Donostiako Arte Ederretako eraikina botatzeaz

5

Albisteak dio 10.400 sinadura jaso dituztela Donostiako Arte Ederren teatroa eraitsi ez dezaten, argudiatuz edifizioa “Donostiako historiaren eta iruditeriaren parte garrantzitsua” dela. Uste dut gai honi buruz Angel Aldarondok eman zuela ikuspuntu interesgarriena Love Of 74 blogean. Testu hartako pasarte […]

Irakurri

'Martutene' eta 'Historiarik goibelena'

1

Lagun batek badu teoria bat Ramon Saizarbitoriaren inguruan. Bere ustez, nobela berriren bat argitaratu ondoren eskaintzen dituen elkarrizketetan, kazetariak, kritikariak eta irakurleak oro har despistatzera jokatzen du, esku artean darabiltzan obren erreferentziak ezkutatuz eta zerikusirik ez duten beste batzuk emanez. […]

Irakurri

Baionako portua Aranbarriren nobela bihurtu zenekoa

3

“Enpresek abandonatutako tripulazioak hor egon dira beti, Bilbon, Pasaian zein Bokalen. Nahikoa da begiak izatea ikusteko. Ez da oraingoa, eta unibertsala da”. Asteartean irakurritako albiste batek ekarri dizkit gogora Iñigo Aranbarrik Zamaontzia nobela argitaratu zuenean esandako hitz horiek: “Baionako portua: […]

Irakurri

Emokumeak

7

Emoak ez du sekulako predikamendurik izan inguruotan, musikan bederen (euskaraz egin den literatura existentzialista erraz kabitzen baita emo avant la lettre etiketapean), baina azken asteotan pare bat argitalpenen berri izan dugu, tribu horretako jende tristaberak ere alaitzeko modukoak.

Irakurri

Borrokan da bide bakarra

3

Diskretuagoak ezin dira izan. Hainbeste, ia eskapatu egin zaigula aurtengo gertakizun musikal inportante bat: Borrokanek disko berria martxan dauka eta mini-tour bat antolatu dute aurkezteko. Zuak du izena lanak, Berako Mik estudioan grabatu eta nahastu dutela irakurri dugu Musikazuzenean atarian […]

Irakurri

Rollo pedagogikoa

9

Interesgarria Jon Artanok gaurko Berrian idatzi duen artikulua, Idurre Alonsok EKT graduondokoan esandakoak bilduz. Euskal literatura irakasten duenak aurkitzen dituen trabak kontatzen ditu, hizkuntza eta literatura irakasgai berean sartu beharra, adibidez; garaiak, egileak, obrak buruz ikasteko derrigortasuna; edo liburuei buruzko […]

Irakurri

Pantaila handia ere abordatu dute

1

  Donostiako jaiak eraldatu dituen fenomenoa ez zuen inork kontatuko gaur aipatzera goazen dokumentala egin izan ez balute. Hortik hasi behar Izan Piratari buruzko iruzkina, ohitu egin baikara zenbait ekimen establishmentaren hedabideetan modu aski sektarioan isilarazita ikustera, hanka puntetan pasatzeko […]

Irakurri

Top-5: Herri Harresi baterako kantak

2

Ez dakit zehaztasunez zer ari den gertatzen Donostian uneotan, ez dakit noiz bidaliko dituzten agenteak atxiloketa exekutatzera, ez dakit lortuko duten horrelakorik ala kondenatuen babesean atera diren ehunka lagunek presondegiko mekanikaren hortzak saltaraziko dituzten. Dakidana da soinu bandatxo bat jarriko […]

Irakurri

Ihes egin behar ez dizun disko horietako bat

1

Ihes egin izeneko sei kantako EP bati buruz gaurkoan (barka beraz, titularreko originaltasun faltagatik). Entzuni esker izan dut Aguxtin Alkhat heletarraren estreinaldiaren berri eta, haren Bandcampean entzun ostean, arreta merezi duela iruditu zait.

Irakurri

Shakespearen diru-kontu ustelak argitara

0

Iruzur fiskala, legalitatearen mugan dauden jarduera ekonomikoak, lukurreria… Ez da Jérome Cahuzac, ez da Luis Bárcenas, William Shakespeare da. Galesko Aberystwyth unibertsitateko ikerlariek argitaratu dutenaren arabera, idazle ingelesak gaur eguneraino iritsi diren obra unibertsalak idatzi bitartean modu ustel samarrean maneiatu […]

Irakurri

BEZa igo eta antzokiak hustu

0

Espainiako Gobernuak BEZa igotzeak arte eszenikoen sektorea itolarrian jarri du: Norka Chiapussok Artez aldizkarian idatzitako artikulu batek ematen du larritasunaren neurria. FAETEDAk (Espainiako Estatuko Antzerki eta Dantza Elkarteen Federazioa) zergaren inpaktua aztertzen duen txostena aurkeztu zuen martxoaren 21ean Chiapussok dioenez […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA