Etiketa: katalunia

Gutarrak ala kaosa

0

Segun eta nondik begiratzen diozun, izan daiteke Kortaturen La familia Iskariote kantaren bertsio baterako materiala: aldatu “¡Sabotaje! ¡Rebelión! ¡Desobediencia! ¡Agitación!” eta jarri “Ilegalitatea! Sezesioa! Matxinada! Anarkia!”;  grinarekin joz gero, seguru gaztetxeren bat saltaraziko duela.

Irakurri

'The Walking Dead' komunista

1

“Herrialde guztietako proletarioak, elkar zaitezte! Ezagutzen dugun normaltasuna eta haren inertziaren alde, noski”. Entzun dute, hilkutxatik atera dira eta badoaz Karl Marx eta Friedrich Engels EasyJet batean, Gaspar Llamazaresi gauza pare bat esplikatzera; ez dagoelako deretxorik igitai mailu soviet Potemkinak […]

Irakurri

Laugarren boterea (txiste bat)

0

Bi gauza gutxienez klaro daude politikari batek kazetariaren galderari erantzuten dionean irribarre eginez eta “asko eskertzen dizut hori galdetzea” esanez: 1) politikaria sentitzen dela hamakan etzanda purua erretzen bezain erlaxatuta eta beraz 2) kazetaria ez dela bere lana ondo egiten […]

Irakurri

Kita ezazu, kita ezazu

1

Jaun Barua iragan apirilaren buruan bezala dabil Iñigo Urkullu azken asteetan, hark bezala present baitu Katalunia; “present espirituan –kantatu nirekin– manka besoen artean” (bis). Ehunka polizia atera direnean katalanak masakratzera, nazioartea asaldatuz eta, sumatzen dut, lehendakariari bozka eman zioten euskal […]

Irakurri

Inkontziente kolpista

0

“Kezkatzen nau momentu erabakigarrian,  aukeratu behar denean, beti aukeratzen duzuela  amorerik ematen ez dutenen alde egitea”  Alfonso Alonso EAJri, EAEko Legebiltzarran (ElDiario.es) Zalantza daukat: PPko Alfonso Alonsok lapsus bat izan zuen joan den ostegunean EAEko Legebiltzarreko mikrofono, argi eta kameren […]

Irakurri

Baldintza eta subjuntibo

1

“Guk ere erraztuko genuke  herritarren parte hartzea  autodeterminazio  ariketa batean” EH Bilduko alkateak (Naiz) AliExpress-en Kataluniako independentismoa erosi zenuen; etxera iritsi eta kaxatik atera duzunean, ordea, muturra okertu zaizu: ez, ez zen hau. Zeren hau da gure gaur egungo independentismoa, […]

Irakurri

Experts in mixing

0

“Lehentasunezko zein gai aukeratu du oposizioak  gaur Espainiako Kongresuaren jarduerari berrekiteko?  Katalunia? Islam erradikala?  Ez, betikoa” Javier Maroto, PPko diputatua Arabatik (Twitter) Telefonoak jo zion. Madrildik zen, etortzeko, probintziako liga utzi eta Bernabeura saltatzeko unea zela. “Azkenik”, atera zitzaion deia […]

Irakurri

Artur Mas, Adolfo Suarezen 'remake' gisa ulertuta

0

Estreinaldi data oraindik zehaztu ez bada ere, superprodukzio baten itxura hartu diogu Artur Masek asteartean erakutsi digun pelikularen trailerrari: Bartzelonako Forumean, 3.000 lagunen aurrean eta Temps de decidir, temps de sumar titulu probisionalarekin, azken hiruzpalau hamarkadetan beste inork ez bezala […]

Irakurri

Kontsulta bat behar dugu

6

PPko eta PSOEko zenbait kidek ere kontsulta bat behar dute. Psikologoarenean. Kataluniako zikloia orraze batekin gelditu nahian ari dira eta gaizki ateratzen zaien bakoitzean egiten duten espantuak antza handiegia du dibortzioa onartu nahi ez duen senar jeloskor batek egingo lukeenarekin: […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA