Type: Gallery
Iker Muniain: “Athleticen beti euskaraz egiten dugu, eta Realaren kontra jokatzean, zubereraz”
“Luze! Zabaldu hegalera! Eromena harmailetan! Barkatzen duenak ezin du irabazi, e, Williams”. Iker Muniain Athletic-eko futbolari eta Euskal Herrian Euskaraz kolektiboko bozeramailearen hitzetan, ohikoa da zuri-gorrien partidetan horrelakoak entzutea. “Beti euskaraz berba egiten dugu...
Merezimenduzko ARGIA Saria, Chill Mafiarentzat
Aspaldi honetako polemikarik entretenigarriena eragiteagatik, eta Aitor Bizkarra moduko fuertepentsalariak berriro Twitterreko mundu zoragarrira erakartzeagatik, ARGIAk erabaki du 2021eko Merezimendu Saria ematea Chill Mafia gazte mugimenduari. “Jaun ta Jabe-z geroztik ez da egon hain...
Txertoen zulo bat desmantelatu dute Gurutzetako Ospitalearen inguruetan
Zortzi kilo txerto eta zenbaitzuren azal lodia ezkutatzeko moduko 1.824 maskara zeuden Gurutzetako Ospitale aurreko sasi batzuen artean ezkutatuta. Bakearen Artisauek eman dute armategiaren kokapenaren berri: “Ospitaleko sarrera nagusitik 300 metrotarat edo bestela esanda...
Belar artifizialeko belardiak eraikiko dituzte Urkiolako belardietan
Donostian olatu artifizialeko surf park bat eraikitzeko ideia berritzaileak kitzikaturik, Urkiolako santutegi inguruko belardietan belar artifizialeko belardi estaliak eraikiko dituztela jakinarazi dute Abadiñoko Udalak eta Bizkaiko Diputazioak. “Mendira doazen pertsonek aukera izan dezaten urte...
Felipe Gonzalez, Isabel II erreginaz mozorrotuta
Erakundeak dio
Beranduegi 18: Drogatik atera zaitezke, udalerritik ez!
Burbuila banatan sartuta egin dugu aste honetako Beranduegi, baina ez covidagatik, Ertzaintzaren sindikatu abertzaleengandik babesteko baizik, badakigu eta udalerritik atera ezin den honetan nola aztoratu diren. Eta burbuila barruan, baina armairutik kanpo dago jada...
ESAN sindikatua, gazte donostiarren inguruan: “Unga unga sniiiiifff grrrrrr bum bum aarghrg”
“Aisialdirako eskubidea defendatzeagatik gu denon osasuna arriskuan jartzeko prest dauden gazteen eta gu denon osasuna proportzionaltasun pilulez defendatzen duten polizien” artean –Josu Erkoreka ETBko albistegien aurkezleak azaldu bezala– liskarrak izan dira azken egunetan Donostian....
Pfizer txertoa hartu dutenen %99k EAJ bozkatuko du datozen hauteskundeetan
Gainerako %1ak adierazi du bigarren txertoa hartzean erabakiko duela bozka nori eman. Pfizer txertoa hartu duten 23.147 herritarrek lehendik ere bazuten EAJren karneta –LABIkoei gezurra esan zien oñatiar batek salbu–, baina hori “kasualitate hutsa”...