Pirritx eta Porrotx, orain xanpuan
Urbil merkatalguneko Eroskian apur bat flipatuta geratu gara artikulua ilustratzen duen irudia ikusita. Argazkiarentzat oin egoki baten bila aritu naiz eta uste dut aurkitu dudala: “Dibertsifikatu, katxiporreta!”.
Urbil merkatalguneko Eroskian apur bat flipatuta geratu gara artikulua ilustratzen duen irudia ikusita. Argazkiarentzat oin egoki baten bila aritu naiz eta uste dut aurkitu dudala: “Dibertsifikatu, katxiporreta!”.
Paradoxikoa denik ez didazue ukatuko, Metallica izango da seguruenik Interneten negozio-eredu onena aurkitu duen taldea: duela gutxi izan dut LiveMetallica.com webgunearen berri. Euren kontzertu guztiak MP3, FLAC eta ALAC formatuan sareratzen dituzte eta 7,5 euroan eros ditzakezu –edo, nahiago baduzu, […]
Facebookeko talde horietako baten izenak barregura eman zidan: “Señoras que se asustan al oir la palabra ‘pene’ pero luego tienen 8 hijos” (“8 seme-alaba eduki arren, ‘zakil’ hitza entzun eta izutzen diren emakumeak”). Katolizismoaren herentzia gainetik kendu ezinean gabiltzan hegoaldetarrok […]
Jendea zinema aretoetan sartu ezinda ibili da asteburuan, poliziak agertu behar izan du txarteldegietan bildutako jendetza hitz goxoz eta ferekaz sakabanatzera, eta etxean geratu direnek ere, filmak beste webguneetatik doan jaitsi ordez, txintxo-txintxo jokatzea erabaki dute eta ordaindu egin dute […]
Lehenbizi Napster itxi zuten eta ez nuen deus esan ez nuelako Napster erabiltzen. Gero Audiogalaxy itxi zuten eta ez nuen fitsik esan ez nintzelako erabiltzailea. Kazaa epaitegira eraman zuten eta ez nuen ezer esan beste zerbitzu batekin jaisten nituelako artxiboak. […]
Angeles Gonzalez-Sinde: abizen konposatutik hartu zenion usain txarra, 2008an “Manifiesto por la Lengua Común” delakoaren sinatzaileen artean ikusi zenuenean. Ordurako bazebilen Espainiako Zinema Akademian zuzendari, aitaren urratsei segika. Gero, 2009an, Kultura Ministerioa eroriko zaio atzaparren artera eta lanpostu berria hartu […]
Zabaldu xamar daude mito batzuk, adibidez, komikia dela literatur generoen artean “popularrena”, klase sozial guztietako jendeek irakurtzen dutela; eta adin guztientzako dela, 7 urtetik 77rainoko gazteentzat; Frantzian bereziki arrakastatsua dela generoa… tar, tar, tar. Ideia horiek desarmatzen dituen artikulua paratu […]