Gure Gamonalak
Ez hitz egin gehiago “Amets hautsien bulebarrez” (Joaquin Sabina eta Green Day, ugh!), Gamonaleko auzotarrek gauza askoz originalagoa asmatu dute: “Bulebar hautsiaren ametsa”.
Ez hitz egin gehiago “Amets hautsien bulebarrez” (Joaquin Sabina eta Green Day, ugh!), Gamonaleko auzotarrek gauza askoz originalagoa asmatu dute: “Bulebar hautsiaren ametsa”.
Zita berezia igandekoa: Bide Ertzean taldeak Urnietako Sarobe antzokian jo zuen, 77 diskoa grabatu zuten leku berean, Berria egunkaria ekonomikoki babesteko kanpainan lagundu duten herritarrentzat antolatutako saioan.
Ikusi aurretik ere nire buruari egiten diodan galdera da: Joxean’s Hileben izango ote da 2014ko film sonatuena? Seguruenik ez, baina urteko produkzio dibertigarrienen rankingean merezita sartuko da Beñat Iturriozen eta Xabier Padinen filma, trailerra ikusita behintzat.
“Gau perfektua” iragarri dute meteorologoek Kafe Antzokian ostiralerako: Lou Reed omentzea aitzakia hartuta Sonic Trash, We Are Standard, Rafael Berrio, Mursego, Petti, Kirmen Uribe eta Hermana Raya elkartuko dituzte agertokian; Izar & Star zikloaren laugarren edizioaren barruko urteko lehen zita […]
Joan gara ba Lars Von Trierren azkena ikustera egun batzuetako oporrak hartu ditugula probestuta, ez katxondeo gutxirekin, Muchachada Nuin zuzendariaz egin zuten parodia gogoratuz eta iji-aja artean filmari buruzko xehetasunei gehiegi erreparatu gabe. Horregatik lehendabiziko muturrekoa aretoko argiak itzali eta […]
PPko eta PSOEko zenbait kidek ere kontsulta bat behar dute. Psikologoarenean. Kataluniako zikloia orraze batekin gelditu nahian ari dira eta gaizki ateratzen zaien bakoitzean egiten duten espantuak antza handiegia du dibortzioa onartu nahi ez duen senar jeloskor batek egingo lukeenarekin: […]
Antònia Font talde mallorkarrak disolbatzea erabaki du (ikasiko al duzu inoiz, Cola Cao?).
1) Gaur aurkeztu delako trilogiako azken liburua, Gure Jerusalem galdua. 2) Asko idatzi delako azken urteetan Nafarroako Erresumaren historiaz, baina proportzioan gutxi euskaraz.
Gainezka datorren ibaia da Rafael Chirbes. Halakoak dira Crematorio eta En la orilla nobelak eta hala da idazlea bera ere, hizketan hasten denean. Donostiako Ernest Lluch kultur etxean berbetan hasi da eta urak entzuleak daramatza, Harkaitz Cano lemazainak lagunduta.
Baina zer dirakurte nire begi kosmopolitek, nola da posible Donostia 2016ko zuzendariak ingelesez ez jakitea? Deituozue maiordomoari, konortea galdu behar dut eta; utzi egin beharko nioke periodikoa leitzeari, zaborreria hau udaletxearen jabe denetik disgustutarako ere ez zait geratuko Suitzan daukadan […]
Pop Pilulak fanzinea aurki eskuratu ahalko dugula dio Nontzeberri webgune kulturalean irakur daitekeen albiste batek.
Titular gerra berria daukagu Donostian, 2016ko proiektua izaten ari den garapena baloratzen duen txostena publikatu baitu Europako Jarraipen eta Aholkularitza Batzordeak.
Gaur aurkeztu dute Mo Yanen Hori da umorea, maisu! ipuin bilduma, iaz Nobel Saria jaso zuen idazle txinatarra estreinako aldiz euskaraz. Arrasateko AED Elkartearen Jokin Zaitegi bekari esker itzuli da Nobelduna 2002tik hona urtero egin den legez. Baina aurten Nobel […]
Hamletek sarrera guztiak saldu ditu Donostian joan den larunbatean eta igandean. Ostegunean eta ostiralean ere ia beteta zegoen Gazteszena Artedrama, Dejabu eta Le Petit Theatre du Painen obran. Datu ofiziosoak izan arren, hortxe-hortxe ibiliko da kontaketa: 1.000 lagun inguru.
Tweet ibaiak isuri dira Tumatxak programari bainaren bat ateratzen Berrian Aritz Galarragak eta Xabi Erkiziak idatzitako zutabeen harira. Sare sozial txionanteenean mota askotako epitetoek zirkulatu dute, “snob totalitario”-tik hasi eta “taliban”-eraino, “negatibismo infantila” leporatzen dutenak ahaztu gabe. Norbaitek galdetuko balit […]
Igandeak kontzertuetarako egun oso aproposak ez direla kontuan izanda, sarrera txukuna zegoen Hondarribiko Psilocybenean joan denekoan, Lydia Loveless bakarlariaren saiorako.