Pelikula hau ikusita daukagu
Zazpi urteko haur batez abusatu izana leporatu diotelako AEBetan finantzazio arazoak edukitzen ari den zine zuzendariak bat egin du modu nahiko opakuan talde mediatiko handi bateko buru izatera iritsi den ekoizle kataluniarrarekin, iberiar penintsulako kostaldeko hiri txiki batean pelikula bat […]
Jaietako kontzertuak Hegoaldeko hiriburuetan: zer egin dugu gaizki hau merezi izateko?
Kontzerturen batera joateko gogoa daukat uda honetan, gustatzen zaidalako musika areto itxietatik ateratzea, kalea hartzea, beste erabilera batzuk izaten dituzten lekuetan nagusitzea. Gogo hori daukat beraz, eta okurritu zait begiratzea zer menu musikal prestatu diguten udalek aurten Hego Euskal Herriko […]
Ezinezko flamenkoa entzungo da Dabadaban
Errobiko festibalean ikusi zuen lagun bat ari zitzaidan hizketan berari buruz: kontzertu harrigarria izan omen zen; flamenkoa, bai, baina ez ohituta gauden flamenko hori, zerbait berritzailea baizik, esentziak auzitan jartzeko problemarik batere gabekoa.
Islandiako lezioa
400 urteren ondoren euskaldunak hiltzea legez kanpokotzat jo zuten Islandian aurtengo apirilean. Ez da brometako kontua, 1615ean baleazale gipuzkoarrak garbitzeko emandako patenteak indarrean jarraitzen zuen lurrun-makina, produkzio-harreman kapitalistak eta Guggenheim museoa asmatzen zituzten bitartean –eskerrak tarte horretan bistan izan dugun […]
Kortxoenea: hondeamakinaren ondoren, Udalaren eskaintza
Gauzen ordena argi dago edozein amaren alabarentzat: lehenbizi hitz egin. Eta inondik inora ados jartzen ez bagara, orduan eta soilik orduan, zurea egiten saiatu norbaiten gainetik pasa behar baduzu ere. Elkarrizketa ezinezkoa denean saltzen dira errazago neurri konfliktiboak –kasko, bota […]
Kortxoenearen desalojoa Donostia 2016ko happening bezala ulertua
Kulturak dena barnebiltzen du Conrad Phillip Kottak antropologoak noizbait idatzi zuenez, baina txorrada horiek ez zaizkie asko interesatzen agintariei: kultura guk esaten duguna da eta konforme ez baldin bazaude, begira ze happening polita antolatuko dizugun gaur bertan, gosaltzeko orduan, polizia […]
'Johnny Guitar' filmak dauzkan lau gauza interesgarri
Oso ekimen polita jarri zuen martxan iaz Donostiako Principe zine aretoak, enpresa berekoa den Truebak hasitako ostegunetako programazio bereziari nolabait segika: film klasikoak programatzea, astegun buruzurietako plan gisa. Asteartean Nicolas Rayren Jonnhy Guitar westernaren txanda izan zen, orain arte ikusi […]
Urte bat paperezkoa
365 egun eta 200 kultur ekitaldiren ondoren, lehenbiziko urteurrena ospatuko du ostiral honetan Donostiako Garoa liburu dendak. 19:00etan da zita eta DJ Marines arduratuko dira ardo, kafe eta garagardo arteko giro musikala jartzeaz.
Azken barreak Javier Kraherekin
Arrunt dibertigarria izan zela, hori behintzat gogoratu beharko dugu berandu baino lehen. Ez baita ohikoa kontzertu batean publikoa algaraka entzutea eszenatokian kantatzen ari direnarengatik. Javier Krahek hori lortzen zuen eta, zailagoa dena, txiste errazean erori gabe. Duela gutxi ikusi genuen […]
Liburuak saltzea baino gehiago
Anjel Lertxundiren Berriako zutabean irakurri dugu zerbait, baina ZuZeun Oier Arantzabalek izen eta abizenak jarri dizkion arte ez da baieztatu albistea: Garoa liburu dendakoek Donostian lokal berria zabaldu behar dutela, Zarauzkoa bezala, denda baino zerbait gehiago izateko asmoarekin.
Mobydick & banda Intxaurrondon
Kontzertu laukoitza maiatzaren 16an Donostiako Intxaurrondo kultur etxean. Charles Atkey musikari britainiar donostiartuak zabaldu zuen gaua; Giorgio Bassmatti eta Yon Vidaurrek eman zioten segida Melodías concertantes diskoko errepertorioa aurkezten eta aurreko lanetako zenbait pieza ezinbesteko berreskuratuz (DJ Invitado aparta […]
Dimisioen denborale ostean Donostia 2016k komunikazioa indartu nahi du
Badirudi Donostia 2016 azken asteotan astindu duen denboralearen olatua ez dela bosgarren zubiraino iritsi. Astebete pasa da Itziar Nogerasek dimititu ondoren Hiriburu Kulturaleko Fundazioaren Patronatuak (Donostiako Udalak, Gipuzkoako Aldundiak, Jaurlaritzak eta Espainiako Kultura ministerioak) erabaki zuenetik hobe zela geratzen zen […]
Donostia 2016 dardarka utzi duten bi egun
Kalapita eta kapitala hoskide dira eta ez nolanahi Donostian. Istilua dugu berriz ere 2016ko zitaren inguruan, oraingoan Itziar Nogeras Hiriburu Kulturaleko zuzendari orokorraren dimisioa dela-eta.
Kopiatu madarikatuok! (eta irabazi Zinemaldiko kartel lehiaketa)
Donostiako Zinemaldiko kartel lehiaketa abian da gaurtik. “Sei kartel ezberdin eta originalak” (sic) diseinatzera gonbidatzen gaitu behean ikusten dugun bideoak. Primerakoa iruditzen zait ekimena, kartela aukeratzeko herritarren parte hartzeari ateak zabaltzea eta abar. Zer esanik ez, lehiaketa plataforma aparta […]
Überdonostiarraren bakarrizketa Donostia 2016ri buruzko azken albistearen aurrean
Baina zer dirakurte nire begi kosmopolitek, nola da posible Donostia 2016ko zuzendariak ingelesez ez jakitea? Deituozue maiordomoari, konortea galdu behar dut eta; utzi egin beharko nioke periodikoa leitzeari, zaborreria hau udaletxearen jabe denetik disgustutarako ere ez zait geratuko Suitzan daukadan […]
- 1
- 2