Grooveshark itxi dute… baina ez dute erabat itxi
Maiatzaren lehenean jakin dugu, Luistxo Fernandezen txio baten bidez, Grooveshark webgunea itxi dutela.
Maiatzaren lehenean jakin dugu, Luistxo Fernandezen txio baten bidez, Grooveshark webgunea itxi dutela.
Twitterretik (nondik bestela) dator notizia, urteko lehenbiziko eguneko erregaloa: Xabi Strubellek disko berria grabatu eta sarean jarri du CC-by-nc-sa lizentziarekin. Adio bitartekariak, Archive.org webgunetik ekar dezakezue AEIOUMMMMM oso-osorik. Gitarrarekin etxean egindako sei saio esperimental dira; pieza biluziak, isiltasunarekin jolasean osatuak. […]
Ekarri du soka Kaki Arkarazok Berrian Gorka Erostarberi esandakoak. Musikari gazteen sormenarentzat Internet kaltegarria dela adierazi du Arkarazok, eta… Tira, batzuei ez die grazia handirik egin. Gurean “karka” deitu dio irakurle batek; Sustatun ere ari dira kontu berarekin bueltaka. Eztabaidaren […]
Eta moderno: hedabide handietan homologagarri. Barack Obamak erabili zuen aurrena 2.0 etiketa marketin politikorako; etorri ziren atzetik imitatzaile probintzianoagoak, Patxi Lopez kasu, Twitterren jarraitzaile faltsu eta guzti; baina, hala ere, hedabide handiek ontzat eman zuten. Eta “aldaketa” giroan gaudenez, eta […]
Esango didazue orain ere ari naizela idia oiloarekin gurutzatzen, barka beraz: 2010ean Frantziako Gobernuak Internet bidezko jokoa legeztatuko du, eta bitxia egin zait. Bitxia, Hadopi legearekin musika deskargak gillotinatuko dituztela ikusten ari garen sasoi honetan. Eremu basa izan da Internet […]