Sozialismorako GPSa duen GKS taldeak beste komunikatu bat argitaratu du. Eta “aspirazionismoa”, “miseria epistemologikoa”, “gainbalio absolutua” eta horrelakoen artean, Beranduegik deszifratu duenez, Euskal Herri langileari zein besteari helarazi dieten mezuan, poztasunez jaso dute albistea:...
Type: Gallery
Hesian-ek bere ibilbidea eten du eragindako kaltea onartu gabe

Lehen kontzertua eman zuenetik 9.647.815 biktima eragin ditu Hesian-ek, milaka ertzain, enpresari eta Sortuko militante tartean. Barkamenik ordea ez du eskatu bere agurrean. Garaitua sentitzetik urrun, albistea emateko eszenifikazio berezia bilatu du bandak, tresnak...
Ertainek eta erizainek behar zaituzte
ETBk Madrilera eramango du egoitza nagusia eta Franck Dolosor bana jarriko du Iruñea, Donostia, Gasteiz eta Bilbon

ETBk bezala, EHUk ere Leioako campuseko eraikina hustu eta Madrilgo Castellana pasealekuko jauregi batean irekiko du Kazetaritza Fakultatea, euskal jendartearen interes-gune nagusitik gertuago egongo diren kazetariak trebatzeko. AHTren obrak amaitzean eramango du egoitza nagusia...
“Elurra ez da existitzen, Munduko Meteorologia Agentziaren asmakuntza da”

“Hotza ez da sentipen psikologikoa besterik, beldurra baliatuz txertatu nahi digutena”, kexu da Magu Fontana filosofoa, The Independent egunkariak plazaratutako elkarrizketan. “Munduko Meteorologia Agentziak, CIArekin eta Bill Gatesekin elkarlanean, gure hirietako termometroak manipulatu eta...
Polita da animoak elkar ematea
Txertoa hartu aurretik eta ondoren
Naziometroaren arabera, herritarren gehiengoa euskal estatu independentearen alde legoke funtzionario-soldata unibertsala ezarriko balu

Gehiengo zabalak euskal estatu independente baten aldeko botoa emango luke bigarren Naziometroaren arabera. Lehenbizikoak emandako emaitza positiboak ikusirik, “inkesta zehatzagoa” egin dute urtea bukatu baino lehen. Oraingo honetan, herritarrei galdetu zaie ea baiezko botoa...
Urte berriko kanpaikadak eguerdiko 12:00etan ospatuko ditugu berantegitarrok

Plana egina dugu jada: goizeko 6:00etatik 9:00etara kirol apur bat egingo dugu, 9:00etan poteotxoa, 10:00etan sekulako otordua, eta eguerdiko 12:00etan kanpaikadak ospatuko ditugu. Mahatsik ez. Txanpainari hamabi zurrutada luze eta beste hainbeste kaka dosi...