Nobel Saria Solzhenitsyn-entzat… Em… a, ez!

0

Realaren asteburu honetako emaitzarekin, edo Operación Triunfoko irabazlearekin gertatzen den gisan, apustu asko egin da azken egunotan, literaturako Nobel Saria nork eramango ote zuen. Eguerdian iritsi da Suediatik notizia: Herta Müller errumaniar-alemaniarrarentzat ohorea. Hasi dira teletipoak idazlearen profila zabaltzen, eta […]

Irakurri

Lehen pausoa

0

Hau irakurtzen duzunerako Zorion perfektuak aurreneko asteburua pasea izango du Euskal Herriko zinema aretoetan. Guk, kazetari pribilegiatuok, lehenago ikusi ahal izan genuen, Donostiako Zinemaldian. Eta, buelta gehiegi eman gabe esateko, azken urteetan euskaraz egin den film onena iruditu zitzaidan. Komediatik […]

Irakurri

Zinema kritikariak politologoarena egiten duenean…

1

… horrelakoak gertatzen dira. Joan den asteko pelikula jankarekin, denok ibili gara normala baino ahoberoago, egia da. Zeluloidez lepo egotearen kontuak. Baina Donostiako Zinemaldia bukatuta irakurri dudan kritika batek zail utzi dizkigu gauzak gainerako hitzontzioi, hanka sartzearen arte noblean. Noticias […]

Irakurri

Iraila da hilarik krudelena

0

Eliotek bazekien gezurretan ari zela, esan zuenean apirila zela hilarik krudelena. Jakinekoa da garai hartan, orain bezalaxe, urteko lau aste ankerrenak irailekoak izaten zirela. Bai: iraila da hilarik krudelena, arboletako lehen hosto hilak haztan, abuztuko oroimen eta desirak nahasten, ofizina […]

Irakurri

Gu ere akordatzen gara Jose Afonsorekin

0

A Nosa Terra astekari galiziarreko labur baten bidez jakin dut Jose Afonsori omenaldia egin ziotela hilaren 10ean, Galizia eta Portugalgo hainbat artistak, Clube Litérario do Porto-n. 1929an jaio baitzen Zeca, abuztuaren 2an. 80 urte, bizirik balego. Eta ni enteratu gabe. […]

Irakurri

AEBek bertan behera utziko dute “misilen aurkako ezkutua”

0

Edo hori dirudi behintzat. Oraindik ez dute ofizialki baieztatu, baina albistea lau haizetara dabil, The Guardianetik, Reutersera. Abuztuan hasi ziren aurreneko zurrumurruak, Gazeta Wymborcza egunkari poloniarrak argitaratutako artikulu baten harira. Ez da gaur arte iritsi ohiko medioetara, baina Europaren ekialdeko […]

Irakurri

Kritikari determinista baten auto-zigorketa

5

(Barka, aldez aurretik, auto-erreferentzia eta zilborkeria) Ari zara Kritiken Hemerotekan zer edo zeren bila, eta nahi gabe orain dela urtebete astekarian egin zenuen liburu kritika batekin egiten duzu topo. Juan Garziaren Itzalen Itzali buruzkoa da. Irakurtzen duzu, eta esaldi batek […]

Irakurri

Telefono bati buruz inoiz egin den kantarik onena

6

Telefonoak jo du eta ez du hartu nahi, baina zer erremedio. Gaitzerdi, konbertsazioa motza izango da. Motzagoa ere izan zitekeen. Hoberena, konbertsaziorik ez egon izana. Eta posible zen, lerro artean irakurtzen jakinda. Baina orain berdin dio, ez baita bost minutu […]

Irakurri

Kurt Cobain bizirik dago

0

Eta berriz jotzen ikusiko dugu, Fender Stratocaster urdin argi batekin, 15 urte beranduago. Ez, noski, agertoki normal batean, pantaila batean baizik. Guitar Hero bideojokoaren 5. edizioak egin du mirakulua: Nirvanaren abeslaria hobitik atera, MTVrentzako Unplugged in New York diskoa grabatu […]

Irakurri

Stayman gehiegi (Super Heroiak informatiboan)

0

ETBko albistegien azken aldiko esperimentua ote den, ala ni berandu jabetu naizen, ez dakit. Baina, ez al zaizkizue arraroak egiten Gaur Egunen eta Teleberrian, gaueko edizioan egiten dituzten zuzeneko konexioak? Normalean Xabier Madariaga izaten da staymana, eta eguneko gaiari buruz […]

Irakurri

Orain argi dago: literatura gaizki irakasten da

2

Espero dut Idurre Alonsoren doktore tesiak zeresana emango duela bulego batzuetan. Zehazki, kultur eta irakaskuntza alorretako politikak diseinatzen dituztenetan. Literaturaren irakaskuntza Hego Euskal Herriko Batxilergoan lanak askoren susmoa berretsiko baitu: gaur egungo euskal literaturaren irakaskuntzak ez duela curriculum-legearen helburu bat […]

Irakurri

Gazako abenduaz zalantzarik geratzen bazen…

0

Kontu jakina zen joan den urteko abenduan Israelgo armadak Gazan egin zuen sarraskian zibil asko hil zirela. Baina Shovrim Shtika GKE israeldarrak argitara eman berri dituen testigantzei esker, gaia berriro ere nazioarteko albisteen agendan sartu da. Eta argi geratu da, […]

Irakurri

Le Clézio, ganba gutxirekin

1

Gaitza egiten da azken Nobel sariari buruz honela hitz egitea, batez ere batek ez duenean bere burua nik-zer-dakit-zer-tzat, baina egiari zor, J.M.G. Le Clézioren azken nobela (Ritournelle de la faim, Gallimard; gaztelaniaz La música del hambre, Tusquets) bukatu, eta ez […]

Irakurri

Macaco edo altermundialismoaren zorigaitzak

3

1999ko Seattleko istiluekin, begietako makarrak kendu genituen askok. Bestelako mundua posiblea zela, eta hori aldarrikatzen zuten musikariak ere entzuten hasi ginen. Rage Against The Machine, Asian Dub Foundation edo, etxekoen artean, Fermin Muguruza: musikaz harago zegoen (dago!) haien mezua. Baina […]

Irakurri

Bat gutiago

1

Ia Jean Hiriart-Urruti bezain zital jarri naiz, Robert MacNamara hil dela jakitean. Baina hemen kulturaz hitz egin behar dugu, ezta? “Kultura bai, politika ez” esango luke eslogan zuzenzaleak. Ez desbideratu, kulturaz, kulturaz. Horregatik, eta dagoeneko mundu guztiak azpimarratu duenez MacNamara […]

Irakurri

Ekonomiak nobela bat ezinezko egiten duenean

0

Gauzak doazen moduan berandu baino lehen norbaitek, Theodor Adorno imitatu nahian-edo, esango du du: “Nobela gehiagorik ez subprime hipoteken ondoren!”. Izan ere, aditu gehienek baieztatzen dute –Wikipediak ere bai– nobelaren hazkundea burgesiaren zabalkundearekin bateratsu gertatu zela. Beraz orain, kapitalismoa behingoz […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA