Etiketa: donostia

Pelikula hau ikusita daukagu

6

Zazpi urteko haur batez abusatu izana leporatu diotelako AEBetan finantzazio arazoak edukitzen ari den zine zuzendariak bat egin du modu nahiko opakuan talde mediatiko handi bateko buru izatera iritsi den ekoizle kataluniarrarekin, iberiar penintsulako kostaldeko hiri txiki batean pelikula bat […]

Irakurri

Ezinezko flamenkoa entzungo da Dabadaban

1

Errobiko festibalean ikusi zuen lagun bat ari zitzaidan hizketan berari buruz: kontzertu harrigarria izan omen zen; flamenkoa, bai, baina ez ohituta gauden flamenko hori, zerbait berritzailea baizik, esentziak auzitan jartzeko problemarik batere gabekoa.

Irakurri

Islandiako lezioa

0

400 urteren ondoren euskaldunak hiltzea legez kanpokotzat jo zuten Islandian aurtengo apirilean. Ez da brometako kontua, 1615ean baleazale gipuzkoarrak garbitzeko emandako patenteak indarrean jarraitzen zuen lurrun-makina, produkzio-harreman kapitalistak eta Guggenheim museoa asmatzen zituzten bitartean –eskerrak tarte horretan bistan izan dugun […]

Irakurri

Kortxoenea: hondeamakinaren ondoren, Udalaren eskaintza

2

Gauzen ordena argi dago edozein amaren alabarentzat: lehenbizi hitz egin. Eta inondik inora ados jartzen ez bagara, orduan eta soilik orduan, zurea egiten saiatu norbaiten gainetik pasa behar baduzu ere. Elkarrizketa ezinezkoa denean saltzen dira errazago neurri konfliktiboak –kasko, bota […]

Irakurri

'Johnny Guitar' filmak dauzkan lau gauza interesgarri

0

Oso ekimen polita jarri zuen martxan iaz Donostiako Principe zine aretoak, enpresa berekoa den Truebak hasitako ostegunetako programazio bereziari nolabait segika: film klasikoak programatzea, astegun buruzurietako plan gisa. Asteartean Nicolas Rayren Jonnhy Guitar westernaren txanda izan zen, orain arte ikusi […]

Irakurri

Urte bat paperezkoa

0

365 egun eta 200 kultur ekitaldiren ondoren, lehenbiziko urteurrena ospatuko du ostiral honetan Donostiako Garoa liburu dendak. 19:00etan da zita eta DJ Marines arduratuko dira ardo, kafe eta garagardo arteko giro musikala jartzeaz.

Irakurri

Azken barreak Javier Kraherekin

0

Arrunt dibertigarria izan zela, hori behintzat gogoratu beharko dugu berandu baino lehen. Ez baita ohikoa kontzertu batean publikoa algaraka entzutea eszenatokian kantatzen ari direnarengatik. Javier Krahek hori lortzen zuen eta, zailagoa dena, txiste errazean erori gabe. Duela gutxi ikusi genuen […]

Irakurri

Liburuak saltzea baino gehiago

0

Anjel Lertxundiren Berriako zutabean irakurri dugu zerbait, baina ZuZeun Oier Arantzabalek izen eta abizenak jarri dizkion arte ez da baieztatu albistea: Garoa liburu dendakoek Donostian lokal berria zabaldu behar dutela, Zarauzkoa bezala, denda baino zerbait gehiago izateko asmoarekin.

Irakurri

Mobydick & banda Intxaurrondon

0

  Kontzertu laukoitza maiatzaren 16an Donostiako Intxaurrondo kultur etxean. Charles Atkey musikari britainiar donostiartuak zabaldu zuen gaua; Giorgio Bassmatti eta Yon Vidaurrek eman zioten segida Melodías concertantes diskoko errepertorioa aurkezten eta aurreko lanetako zenbait pieza ezinbesteko berreskuratuz (DJ Invitado aparta […]

Irakurri

Kopiatu madarikatuok! (eta irabazi Zinemaldiko kartel lehiaketa)

4

Donostiako Zinemaldiko kartel lehiaketa abian da gaurtik. “Sei kartel ezberdin eta originalak” (sic) diseinatzera gonbidatzen gaitu behean ikusten dugun bideoak.   Primerakoa iruditzen zait ekimena, kartela aukeratzeko herritarren parte hartzeari ateak zabaltzea eta abar. Zer esanik ez, lehiaketa plataforma aparta […]

Irakurri
  • 1
  • 2
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA