Gerrari komeni zaion egia

0

Disimulatzeko lanik ere ez dute hartzen jada. Gogoratzen Irakeko inbasioa zuritzeko “frogak”? Collin Powell jeneral estatubatuarra Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluan Photoshopez sortutako irudi batzuk erakusten, Saddam Husseinen suntsipen handiko armak, munduarentzat mehatxu. Dena gezurra. Neurri handi batean gerra hark […]

Irakurri

Titular triste bat lortzeko

0

Garai aldakorrak bizi ditugu, garai likidoak, garai postmodernoak, Don Inorrezek argitaratu berri duen diskoan kantatzen duen moduan. Egun, inork ez dizu kargu hartzen gaur A esaten baduzu, bihar K eta etzi Z. Kontortsionista politikoak dira blablabla mediatikoan errege, jende malgua, […]

Irakurri

Kartolak jantzita

3

Bergarako Martxanterak talde feministak eman dizkion erantzunengatik iritsi naiz Oihan Vegaren iritzi-artikulu batera, “M8, eta orain zer?” du titulua, pixka bat Leninen Zer egin? hura bezala, baina komunismorik gabe, zeren komunismoak ere ez baitu, Vegaren esanetan, matxismoa desagerrarazten –Twitterren irakurri […]

Irakurri

Lehia über alles

0

Debekatutako lekuetara sartzeko alanbre-sareen gainetik saltatzen genuen adin hartan, darwindarrak ginen: txakurra atera, korrika hasi eta frogatu genuen problema ez zela azkarrago lasterka egitea gure bila zetorren piztia hark baino –dena hagina, dena lerdea, dena zaunka–; keba, keba, nahikoa zen […]

Irakurri

Bukle melankolikoa

0

PSEren eta Euskadiko Ezkerraren arteko fusioa du ardatz Gaizka Fernandez Soldevillak Sara Hidalgorekin batera idatzi duen La unión de la izquierda vasca liburuak. Gauza kuriosoa gertatu zait ElDiario.es-ek egin dion elkarrizketa irakurri bitartean: artikuluak Fernandez Soldevillaren irudiak bakarrik dakartza, baina […]

Irakurri

Otsoak hazteaz

0

Kontu onik ez biolentziaren monopolioa haserre dabilenean: gaiztotuta dago giroa Ertzaintzan otsailaren 23an agente bat bihotzekoak jota hil zenetik Athletic-Spartak partiduaren atariko istiluetan. Letaginak erakutsi dituzte 200 agentek baino gehiagok EAEko Legebiltzarraren aurrean martxoko lehen egunean, orroka eskatu dute Estefania […]

Irakurri

Politika mutantea

0

Normal zegoen ba, ez zitzaion ezer arraroa nabari. Pedro Sánchez etxetik atera zenean, bere maskotak betiko nazionalismo autonomista izaten segitzen zuen, platertxotik azken Royal Canin pentsu apurrak gogo biziz janez. Zepillatu berria zuen, estatutua txukun-txukun utzia zion Alfonso adiskidearen esku […]

Irakurri

Kontuz zer esaten duzun

2

Publikoki esan daitezkeen gauzak geroz eta mugatuago daude Bidasoaren hegoaldean bizi garenontzat. Zer argitaratu dezakezun, zer kantatu, zer jarri erakusketa batean: geroz eta gauza gutxiago, geroz eta tentu handiagoz. Asteazken honetako titular batzuei begiratuta, kultura munduan lan egiten duen jendeak […]

Irakurri

Txingorra ari du, kontuz gidatu

1

Esaldi bat izan daiteke aldi berean kategorikoa eta zehazgabea, Anne Hidalgo Parisko alkateak erakutsi digu. Kategorikoa da, berak gobernatzen duena bezalako Europako hiriburu handiak kontentzio-dike bihurtzen dituelako, klima sozial eta politiko nahaspilatuaren kontra. Eta zehazgabea da, erabiliaren erabiliaz hustuta geratzen […]

Irakurri

Generoaz eta klase sozialaz

0

Beatriz Artolazabalek titular batzuk lortu zituen duela hilabete batzuk, adierazi zuenean Diru Sarrerak Bermatzeko Errentatik (DSBE) hilean kobratzen diren 650 euroak nahikoa direla bizitza duina edukitzeko. Zenbait haserretu ziren. Zenbaitek, sen praktikoagoarekin, begiratu zuten zenbat kobratzen duen Enplegu eta Gizarte […]

Irakurri

Ongiaz eta gaizkiaz haraindi

0

Zinismo hitzaren definizioaren ondoan Felipe Gonzalezen esaldi hau agertuko da, noizbait, hiztegiren batean. Denbora kontua da. Edo agian ez. Agian denborak garbitu egingo ditu Espainiako presidente izan zen garaiko estatu-krimenak. Lixibak eta zenbait hedabidek mirariak egiten dituzte horrelako delituekin: jada […]

Irakurri

Abuztua ere hortxe dugu

0

“Antonio Gramscik erakutsi zigun hegemonia kontzeptua / sombrilla baten azpian puskaz hobe izango da ulertua”, kantatzen zuen Los Carradine taldeak La clase obrera kantan, zeinak deskribatzen duen, “alienazio” eta “gainegitura” artean, langile klasea nola doan paradisura… Marina d’Or-era. Kontua ez […]

Irakurri

Memoria selektiboa

3

Arrazoi du Goiak: Jose Luis Alvarez Enparantzak, Txillardegik, badauzka ezaugarri asko, tartean Donostiako alkateak elkarrizketa honetan erabiltzen duen hizkuntzak estandar arautua izan zezan egindako lan titanikoa, zeina gabe ez den posible ezta elkarrizketa bera ere, hizkuntza gaur egun ulertzen dugun […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA