Nork irabazi duen eta nork galdu Donostia 2016ko zuzendariaren aukeraketarekin
Itziar Nogeras izango da Donostia 2016 Fundazioaren zuzendari berria, polemikaz betetako prozesuaren ostean.
Itziar Nogeras izango da Donostia 2016 Fundazioaren zuzendari berria, polemikaz betetako prozesuaren ostean.
Iji eta aja asko eragin zuen Sortu alderdiaren logotipo afrusak eta antzeko zerbait pasa da asteburu honetan Amaiur koalizioarena aurkeztu denean: yougurt marka baten antza daukala, pastel-koloreak ikur politiko batean horrore hutsa direla, ez duela balorerik transmititzen… Horiek eta murielkeria […]
Benetan, nik kultura-gai arrunt bati buruz jardun nahi nuen. Saiatu ere, saiatu nintzen, baina ezin kontzentratu kalea erakusten didan leihotik sartzen zen burrunbarekin. Iluntzean soinua baretuko zela espero nuen, baina keba, arratsaldekoa bezain zaratatsua ez izan arren, jendea bazebilen ibili, […]
Momentu historikoa, batzuetan, autobus bat bezala pasatzen da zure gainetik eta hebain-hebain eginda uzten zaitu, garbigailutik atera berri den trapua nola, apur bat zorabiatuta, ez batere txukun jendaurrerako, norantz jo behar duzun ez dakizula. 2011. urteak aski izan ditu bost […]
Espainia herrialde demokratikoa da eta, ikuspuntu beretik begiratuta, Justin Bieber musika garaikidearen historiako konpositore eta interprete handiena. Herenegun Goreneko epaileek ebatzitakoa etzira bitartean Konstituzionalekoek atzera botatzen ez badute, berriz ere sufragio unibertsalik gabeko hauteskundeak izango ditugu. Demokraziaren festa horrek soinu […]