Indefinizio alkoholikoa
Intenzioa daukanik ez diogu ukatuko François Dupeyronen Mon âme par toi guérieri, baina indefinizioak gaina hartzen dio.
Intenzioa daukanik ez diogu ukatuko François Dupeyronen Mon âme par toi guérieri, baina indefinizioak gaina hartzen dio.
Lagun batek dio grazia egitetik batere ez egitera tartea oso estua izaten dela. Ba hori, Alex de la Iglesiaren Las brujas de Zugarramurdik ez didala barre eginarazi.
Belaunaldi-komedia dibertigarria da Le week-end, beren harremana berrasmarzeko bikote zahar batek Parisen egiten duen asteburu-pasa kontatzen duena.
“Zinema sozial” gisa sailkatu ohi diren pelikula horietako bat da Mariana Rondonen Pelo malo.
Tentsioz eta sinbolismoz betetako filma aurkeztu du Denis Villeneuve zuzendariak Sail Ofizialean. Enemyk, ongi ulertzeko, psikoanalisi-ikastarotxo bat eskatzen du beharbada eta amaiera arraro aparta du nire ustez (lasai, spoilerrik ez).
Animaziozko film batekin abiatu da 61. Zinemaldiko Sail Ofiziala, erabaki arriskatua, esango du baten batek. Tira. Pixar faktoriatik aterea dirudien Futbolínek (jatorrizko titulua Metegol da, gaztelaniaratu egin dute, filmeko ahotsak bezala) Toy story bezalako ekoizpenen antz handia du, kendu jostailuak eta […]
Zaila da edozein film ikusi aurretik gustatuko ote zaizun edo ez aurreikustea baina zeure buruarekin gezurretan ariko zinateke pantaila aurrean esertzen zarenean aurrejuzkurik gabe egiten duzula esango bazenu. Ustekabean gustatuko zaizkizu pelikula batzuk nahiz eta planteamendua, zuzendaria, aktoreak ikusita asperramorrante, […]
Donostiako Zinemaldi ofizial handi nazioarteko glamourosaz hitz egiteko tartea izango dugu datozen egunetan eta pena litzateke besteaz, laugarren urtez Groseko Kortxoenea Gaztetxean antolatu duten Zinemaldi Alternatiboaz txintik ez esatea.
Asko eta asko dira, geroz eta gehiago, disko bat kaleratzerako orduan autoekoizpena hautatzen duten musikariak, baita oro har, musikaren ofizioan bitartekaririk gabe funtzionatu nahi dutenak. Asko eta asko dira ordea, geroz eta gehiago, bide horren zailtasunez jabetzen direnak ere: nola […]
Badaramatza hilabete batzuk gure artean zeresana ematen ITU Banda izeneko idazle taldeak. Lehen fanzinea publikatu zuten ekainean, #diotenez bigarrena ere aurki, eta ekintza ikusgarri, tira, entzungarriren bat ere egin dute tartean –ez baita egunero irratsaio bat asaltoz hartzen Jatorlandian–. Euren […]
“Kaixo, hemen nago” esanez bezala kantatzen duen gizonak, “haitzuloko zulo sakonenetik nator” esanez bezala abesten duen tipo horrek, Bill Callahanek, Donostian zita dauka datorren urtean.
Lagun batek harrapatzen dituen eraikin kalamastra guztiak erretratatzen ditu bidaiatzen duenean eta, behin baino gehiagotan oporrak elkarrekin egin baititugu, bueltako albumean eliza erromanikoen eta etxe-orratz enblematikoen aurrean irribarre ergelez ateratzen naizen argazkien artean, apokalipsi nuklearraren ostean atereak diruditen irudiak tartekatzen […]
Irungo Moskuko jaiek programazio musikal berezia izaten dute eta aurtengoa ez da salbuespena izan. Matxura, Capsula, Mushroom Caffeine, Las Culebras, Joseba Irazoki, Ziribulio Sound System, Ainara Legardon, Estornudo Nuklear… kartel paregabea.
2012ko kontzertu goratuenetakoa izan da, inguruko musikazaleen artean behintzat, iazko urrian Donostiako Gazteszenan Ty Segallek eskaini zuena. Bada, kontzertu hartan egon zirenek eta egon nahi izan zutenek (ai!) zorioneko astelehena dute, Segallen disko berria entzuteko moduan baitaude.
Pixkanaka ezagutzen ari gara Bide Ertzean taldearen disko berriari buruzko xehetasun gehiago. Hiruko formaziora itzuliko direla aurreratu zuten duela zenbait hilabete eta atzo diskoaren tematikaz idatzi zuten Toxic Twins blogean: Trantsizio garaian kokatutako kantak izango dira eta taldekideen historia familiarrak […]
28 urte daramatza hilda Orson Wellesek baina horrek ez dio galaraziko datorren urrian film berri bat estreinatzea. Too much Johnson izeneko film bat aurkitu dute, Wellesek Citizen Kane baino hiru urte lehenago grabatutakoa eta denek, baita zuzendariak ere, galdutzat ematen […]