Amis vs. Welsh: idazleen konbatea Eskoziaren independentzia dela-eta
Martin Amis eta Irvine Welsh idazleak aurrez aurre jarri ditu Channel 4 kateak, ez literaturari buruz hitz egiteko, Eskoziaren independentziaz baizik.
Martin Amis eta Irvine Welsh idazleak aurrez aurre jarri ditu Channel 4 kateak, ez literaturari buruz hitz egiteko, Eskoziaren independentziaz baizik.
Aurkeztu dute Pablo Berastegui Donostia 2016ko zuzendari orokorra (ikus behean txertatutako EITBko bideoan postua hartu berritan egin dituen lehen hitzak) eta mundu guztiak sinetsi duenean hiriburu kulturalaren kontuekin lasaitasun pixka bat izango genuela, datu inportante bat hasi da zabaltzen sare […]
Hedabideen aurrean datorren asteartean aurkeztuko duten arren, ostiralarekin jakin dugu Pablo Berastegui izango dela Donostia 2016 egitasmoaren zuzendari orokor berria.
Martxa honetan Michel Houellebecqek gauza zaila lortu behar du: iraileko Frantziako Estatuko rentrée literarioan jaun eta jabe izatea, liburu berririk idazteko lanik hartu gabe. Film bati esker egingo du balentria: L’Enlèvement de Michel Houellebecq. Arte telebista katean abuztuaren 27an eman […]
“Ekintzetarako beharrezkoa duk erokeria gramo bat” irakurtzen da Ehun metroren lehenbiziko orrietan, polizia pega-pega eginda duela ihesean ari den militantearen barne gogoetan, udaletxeko plazan sartzen ari dela. Eta baieztapenak baliagarria izaten segitzen du nobela publikatu zenetik ia 40 urte pasa […]
“Gutako inork ez zuen euskaraz hitz egiten eta hizkuntza –gehiago urte haietan– borrokarako gaia zen, eta ez dakit gu euskal kultura gisa kontsideratuak ginen”, esan zuen ostegunean Enrique Urbizu zinema zuzendariak. Juanma Bajo Ulloa, Daniel Calparsoro eta Helena Taberna lagun, […]
Badoaz hiru kataluniar, sortzen dute post-hardcore talde bat eta emaitza ez da txiste bat, ez horixe. SOT taldearen bost kanta jasotzen dituen Avall EPa entzuten hasi eta berehala datorkizu burura Bidasoaldeko eszena (Dut, Lisabö, Borrokan…). Erritmo hautsiak eta gitarra zaratatsuak, […]
Gainontzeko liburu dendetan berdina gertatzen ote den ez dakit: arreta deitu zidan Iruñeko Katakraken izan nintzen lehenbiziko aldian, musikari buruzko zenbat liburu zegoen eta horietako asko zein berriak diren ikusteak.
Breaking news: Abdikatu ez da Botswanako herri baten izena gaur jakin dugunez; eta gaur jakin dugu halaber, Juan Carlos Borboikoa tronutik jaitsiko dela idorreria instituzionalak jota –beste batzuek elefantiasia aipatu dute kausa gisa, batek daki–. Pentsatzekoa da momentua iritsi zaiola […]
Hamar kontzertu segidan zeuzkaten programatuta Willis Drummond taldeko kideek Joseba B. Lenoir gitarra jole berriaren etorrera ospatzeko.
Ez dakit zertarako nekatzen garen iritzi, analisi eta interpretazio berriak idazten Sestaoko alkatearen adierazpen arrazisten harira, kasu honentzat beren beregi sortua dirudien La Pollaren La solución final eskura edukita.
Anjel Lertxundiren Berriako zutabean irakurri dugu zerbait, baina ZuZeun Oier Arantzabalek izen eta abizenak jarri dizkion arte ez da baieztatu albistea: Garoa liburu dendakoek Donostian lokal berria zabaldu behar dutela, Zarauzkoa bezala, denda baino zerbait gehiago izateko asmoarekin.
Deituidazue nostalgiko, berdin zait: norbaitek 1980-90eko hamarkadako maketa pila bat sarera igotzeko lana hartzen duenean, ia hunkitu egiten naiz.
Kontzertu laukoitza maiatzaren 16an Donostiako Intxaurrondo kultur etxean. Charles Atkey musikari britainiar donostiartuak zabaldu zuen gaua; Giorgio Bassmatti eta Yon Vidaurrek eman zioten segida Melodías concertantes diskoko errepertorioa aurkezten eta aurreko lanetako zenbait pieza ezinbesteko berreskuratuz (DJ Invitado aparta […]
“Egur taila” entzun eta diseinu etnoak burura etortzen bazaizkizu bagara bi: hainbeste lauburu ikusiak dituzu etxeko altzarien dekoragarri, kasik harritu egiten zarela zura zizelkatuz bestelako lanak egin daitezkeela ikusten duzunean. Venancio Amillanok, gaur idaztera animatu gaituen artistak, eskarmentu handia du […]
Paradoxikoa denik ez didazue ukatuko: urteetan zakurdantzara animatzen gintuzten musikak baztertu eta 1980ko hamarkadako errepertorioari kasik katxi lerdeztatuari bezain tinko eutsi diogunok reggaetoiaren onurak baloratzen hasi garenean, jatorri latinoamerikarreko musikariak etorri zaizkigu esatera euskal rock erradikala dutela inspirazio iturri.