Rubalcabaren ibilbide ideologikoa, umeentzat esplikatua

1

Joan den igandeko El País Semanalekoa da elkarrizketa: Juan José Millás jarri zuten PRISAkoek Alfredo Pérez Rubalcabaren gona-txakur, Espainiako Barne Ministroaren alde “intimoa” erakutsi guran. Rubalcabaren erantzunetako bat leituta atera zaizkit begiak errailetatik: PSOEra nola iritsi zen galdetzen diote; nolatan, […]

Irakurri

Maria Luisa Elio: nola bidaiatu Iruñetik Macondora

0

“Handik urte askora, fusilamendu pelotoiaren aurrean, Aureliano Buendia koronelak…” baina itxoin, itxoin, Gabriel García Márquezen Cien años de soledadeko aurreko orrian ere zerbait jartzen du-eta. “Para Jomi García Ascot y María Luisa Elío”. Gaur, hilda daude biak: García Ascot 1986an […]

Irakurri

Zikloak

0

Ziklo batzuk betetzea da kontua: Reyesek deitu zuenean banuen susmoa; hau zela kurtsoko azkena; eta hitzak, “azkena” horrek, izutu egin ninduen. Amesgaiztotan pasa nuen gau hura Leihotikan taldearekin: kaletik segika zetozkidan Bukatu da kantatzen, Frank Sinatraren koro eta guzti, punk […]

Irakurri

Zizek Iruñean izozki bat jaten

5

Slavoj Zizek elkarrizketatzekoak ginen gaur Iñigo Astiz eta biok Iruñeko Baluarten. Nik ARGIArako. Iñigok Berriarako. Nire hitzordua goizeko hamarretan; Iñigorena, arratsaldeko seietan. Baina Arquitectura mas por menos kongresuko antolakuntzak atzeratu egin dit elkarrizketa ordua, eta Iñigorekin bazkaltzen, zalantzan geunden filosofo […]

Irakurri

Zergatik eduki du Egiptok Rafah-ko pasabidea itxita?

2

Goizean leitu dut Jesus Torquemadak EiTB.com-en Gazako blokeoaz egin duen analisia. Ez nago oso ados analistaren esaldiren batekin [1], baina bete-betean jo duela iruditzen zait Rafah-ko pasabidea afera honetako puntu berotzat jotzean. Torquemadak dio, Israelek Gaza blokeatuta eduki arren, pasabide […]

Irakurri

“Baina alferrik zen, berandu dabiltza…”

0

Horrelakoak gara: alde guztietara orduz kanpo, presaka; minutuek ihes egiten digute eskuetatik; erlojua, eskumuturra dekoratzeko baino ez dugu behar. Halere, “gara” diot, Interneti esker ni bezalako jende gehiago badela ikasi baitut. Eta batzuek film laburrak egiten dituzte. Tomas Mankovskyk, adibidez. […]

Irakurri

Kazetaria ez dea idazlea?

0

Galdera zaharra da, eta blog honen egileak ez dauka hain haragi gizenari hagina sartzeko gaitasunik. Baina joan den astean Quim Monzó idazle kataluniarraren zutabe bat leitu zuen La Vanguardia egunkari zentrista-kulunkarian, eta hemen itzultzea erabaki du, iritzi sano interesgarria delakoan. […]

Irakurri

Hau onartzen baduzu, zure haurrek ordainduko dute

0

Kintilianok zioenez “suaviter in modo, fortiter in re” da arrakasta lortzeko formula. Maneretan bigun, helburuetan gogor. Manic Street Preachers taldea deskribatzeko ere egokia da esaldia. Pop talde galestarra da Habanako Karl Marx teatroan jo zuen lehen mainstream banda mendebaldarra, doinuetan […]

Irakurri

Zarrastelkeria

1

Maiz entzuten ari naiz horrelako esaldiak: “Ea krisiarekin espabilatzen dugun; bati baino gehiagori kenduko zaio gogoa daukana baino gehiago gastatzeko”. Ekonomiaren dardarek sortu dute, edo hala dirudi, austeritatearen aldeko kontzientzia apur bat. Eta ez da zaila horrelako arrazoiekin bat egitea. […]

Irakurri

Kaki Arkarazoren hitzak, apokaliptikoak eta integratuak

1

Ekarri du soka Kaki Arkarazok Berrian Gorka Erostarberi esandakoak. Musikari gazteen sormenarentzat Internet kaltegarria dela adierazi du Arkarazok, eta… Tira, batzuei ez die grazia handirik egin. Gurean “karka” deitu dio irakurle batek; Sustatun ere ari dira kontu berarekin bueltaka. Eztabaidaren […]

Irakurri

Hemendik aurrera, Euskadi Literatura Lehiaketa

2

Zaratarik gabe pasa da Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak apirilaren 23an egindako jakinarazpena. Euskadi Literatura Sariak aurrerantzean nola erabakiko diren zehaztu dute, eta aldaketak nabarmenak dira. Ziklo bat itxi ote? Bukatu ote da sari horien kariaz azken urteotan izandako polemika? Ala […]

Irakurri

Jesus Egigurenek ez du 'Loiolako hegiak' gaztelaniaz nahi

5

Imanol Murua izan genuen atzo herrian, Loiolako Hegiak liburua aurkezten. Amaieran, galdera luzatu zioten Jesús Egigureni buruz. Zehazki, Loiolako negoziazioak ardatz hartuta idazten ari den liburuaz. Muruak azaldu zuenez, konfidentzial batean (honetan, uste dugu) irakurri du Alfredo Pérez Rubalcaba ez […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA