Egilea: Gorka Bereziartua

Ze dibertigarria den Ripstein eta ze arrazoi gutxi daukan

3

Zinemaldiaren ajearekin segitzen dugu: ardailaka aritu da Arturo Ripstein zuzendaria Garari eta Le Journal du Pays Basqueri emandako elkarrizketan; hain haserre, nik behintzat ez nuela parekorik ikusi 2003an eskubaloiko Txapeldunen Ligako finala galdu ostean Mateo Garraldak egindako adierazpen haietatik (o […]

Irakurri

Post-Zinemaldirako, post-trailerrak

1

Astebete baino gehiago egunean hiruzpalau film ikusten eta behin Zinemaldia bukatzean zure buruari zin egin diozu ez duzula bolada luze batean karteldegia begiratu ere egingo. Gehiegi gehiegi dela, ikusi dituzula pertsona normal batek urte osoan ikusiko dituenak baino pelikula gehiago; […]

Irakurri

Hiru arrazoi neoliberal Kukutza ez desalojatzeko

3

Kukutza III gaztetxea mehatxupean dago azken hilabeteotan eta asteon alerta gorria piztu da, eraikina egun batetik bestera husteko arriskuaren aurrean. Esan beharrik ez dago, blog honetan desalojo horren kontra gaude, Bilbok daukan ekipamendu kultural interesgarrienetakoa delako Errekaldekoa, autogestioan oinarritua, auzoarentzat […]

Irakurri

Ciclos Iturgaiz, esan ezin diren gauza horiek

0

Probokazioak hori dauka, askotan ez dakizu artelanaren izateko arrazoi bakarra ez ote den asaldura eragitea. Tira, Ciclos Iturgaizekin ez dago hainbesteko dudarik. Bilboko Aste Nagusian ikusi nituen aurrenekoz eta musikak baino gehiago esaten du zoologiko hartako animalien erreakzioak: zaletuak, kanten […]

Irakurri

‘Ziminoen planeta’-k behar ote zuen prekuelarik?

4

Badirudi biopic-en eta remaken momentua pasa dela Hollywooden eta orain sekuelak eta prekuelak etorriko zaizkigula barra-barra. Emankorrena, Ridley Scott: Blade Runner-ekin eta Alien-ekin lotutako proiektu banatan sartuta dabil, baina denbora askotxo pasako da horiek aretoetara iritsi aurretik. Bitartean, uda honetan […]

Irakurri

Margatàniaren hooligana naiz

7

Lerrook idazten dituenak badauzka akats ugari eta horietako bat da realzalea izatea. Eta gauza jakina da, inor ez da Realekoa futbol ona ikustea eta beti irabaztea atsegin duelako: abertzaletasuna eta galtzaileekiko miresmena konbinatuta egiten zara txuri-urdin. Orokorrean futbol modernoa enpresa […]

Irakurri

Museoa masturbatzen duten bola txinatarrak

3

Aitortu behar dut: albistea limoi-ur parrastada bezala sartu zitzaidan begitik. Batere graziarik ez zidala egin, alegia. Guggenheimek –eta museoaren izena diogunean, Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundia diogu– Anish Kapoorren Arbola altua eta begia eskultura erostea erabaki du hiru milioi […]

Irakurri

Gram Parsonsenak, horiek bai lagunak

0

Historia on bat kontatzen hasteko ezinbesteko aitzakia bilatzea izaten da kontakatilu eta kazetari askok mundu honetan daukaten kezka nagusia. Eta, berez hain gaizki ikusiak dauden bi talde horietan nire burua sailkatzeko inolako erreparorik ez dudanez, aitzakia baten bila pasa ditut […]

Irakurri

Bombita Rodríguez, Sparteen argentinarra

2

Lagunak Facebooken jarri duen bideoaren kalitatearengatik, 1960ko edo 1970eko hamarkadakoa dela esango luke edozeinek; musikaren estiloak eta kantatzen ari den tipoaren itxurak ere –ile kalparra, bibote sarria– garai haietara daramate irudimena ia oharkabean. Baina zerbaitek txispa saltarazten du buruan, ez […]

Irakurri

Urrezko Aroaren konplexuaz

2

Woody Allenen Gauerdia Parisen filma ikusi duenak jakingo du zertaz ari naizen “Urrezko Aroaren konplexua”-ri buruz hitz egiten badut, gaitz hori sufritzen baitu protagonistak: emaztegaiarekin eta haren gurasoekin Parisera joan da, baita erabat fazinatuta geratu ere. Horraino kontua ez da […]

Irakurri

Sinde

0

Angeles Gonzalez-Sinde: abizen konposatutik hartu zenion usain txarra, 2008an “Manifiesto por la Lengua Común” delakoaren sinatzaileen artean ikusi zenuenean. Ordurako bazebilen Espainiako Zinema Akademian zuzendari, aitaren urratsei segika. Gero, 2009an, Kultura Ministerioa eroriko zaio atzaparren artera eta lanpostu berria hartu […]

Irakurri

Sabinator ez da komiki baten izena

1

Bada jendea, Joaquin Sabinaren kantak letrengatik estimatzen dituena. Ez naiz horietakoa. Canallismo gehiegi aguantatu behar izan duen orok goizago ala beranduago garatzen duen Sabinafobia daukat. Eta hala ere, duela urte batzuk, unibertsitatean (zehatzago esateko, zuzenbideko klase ezin luzeagoetan) denbora-pasa polita […]

Irakurri

Prosa purpuraren kontra

6

Sortzaileak zerbait poetikoa idatzi nahi du, bizi dugun ilusioz beteriko garai hau ilustratzeko. Hasi da ordenagailuko teklak jotzen eta inspiratuta sentitzen da, leherketa txikiak sentitzen ditu hesteetan. Lerroak, bata bestearen atzetik, krispetak bezala ari zaizkio ateratzen. Gaur egun handia da, […]

Irakurri

Primavera Sound jaialdiko kronikak Boligrafo Gorrian

10

Europa osoko musika zaletuentzat erreferentzia bihurtu da Bartzelonako Primavera Sound jaialdia. 2001ean hartu zuen gaur egungo formatua eta beraz, 10. edizioa izango da aurtengoa. Urteurren hori kontuan hartuta, blog honen ohiko egileak zerbait berezia egitea pentsatu zuen, fitxaketa bat, indiejendeak […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA