Pop pilulekin kolokatuko gara negu honetan
Pop Pilulak fanzinea aurki eskuratu ahalko dugula dio Nontzeberri webgune kulturalean irakur daitekeen albiste batek.
Pop Pilulak fanzinea aurki eskuratu ahalko dugula dio Nontzeberri webgune kulturalean irakur daitekeen albiste batek.
Titular gerra berria daukagu Donostian, 2016ko proiektua izaten ari den garapena baloratzen duen txostena publikatu baitu Europako Jarraipen eta Aholkularitza Batzordeak.
Gaur aurkeztu dute Mo Yanen Hori da umorea, maisu! ipuin bilduma, iaz Nobel Saria jaso zuen idazle txinatarra estreinako aldiz euskaraz. Arrasateko AED Elkartearen Jokin Zaitegi bekari esker itzuli da Nobelduna 2002tik hona urtero egin den legez. Baina aurten Nobel […]
Hamletek sarrera guztiak saldu ditu Donostian joan den larunbatean eta igandean. Ostegunean eta ostiralean ere ia beteta zegoen Gazteszena Artedrama, Dejabu eta Le Petit Theatre du Painen obran. Datu ofiziosoak izan arren, hortxe-hortxe ibiliko da kontaketa: 1.000 lagun inguru.
Tweet ibaiak isuri dira Tumatxak programari bainaren bat ateratzen Berrian Aritz Galarragak eta Xabi Erkiziak idatzitako zutabeen harira. Sare sozial txionanteenean mota askotako epitetoek zirkulatu dute, “snob totalitario”-tik hasi eta “taliban”-eraino, “negatibismo infantila” leporatzen dutenak ahaztu gabe. Norbaitek galdetuko balit […]
Igandeak kontzertuetarako egun oso aproposak ez direla kontuan izanda, sarrera txukuna zegoen Hondarribiko Psilocybenean joan denekoan, Lydia Loveless bakarlariaren saiorako.
Otsoa datorrela dioen artzainak bezala, Rolling Stoneren webguneak Lou Reed hil dela argitaratu zuen atzo eta ordu eta erdiz sare sozialetan zalantza ugari agertu da egia ote zen ala ez. Sinetsi/ez sinetsi ibili gara gutako asko, orain batek zioena tweeteatzen, […]
Mereziko zuen harrerarik gabe pasatzen utzi genuen gure eskaparatetxoetatik (uler bedi, eskaparate mediatikoetatik: bi iruzkin baino ez) Philippe Claudelen Brodecken txostena (Igela, 2011). Duela gutxi irakurri dut eta baditut zortzi motibo edonori gomendatzeko. Beste hainbeste gauza ere nabarmentzen ahal zaizkio […]
The Pastels talde eskoziarrak Zarautzen jo zuen atzo eta beraien aurretik, Giorgio Bassmatti eta Yon Vidaur donostiarrek.
2013ko Literatura Nobel Saria irabazi duen idazlearen liburu bakarra daukagu euskaraz, Meettok argitaletxeak publikatutako Zorion handiegia. Ipuin liburu hori argitaratu ondoren egin zioten, hain zuzen, goian ikus dezakezuen elkarrizketa.
Bigarren diskoak ez dira inoiz errazak izaten eta Napoka Iriak nota onez gainditu du azterketa argitaratu berri duten Arnasten ikasteko berrizekin. Ostiral honetan kanta berriak zuzenean joko dituzte Donostiako Lugaritz kultur etxean eta diskoa plazaratzearekin batera goian ikus dezakezuen […]
Musikari buruzko dokumentalak proiektatzen dira Donostiako Dock of The Bay jaialdian eta datorren urtekoa zortzigarren edizioa izango du. Inoiz ez du erraz eduki, bere burua finantzatzeko sos-emaile pribatuen laguntza izan duelako; orain kremailera jarri diote poltsikoari eta hurrengo edizioa […]
Dantza eta kalea uztartzen dituen Dantza Hirian ekimena atzo amaitu zen Oreretan. Irailaren 12tik 29ra bitartean Donostia, Baiona, Donibane Lohitzune, Pasaia, Irun, Hendaia eta Orereta bisitatu ditu, denetan ere abiapuntu berarekin: dantza ikuskizunak kale-kalean eskaintzea, plaza, zumardi, merkatu eta […]
Nahiko itxurosoa zirudien palmaresa bi sari handienekin hondatu dute. Zinemaldiaren aurreko edizio batzuetan ez bezala, bazirudien aurten kontsentsua izango zela nagusi, hasi Marian Alvarezek La heridarengatik jaso duen emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorretik, pasa Quai d’Orsayren gidoi onenarenetik eta Jim […]
Jean-Pierre Jeunetek Amelieren ildotik doan beste film bat egin du, pertsonaia miragarri eta sinesgaitz samarra protagonista duena.
Pertsonaia-ikerketa da Fernando Francoren La herida filma. Faktura aseptikodun lana, Marian Alvarezen interpretazio sendoan oinarritzen da.