokiak eta jertse lodiak janzten hastearekin...
Gure Jaka Horiak
Kalijapontxo
Euskal Herriko zorriak aste honetan itzuli dira lanera, ikasturte berrirako mobilizazioak iragarriz
Udako opor luzeen ondoren, Euskal Herriko zorriak aste honetan itzuli dira ikasgeletara. Iaz baino 18.289 zorri gehiago ibiliko dira aurten euskal umeen buruetan eta kurtso hasiera baliatu dute euren egoera salatzeko: “Ikas-komunitatearentzat funtsezkoak garen...
Kaiser Sose bere ezkutalekutik atera da Iñigo Muguruzari azken agurra emateko
Urtetan zurrumurru bat izan da, konspirazio-teoria ugari zegoen haren inguruan, CIAk zioen ez zela existitzen, baina Kaiser Sose Irunen agertu da gaur, Iñigo Muguruzari azken agurra emateko. “Jendeak pentsatzen du politikariak direla boterea manejatzen...
LETRA LARRIZ IDATZITAKO MEZUEN KOPURUAK GORA EGIN DU OPORRAK AMAITZEAREKIN BATERA
EUSKAL HERRITAR GEHIENEN OPORRAK AMAITZEAREKIN BATERA, ELKARRI BIDALTZEN DIZKIOTEN MEZUETAN LETRA LARRIA ERABILTZEKO JOERA NAGUSITU DA GAINDEGIAK EGINDAKO IKERKETA BATEN ARABERA. “Animo egoera bat islatzen du horrek”, ESPLIKATU DU ARANTXA ESAMESTEGI SOZIOLOGOAK. “Jendea egoera...
Larrialdi klimatikoaren aurrean, Urkulluk eguzki-plakekin ordezkatuko ditu PSEko Jaurlaritzako sailburuak
Eusko Jaurlaritzak etxeko lanak eginda eduki nahi ditu larrialdi klimatikoaren aurrean eta horregatik, bere gobernuan aldaketak iragarri ditu: PSE-EEk kudeatzen dituen sailetako buruen ordez plaka fotovoltaikoak instalatuko dituzte urtea bukatu baino lehen. EAJko legebiltzarkide...