Kategoria: Zinemaldia 2018

Preso egon denaren gogoa espazio-ontzira itzultzen da beti

0

Claire Denisen eta Isaki Lacuestaren filmak programan ikusita, gaurko eguna markatuta geneukan Sail Ofizialeko indartsuenetakoen artean. Eta, behingoagatik, aurreikuspenak bete dira: zuzendari paristarrak zientzia fikziozko lan batekin eta gironarrak dokumentalaren eta fikzioaren arteko mugak esploratzen dituen film batekin, emaitza konbentzigarriak […]

Irakurri

Umami zaporedun egun bat

0

Glutamato monosodikoak osasunari egiten dizkion kalteen berri izan nuenetik janari asiarretik urrun samar nabil, sortaldean hainbeste erabiltzen duten soja saltsa gehienek osagai hori baitaukate. Daukadan abstinentzia sindromea txikia ez dela kontuan izanda, gaur egun gogorra izan da: hiru film asiar […]

Irakurri

Humans of late capitalism

0

Ekaitz frikia zegoen iragarrita gaur egun osorako Zinemaldiko parte meteorologikoan, programan Peter Strickland eta Carlos Vermuten filmak agertzen zirelako. Eta aurreikuspenak bete dira, baina neurri batean bakarrik: gauza arrarorik gertatzen ez bada, Stricklandena izango da aurten ikusiko dugun buru-frijitzerik handiena; […]

Irakurri

'Oreina': ibai batek izan ditzakeen adarrak

0

Badu grazia, edo agian batere ez, Koldo Almandozen Oreina Zinemaldi honetako Zuzendari Berriak sailean estreinatzeak. Kontuan izan 1997koa dela donostiarraren lehenbiziko filma, 20 urte baino gehiago lanean. Baina tira, zuzendariak berak adierazi baldin badu kontuak ez diola gehiegi axola, guk […]

Irakurri

Porrot erromantikoa, arrazakeria ilustratua

0

Astelehenean Zinemaldiko Sail Ofizialean in egoteko, XVIII. mendeko estiloan janztea tokatzen zen, ileordeak, gerruntzeak, leotardoak eta ezpataren bat eskura, zer gerta ere. Le cahier noir eta Angelo filmek segur aski hori besterik ez dute amankomunean, garai bera irudikatzen dutela, gainontzean […]

Irakurri

'Dantza': Esentzien koreografia

0

Anbizio handiko filma da Telmo Esnalen Dantza, kontziente baita aurretik sekula egin ez den zerbait egitera doala. Ez dut uste inoiz euskal dantzak honela filmatu direnik eta, segur aski, urte batzuk pasako dira berriz ere zine-areto batean honelako irudiak ikusten […]

Irakurri

Errepikatu berriz, Sam

0

Ez dut nik esango gauza bera etengabe errepikatuz emaitza artistiko interesgarririk lortu ezin denik, adibideak hor baitaude, diziplina guztietan, kontrakoa demostratzeko. Errepikapena ez da problema. Nola, zer eta noiz errepikatu baizik. Nola, zer eta noiz errepikatu baizik. Nola, zer eta […]

Irakurri

Den-den-dena dago ustelduta, baita zine areto hau ere

1

Batzuetan, borrokatu egin behar da. Zure larrua salbatzeko edo maite dituzun pertsonek eduki dezaten jateko zerbait edo betidanik gustatu izan zaizun pertsona hori zeureganatzeko. Badaude borrokatzeko beste arrazoi batzuk, hutsalagoak dudarik gabe, baina bronka on baterako gogoz dagoenarentzat aski justifikazio […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA