Kategoria: Kazetaritza

Javier Ortiz, kazetari baten talentua eta ofizioa

0

Izan zen militante antifrankista, izan zen Espainiako alderdi komunistarekin kritikoa, eta batez ere, izan zen hasiera-hasieratik kazetaria. Baina kazetariak asko gaude, gehiegi akaso. Arrain hau bezalako kazetari eztenkari, kritiko, umoretsu, erretxinak, esku batekin konta ditzakezu: ez zen inorekin ezkontzen, agian […]

Irakurri

Koordenatuak eman, eztabaidak sustatu

0

(Jalgin euskal kulturaren komunikazioaz antolatutako jardunaldian irakurri dudana) Lehenik eta behin gaurko ponentzia prestatzeko izan ditudan zailtasunak aipatu nahi nituzke: pentsatzen dut hemen gauden gehienok kezka berdina daukagula, zerbait huts egiten ari dela euskal kultura gizarteratzerako orduan. Baina diagnostikoan bat […]

Irakurri

Zerbait pintatzen dugu herri honetako iritzi publikoan

1

“Argi ibili, ea burua jango dizuten” esan zidan herrikide batek –haren izenaz, bere onerako, ez dut akordatu nahi–, ARGIAn lanean hasi behar nuela esan nionean. Ez zebilen komunikabide hau berak militatzen zuen partiduaren ildoari pega-pega eginda, zabalagoa zuen linea editoriala. […]

Irakurri

Rockdelux eta espektakuluaren prentsa

1

Oso komentatua ari da izaten Rockdelux aldizkariak Nacho Vegasi egin dion azken elkarrizketa. Eta ez kontu musikalengatik, hain juxtu. Gauza jakina da Vegas azken urteotan Espainiako Estatuko zenbait herri mugimenduren alde agertu izan dela, M15 izena hartu duen kontzientzia egoera […]

Irakurri

Etxekoak kanporatzen

4

Gure artean daude. Geroz eta gehiago dira. Kezkatzen hasia naiz ez ote gaituzten jango. Azkenaldian nonahi, kalean, tabernan, erosketak egiten aurkitzen ditut eta, zer nahi duzue esatea, ez naiz ohitzen, deseroso sentitzen naiz inguruan ditudanean, mehatxua dira gure gizartearentzat. Berdin […]

Irakurri

Kultura luxu bihurtu da Suediako egunkarietan… eta hemengoetan

0

Literaturari eskainitako orrialdeak gutxitzea erabaki du Suediako Svenska Dagbladet egunkariak eta kultura saila “bizi estiloei” eskainitako atal bihurtzea –hau da, orrialde horiek modaz, etxea dekoratzeko aholkuz eta bidaiatzeko gomendioz betetzea–. Erabakiak Lars Lönnroth literatur kritikari eta orain langabetuaren haserrea eragin […]

Irakurri

Denok batera: "Europak arnas hartu du Greziako emaitzarekin"

0

Ali Baba eta berrogei lapurren ipuina Euskal Herriko prentsa erregionalak berridatzi beharko balu, Ali Baba eta berrogei europazaleak titulatuko luke. Edo beharbada Ali Baba eta berrogei moderatuak. Hedabidetik hedabidera, pribatutik publikora, lapurrari zeinahi adjektibo edergarri jartzen ikusiko dituzu, saihestu nahian […]

Irakurri

El Mundo 'Casablanca'-ko jendarmearen antzera

1

Eszena ezaguna da, Casablancako momenturik irrigarriena, beharbada: Louis Renault kapitainak Ricken kafetegia itxi dezatela agintzen du eta barruan daudenei ateratzeko eskatzen die. Rickek azalpenen bat galdegiten dio, ea erabaki hori zergatik hartu duen. “Eskandalua da, eskandalua!” erantzuten dio Renaultek; “apustuak […]

Irakurri

Ben Ali: PSOEren eta PSen adiskide tunisiarra

2

Gaitzekoa ari da izaten Tunisiako errebolta eta telebista, irrati, egunkari guztiak ari dira matxinadaren berri ematen azken egunetan. “Herritarrak altxa dira! Ihes egin du Zine el-Abidine Ben Ali diktadoreak!” diote ozen. Baina, hedabide handiekin maiz gertatzen den moduan, zenbait detaile […]

Irakurri

Belén Esteban: faxista ala boltxebike?

6

Arantzako ahateak bagina legez, inbutuarekin sartu digute eztarritik Hegoaldeko teleikusleoi Belén Estebanen historia: torero ezagunarekin ezkondu zen emakume pobrea, senarraren familia aberatsak baztertua, alaba aurrera ateratzeko hiltzeko prest dagoen andre sufritua. Dena oihuka, dena hesteetatik, dena arrunkeria neurrigabez esaten duen […]

Irakurri

Nork erraustu nahi dituen hondakinak, eta zergatik

0

Ikerketa-kazetaritza ez dago modan, baina beti bezain beharrezkoa da. Eta norbaitek egiten duenean, eskertzen da biziki, gai baten tripak erakusten dituelako. Zubietako erraustegiaren atzean dauden interesak, kasu. Mikel Peruarena kazetari eta idazleak blog izugarri interesgarria jarri du abian duela gutxi, […]

Irakurri

Zizek Iruñean izozki bat jaten

5

Slavoj Zizek elkarrizketatzekoak ginen gaur Iñigo Astiz eta biok Iruñeko Baluarten. Nik ARGIArako. Iñigok Berriarako. Nire hitzordua goizeko hamarretan; Iñigorena, arratsaldeko seietan. Baina Arquitectura mas por menos kongresuko antolakuntzak atzeratu egin dit elkarrizketa ordua, eta Iñigorekin bazkaltzen, zalantzan geunden filosofo […]

Irakurri
  • 1
  • 2
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA