Kategoria: Literatura

Liburuak lapurtzeko gogoa daukat

3

  Auto bat, Mini modelokoa, Bartzelonako Calders liburu dendako kristalaren kontra abiada bizian. Krax. Aurpegia estalita daukaten pertsonak ateratzen dira, lapurtzeko asmoz. Liburuak lapurtzeko asmoz.

Irakurri

Literatura albiste den urteko aste (ia) bakarraren kronika

0

Euskadi Sariak, Literatura Nobel Saria eta Espainiako Literatura Saria banatu dituzte aste berean. Horrelakoak emateaz arduratzen direnei ohar edukazioz betea: urteak 365 egun ditu eta badira beste aste batzuk ere idazleei bizkarreko batzuk eman eta telebistan intelektualarena egiten agertzeko. Benetan. […]

Irakurri

Houellebecq bat etxerako

0

Martxa honetan Michel Houellebecqek gauza zaila lortu behar du: iraileko Frantziako Estatuko rentrée literarioan jaun eta jabe izatea, liburu berririk idazteko lanik hartu gabe. Film bati esker egingo du balentria: L’Enlèvement de Michel Houellebecq. Arte telebista katean abuztuaren 27an eman […]

Irakurri

'Ehun metro'-rekin Donostian Bloomsday bat, zergatik ez?

0

“Ekintzetarako beharrezkoa duk erokeria gramo bat” irakurtzen da Ehun metroren lehenbiziko orrietan, polizia pega-pega eginda duela ihesean ari den militantearen barne gogoetan, udaletxeko plazan sartzen ari dela. Eta baieztapenak baliagarria izaten segitzen du nobela publikatu zenetik ia 40 urte pasa […]

Irakurri

Liburuak saltzea baino gehiago

0

Anjel Lertxundiren Berriako zutabean irakurri dugu zerbait, baina ZuZeun Oier Arantzabalek izen eta abizenak jarri dizkion arte ez da baieztatu albistea: Garoa liburu dendakoek Donostian lokal berria zabaldu behar dutela, Zarauzkoa bezala, denda baino zerbait gehiago izateko asmoarekin.

Irakurri

Igelak 25 urte bete ditu (eta txioka erantzun digu)

1

Mende laurdena ez baita egunero betetzen, are gutxiago euskarazko egitasmo kultural bat zarenean, are gutxiago bizi ditugun garaiotan, dena murrizketa, aurreztea, marka zuriko literatura. Igelak obratu du mirakulua ordea eta jakin nahi dugu nola: ea itzultzen dituzten Sail Beltzeko nobeletan […]

Irakurri

San Ferminak apirilean

0

Kasualitatea izan liteke edo idazleak Iruñearekin daukan harremanarengatik jaso duen omenaldi erdi-ezkutukoa. Eta seguruenik, ia fijo, lehenbiziko aukeraren aurrean gaude baina, badagoenez gure artean kasualitateetan sinesten ez duenik, zer arraio, zergatik ez dugu pentsatuko aurtengo Sanferminetako kartel lehiaketan finalista den […]

Irakurri

Jon Alonsok badaki sintetizatzen

1

Mota askotako elkarrizketak irakurri izan ditut idazleekin, baita egin ere; eta maiz sentsazioa duzu elkarrizketa horiek senide pobrea direla, pertsona horrek esateko daukana, ondo pentsatuta jarri duela jada liburuan. Kasurik tipikoenean, inprobisazio nola-halako bat besterik ez dela kazetariari erantzuten diona.

Irakurri

Hiru ekimen kultural agonikoak ere alaitzeko

1

Dena kaka zaharra dela eta gainera kaka zahar hori usteltzen ari dela dioen lagun horietako bat daukazu? Lagun hori ez da, kasualitatez, kulturarekin lotutako zerbaitetan ariko, ezta? Agian zu zeu zara. Agian neu naiz. Agian kontra daukagun klimatologiak bihurtzen gaitu […]

Irakurri

Ikertzailea munduaren kontra

0

Philippe Claudel lehenago ere aipatu izan dugu blog honetan Brodecken txostena bikainaren harira, Igelak argitaratua, nola ez. Hark utzitako zapore onak eraman ninduen Iruñeko argitaletxe eusnob avant la lettreak 2012an euskaraz argitaratutako Ikerketa nobelara (jatorrizkoa frantsesez 2010ean publikatu zen).

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA