Usopop Kontrapasa, zita indiea Saran

0

Tiro bat bezala dator Sarako Usopop festibalaren otsaileko Kontrapasa, eskopetarik eta uso zartaturik izango ez den arren –“Musika berriak eta amalurra” du goiburu jaialdiak, izan ere–. Hilaren 25ean Ruper Ordorika, Rover ariko dira Lurberri gelan eta Islaia Etxola gaztetxean; ondoren, […]

Irakurri

Pussy Riot: Anonymous + punk feminista Errusian

0

Zortzi lagun aurpegiak kolorez estalita Kremlinaren aurrean abesti hardcoreta batekin Vladimir Putin egurtzen. Protesta hori egiteagatik atxilotu zituzten urtarrilaren 20an Pussy Riot taldeko zortzi kide Moskun. Anonymousen estiloa gustuko baduzu hau gehiago gustatuko zaizu: Anonymous da, gehi punk feminista; bonba […]

Irakurri

Megaupload itxi arren, ez gara XX. mendera itzuliko

1

Jendea zinema aretoetan sartu ezinda ibili da asteburuan, poliziak agertu behar izan du txarteldegietan bildutako jendetza hitz goxoz eta ferekaz sakabanatzera, eta etxean geratu direnek ere, filmak beste webguneetatik doan jaitsi ordez, txintxo-txintxo jokatzea erabaki dute eta ordaindu egin dute […]

Irakurri

Megaupload, kultura eta akritizismoa

0

Lehenbizi Napster itxi zuten eta ez nuen deus esan ez nuelako Napster erabiltzen. Gero Audiogalaxy itxi zuten eta ez nuen fitsik esan ez nintzelako erabiltzailea. Kazaa epaitegira eraman zuten eta ez nuen ezer esan beste zerbitzu batekin jaisten nituelako artxiboak. […]

Irakurri

Justiziari presaka idatzia

3

Urgentziaz idatzitako liburua da John Dos Passosen Facing the chair, 1927koa, Sacco eta Vanzettiren epaiketa bidegabearen aurrean izandako erreakzioa. Eta orain arte gaztelaniaz publikatu gabe zegoen, argitaletxeak behar baino gehiago azpimarratu duenez. “Esta importante obra” eta “conforma sin duda un […]

Irakurri

Lost in the SuperDurangoMarket (eta V)

1

Gomendioen sail hau gaur bukatuko da eta aurtengo liburu eta disko ferian ondo mugitu diren (mundua seko erotu ez bada, ondo mugitu behar zuten) pare bat lan ekarri ditugu. Baina motz geratu garen sentsazioa daukagu eta, egunero idazten aritu garen […]

Irakurri

Lost in the SuperDurangoMarket (IV)

0

Errenditzen ez direnak dakartzagu gaur; joan arren beti itzultzen direnak; une jakin batean lehen lerrotik desagertu arren, erretagoardian eroso sentitzen ez direnak. II. Mundu Gerran hil zuten idazle bat, gaurkotasun gramo bakar bat galdu ez duen liburuarekin; eta lau tipo […]

Irakurri

Lost in the SuperDurangoMarket (III)

0

Disko, liburu, pelikula edo antzezlan bat inori gomendatzeko, komeni izaten da aurretik norberak entzun, irakurri eta ikusi izana. Hasieratik bukaeraraino? Ez. Zerbaiterako asmatu zuen norbaitek mundu honetan sinekdokea eta gaur osorik jan ez ditugun arren (oraingoz), parte bat dastatuta biziki […]

Irakurri

Lost in the SuperDurangoMarket (II)

0

Horiei buruz besterik hitz egiten ez dugun arren, Durangokoa ez da nobedadeen azoka eta ez daude azken hiru hilabeteotan publikatutako gauzak soilik salgai. Industria editorialak bere legeak ezartzen ditu eta labetik atera berri diren produktuak izango dira gehien mugituko direnak, […]

Irakurri

Lost in the SuperDurangoMarket (I)

1

Bil ezazue nahi duzuen koloreko paperean, baina Durangon gaurtik hilaren 8ra bitartean azoka bat antolatu dute, (batez ere) liburuak eta diskoak salerosteko helburuarekin. Inork ez du esan xede txarra denik, baina “topaleku”, “bilgune”, “oasi” eta tankerako espresioek estaltzen dute askotan […]

Irakurri

Estiloan ere egarri

1

“Laguna hausten den hilobiak leher egiteraino zurruta kantua egin litekeen mahaia izan behar luke, zer axola plastikozko lore zikin hauek dardaraka ontzi jausi zartatuaren lepoan, zer axola gure mozkorraldiaren puskailak aldare profanatu batean, zer axola du, bizitza hau ez da […]

Irakurri

Esaldia

0

Hauteskundeak esaldi batekin irabazten dira egun, politika yankeea imitatzeko joeraren ajeak. Gantxoa daukan zerbait esan ezazu, iltzatu daitezela lau bost sei berba inkontziente kolektiboan, eta irabaziko duzu seguru. “Ekonomia da, ergela!” zioen Clintonek. “Yes, we can” Obamak. Martxoaren 11ko atentatuen […]

Irakurri

PC11 (eta IV): Mausi buruz berbetan

0

John Mausek aurreko egunean Madrilen jardun zuelarik, denetarik irakur zitekeen sarean hangoaz: “Filosofo honena —filosofia irakaslea da— tamalgarria da, auzo lotsa eragiten du”, “Gauza bat lo-fia da eta beste bat truñoak”, “Kaka zahar hutsa” eta abar. Atzo entzun nuen ere […]

Irakurri

PC11 (III): Kasinoak eta 90eko harmakadarako bidaiak

0

Poble Nou-ko Casino L’Aliança ramegantean hasi genuen atzoko eguna hiru kontzerturekin, Still Corners, St. Vincent eta Girls-ekin. Kontzertuak eserita ikusteko aretoa da eta iritsi ginenerako aski beterik zegoen lekua. Agerikoa zen batez ere St. Vicent eta Girlsen “tiradizoa”. Still Corners […]

Irakurri

PC11 (II): Perfekzioaren kontra

0

Bigarren jardunaldian hiru kontzertu ikusi genituen: Spectrals, Sleep Over eta R. Stevie Moore. Egun indartsuenen atarian, bigarren eguna lehenengoa baino eskasagoa atera zen, guk egindako ibilbidean behinik-behin. Spectrals Louis Oliver Jones-ek gidatzen duen talde britainiar gaztea da —21 urte baino […]

Irakurri

PC11 (I): Dena ez da indiea

0

Abiatu da beste urte batez Primavera Club festibala, maiatzeko Primavera Sound jaialdi ezagunaren anaia edo arreba edo ahizpa txikia. Madrilen asteartean hasi zen eta Bartzelonan, ostera, atzo. Bartzelonako emanaldien berri emango dizuegu datozen egunetan. Apolo aretoaren alboko taberna berrituan botatako […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA