Kortxoenea, Kursaalen ifrentzu

0

Donostiako Zinemaldi ofizial handi nazioarteko glamourosaz hitz egiteko tartea izango dugu datozen egunetan eta pena litzateke besteaz, laugarren urtez Groseko Kortxoenea Gaztetxean antolatu duten Zinemaldi Alternatiboaz txintik ez esatea.

Irakurri

ITU Banda: “Ez da erabat galdua gure belaunaldia”

0

Badaramatza hilabete batzuk gure artean zeresana ematen ITU Banda izeneko idazle taldeak. Lehen fanzinea publikatu zuten ekainean, #diotenez bigarrena ere aurki, eta ekintza ikusgarri, tira, entzungarriren bat ere egin dute tartean –ez baita egunero irratsaio bat asaltoz hartzen Jatorlandian–. Euren […]

Irakurri

Dena amaitzen denean, hau geratuko da

3

Lagun batek harrapatzen dituen eraikin kalamastra guztiak erretratatzen ditu bidaiatzen duenean eta, behin baino gehiagotan oporrak elkarrekin egin baititugu, bueltako albumean eliza erromanikoen eta etxe-orratz enblematikoen aurrean irribarre ergelez ateratzen naizen argazkien artean, apokalipsi nuklearraren ostean atereak diruditen irudiak tartekatzen […]

Irakurri

Joseba Irazoki Moskuko jaietan

0

  Irungo Moskuko jaiek programazio musikal berezia izaten dute eta aurtengoa ez da salbuespena izan. Matxura, Capsula, Mushroom Caffeine, Las Culebras, Joseba Irazoki, Ziribulio Sound System, Ainara Legardon, Estornudo Nuklear… kartel paregabea.

Irakurri

Ty Segallek astelehena poztu digu (gutxi gorabehera)

0

2012ko kontzertu goratuenetakoa izan da, inguruko musikazaleen artean behintzat, iazko urrian Donostiako Gazteszenan Ty Segallek eskaini zuena. Bada, kontzertu hartan egon zirenek eta egon nahi izan zutenek (ai!) zorioneko astelehena dute, Segallen disko berria entzuteko moduan baitaude.

Irakurri

‘77’, Bide Ertzeanen berria

0

Pixkanaka ezagutzen ari gara Bide Ertzean taldearen disko berriari buruzko xehetasun gehiago. Hiruko formaziora itzuliko direla aurreratu zuten duela zenbait hilabete eta atzo diskoaren tematikaz idatzi zuten Toxic Twins blogean: Trantsizio garaian kokatutako kantak izango dira eta taldekideen historia familiarrak […]

Irakurri

Orson Wellesek film berria estreinatuko du

0

28 urte daramatza hilda Orson Wellesek baina horrek ez dio galaraziko datorren urrian film berri bat estreinatzea. Too much Johnson izeneko film bat aurkitu dute, Wellesek Citizen Kane baino hiru urte lehenago grabatutakoa eta denek, baita zuzendariak ere, galdutzat ematen […]

Irakurri

Fundación Robo, lapurretaren kontrako soinu-banda

1

Simon Reynolds musika kritikariari irakurri diogu duela gutxi, kontzertuetako tentsioa asko apaldu dela bere inguruan. Horren zioen bila, nabarmentzen du zuzenekoak jada ez direla jendearentzat bere burua husteko balbulak; kontzertuek galdu egin dutela iraganeko gaitasuna inpultsu antisozialak ateratzeko (gogorarazten du […]

Irakurri

Salinger, pribatuan

0

  Iheskor fama zuen JD Salinger idazle estatubatuarrak, bere bizimodu pribatua ezkutatzeko lan handiak hartu behar izan zituen, eta horrexegatik sortu du beharbada hainbesteko ikusmina berari buruz Shane Salernok egin duen dokumentalak.

Irakurri

Murrizketen ondoren, mezenasgo kulturala

0

Nafarroako Gobernuak lege aurreproiektua onartu du mezenasgo kulturala bultzatzeko. Besteak beste, ekintza kulturalak diruztatzen dituzten pertsona fisikoen errenta aitorpenean %50eraino irits daitezkeen kenketak ezartzen ditu; enpresen kasuan, sozietate zerga %30 gutxitzea.

Irakurri

Anton Reixari ostikoa eman diote SGAEn

0

Batzar tirabiratsua izan zuten duela aste eta erdi egile eskubideen kudeaketa monopolizatzen duen Espainiako elkartean eta ondorioak berehala etorri dira: Anton Reixa galiziarra SGAEko presidente kargutik kentzea erabaki du elkarteko zuzendaritzak.

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA