Patxi Lopez eta kanta baten testuinguru galdua

1

Patxi Lopezen blogera iritsi naiz atzoko inuxentada baten hariari segika: 2008ko mezu bat, oraindik hautagai zenekoa, Ruper Ordorika goraipatzen: “uno de mis cantantes favoritos”, tar, tar, tar. Leindiekariaren musika zaletasunaz hitz egin da franko, eta gogoa ematen du Ur Apalategi […]

Irakurri

Leontziok e-book bat behar du

0

– Gripea? – Ez: A Gripea. Baina lasai, ez da hainbesterako; astebete ohean eta pasako zaizu. Eta Leontziok –izena asmatua da, ez bilatu errealitatearekin neholako antzekotasunik– bere osasunaren krisialdi txikia abagunetzat hartuko du. Pentsatu du aukera ona izan daitekeela aspalditik […]

Irakurri

Zer da gehiago, zazpi ala hiru?

13

Kazetariren bat ezagutzen duenak badaki gremiokooi zenbaki kontuak ez zaizkigula oso ondo ematen. Hala ere, titularreko galdera erantzuteko gai gara, hamar kazetaritik bederatzi (datu ez-ofiziala da). Beti dago ordea estatistika pikutaratzen duen baten bat: albiste bi atzo, Gipuzkoako bi egunkaritan, […]

Irakurri

Itxoiten (remix)

1

Negu Gorriaken kanta batean bezala pasa duzu igandea: Itxoiten. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren finalerako sarrerak erosteko ilaran, itxoiten. Sarrerarik gabe geratu zarenean, azken finalerdia ikusteko, itxoiten. Belodromoan sartu, eta saioa hasi bitartean, itxoiten. Bertsolariari gaia jarri, eta hamarreko txikia bota […]

Irakurri

Gitarra bat, lau eskutara

0

Irakurriak ditut lau eskutara idatzitako liburuak, entzunak lau ahotsetara kantatutako abestiak, baita lau hanketara… tira. Baina sekula ikusi gabea nintzen gitarra bat lau eskutara jotzen. Lankide batek erakutsi dit bideoa, eta oso bitxia egin zait. Birtuosismo ariketa originala Cecilia Siqueira […]

Irakurri

Benetako 'bis' bat

5

Inoiz ez nuen Leihotikan zuzenean jotzen ikusi, atzo arratsera arte. Donostiako Dokan zen zita, jendez tamainan, eta aurreko lerroetan taldearen fanatiko sorta bat (“estimatuak zarete!” oihukatzen zuen horietako batek, eskua bihotzean). Horri esker, gutxitan gertatzen den fenomeno baten lekuko izan […]

Irakurri

Sarde batekin albiste-gorotzak mugitzen

1

Badira egun batzuk ederrak: esnatzen zara txorien kantarekin, gosari oparo bat trankil hartu, kaleko jendeari diosal irribarretsuak eginez lanerako bidea hartu… Eta mahaian esertzean, titular batek gorotz beroa botatzen dizu aurpegira. Akabo zure egunaren distira; hatzamar puntekin aurpegitik simaurra kendu […]

Irakurri

Amaia Markuleta?

10

Ia bi aste hemen idatzi gabe, eta, esango duzue, a zer muturra mutilak esplikazioren bat eman ordez galdezka etorrita. Baina galderak besterik ez dauzkat aste honetan Garan argitaratu den artikulu bat irakurri ondoren. Labana aterata idatzita dago, Euskaltzaindiak Bernardo Atxagaren […]

Irakurri

Zabalene baserria, AHTren obrek itota

0

Hamaika halako izango da AHT egiteko obren erruz, baina gaurkoan Zabalene baserriari gertatuaz hitz egin nahi nuke. Lankide batek helarazi dit bideo bat, erakusten duena zenbaterainoko kaltea egin dion inguruari Ordizia eta Itsasondo artean egiten ari diren tunelak. Baserritar batek […]

Irakurri

Supermerkatuko iraultzaile maskaratuaren bila

3

Aurtengo martxoan Planetak argitaratua, Jose Maria Aznarren España puede salir de la crisis (Espainia krisitik irten daiteke) liburua inoiz blog honetara ekarriko ez nukeen produktua da. Ez dut uste horren zergatiak azaldu behar ditudanik. Baina ekartzea erabaki dut hala ere, […]

Irakurri

Kokaina dakar txorrotako urak

0

Goizean titular batekin egin dut topo Gipuzkoako buletin ez-ofizialean: “Cocaína hasta en el agua del grifo”. Atzo Donostian izandako jardunaldi batzuek eman dute goiburua. Bartzelonako Unibertsitateko María Teresa Galcerán irakasle katedradunak dio estoldetako urak, ibaietakoak eta txorrotakoak kokaina partikulak dituztela. […]

Irakurri

Theremina, ARGIA bezain zaharra den instrumentu hori

7

Uste dut Anariren kontzertu batean ikusi nuela aurreneko aldiz. Ondoan nuenari galdetu nion, gitarra-jolea bera, zer arraio ote zen eszenatokian ikusten ari ginen traste antenadun hori. “Uhinen bidez funtzionatzen du: eskua hurbilago jarriz gero, soinu baxuagoak ateratzen du; eta alderantziz, […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA