Kategoria: Literatura

Shakespearen diru-kontu ustelak argitara

0

Iruzur fiskala, legalitatearen mugan dauden jarduera ekonomikoak, lukurreria… Ez da Jérome Cahuzac, ez da Luis Bárcenas, William Shakespeare da. Galesko Aberystwyth unibertsitateko ikerlariek argitaratu dutenaren arabera, idazle ingelesak gaur eguneraino iritsi diren obra unibertsalak idatzi bitartean modu ustel samarrean maneiatu […]

Irakurri

Zer irakurri behar zuten Audenen ikasleek

0

Unibertsitateko literatura ikasgaia gogorra dela pentsatzen duzu, e? Agian hau irakurri ondoren ez zaizu hainbesterako irudituko. W. H. Auden Michigango Unibertsitateko irakasle izan zen 1941-1942 ikasturtean eta duela gutxi argitaratu da seihileko batean, “Patua eta gizabanakoa Europako literaturan” izeneko kurtsoan […]

Irakurri

Amazonek neonazien premiarik gabe kontrolatuko du mundua

0

Zalapartatsua izan da astea Amazon liburu saltzaile erraldoiarenean: Alemanian daukan biltegi bateko langileak ia esklaboen pare lanean ari zirela argitaratu da, segurtasun enpresa neonazi baten zaintzapean –material ona nobela batentzat; idazten baduzu, Amazonek salduko du ziur–. Eten dute kontratua biltegiko […]

Irakurri

Zer dauka Capbretoneko atentatuak fikzionagarri izateko?

0

2007ko abenduaren 1ean Raúl Centeno eta Fernando Trapero Guardia Zibileko agenteak hil zituen ETAk Capbretonen. Ez zen ETAren ohiko ekintza izan: agenteak kafetegi batean ezagutu ondoren, etakideek aparkalekuraino segi eta bertan tirokatu zituzten. Planifikatu gabeko hilketa izan zen, antza. Gertakari […]

Irakurri

Gilles Deleuze Mintzolan

3

Literaturan, kazetaritzan, maiz entzun izan dut daukagun erronketako bat dela ahozko euskara, euskara ustez natural hori, nola eraman idatzira. Ez da faltatzen Auspoa bildumako libururen bat eredu gisa jarriko duenik eta ez dut ukatuko, euskaldun izateko estilo jakin bati txapela […]

Irakurri

Gauzak argitzen ari dira liburu digitalaren merkatuan

9

“Euskal liburu digitala: bi eredu eta hamaika galdera” titularra jarri genion 2011ko artikulu bati. Bidegurutzean zeuden argitaletxeak gure barrioan, Elkar, Alberdania eta Erein batetik, Gurebooken bilduta; eta Susa bestetik, liburu digitalerako bere plataformarekin —artean nobedadeak saltzen hasi gabe—. Ia batera […]

Irakurri

Asteburuan kulturaz pentsatzeko pare bat irakurgai

0

Bat. Gorka Erostarbek Berriako Kulturak blogean Axiari, Antony eta joerak posteatu du. Joseba Irazokik azkenaldian hartu duen sonarekin pozik, baina harriturik, galdetzen du ez ote den antzeko zerbait gertatuko Beñat Axiarirekin, 2012ko abenduaren hondarrean Irazokirekin eman kontzertuaren ondoren Donostiako publikoa […]

Irakurri

Nabokov estreinakoz euskaraz Armiarman

0

Jasone Larrinagaren itzulpenari esker irakur dezakegu Armiarma.com webgunean Vladimir Nabokovek Euskal Herrian kokatu zuen ipuin bat, Lehen amodioa. Jakina da Nabokov birritan izan zela Miarritzen udako oporretan, 1907an lehenbizi eta 1909an bigarren aldiz, eta bigarren bisita horrek eragindako liluraren gainean […]

Irakurri

Segregazio linguistikoa liburu dendako erakusleihoan

0

Donostiako San Martin Merkataritza gunetik pasa eta J.K. Rowlingen nobela berria ikusi dut FNACeko eskaparatean. Ez neukan leitzeko gogo handirik eta gogo txikiak berriz, denak uxatu zizkidan Michiko Kakutanik The New York Timesen egin zion “zipli-zapla” estiloko kritikak. Zergatik idatzi […]

Irakurri

Kultura luxu bihurtu da Suediako egunkarietan… eta hemengoetan

0

Literaturari eskainitako orrialdeak gutxitzea erabaki du Suediako Svenska Dagbladet egunkariak eta kultura saila “bizi estiloei” eskainitako atal bihurtzea –hau da, orrialde horiek modaz, etxea dekoratzeko aholkuz eta bidaiatzeko gomendioz betetzea–. Erabakiak Lars Lönnroth literatur kritikari eta orain langabetuaren haserrea eragin […]

Irakurri

2013ko hilabete bakoitzeko liburu bat

2

2013rako asmo onen artean liburu gehiago irakurtzea sartu baldin baduzue, hemen aukera aproposa. Hasi berri dugun urteko hilabete bakoitzerako liburu bat gomendatu dute hamabi lagunek Amaia Garciaren Bookhunterblog atarian; beheko bideoan ikus dezakezue.   Niri ere gomendioa egiteko aukera eskaini […]

Irakurri

Charlotte Perkins Gilman, Kafka eta kloroformoa

2

Edo! argitaletxeak liburuxka interesgarria ekarri du testu laburrei eskainitako Xortak sailera: Charlotte Perkins Gilmanen Hormako paper horiak logelan atseden hartzera behartu duten emakume baten istorioa kontatzen du. Ana I. Moralesek itzuli du eta narrazioari buruzko azterketa txukuna egin dute hitzostean […]

Irakurri

Mundua ez da bukatuko baina liburu hau bai

0

Mundua ez da abenduaren 21ean bukatuko –seguruenik; eta hanka sartu badut ezingo didazue ezer aurpegiratu beraz, bost axola–, baina mayen profeziak bizitzaren iragankortasunari buruzko kezka sortu badizu, pentsatzen hasia bazara zure zenbait objektuk osorik iraungo dutela zu sator artean etzanda […]

Irakurri

Durangon outsider plantak eginez erosteko bi proposamen

0

Kritikatzen dugu Durangoren harira gure kultur mundutxoan gailentzen den farandula-giroa, baina azkenean jai daukazula, plan hoberik ez, aspaldiko lagunarekin geratu zarela, nola ez dakizu baina han tokatu eta Landakon atzera-aurrera bukatuko duzu –zergatik idazten ote dut pluraleko lehen pertsonan edo […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA