Astekoastakeria bilduma II
Nahiz eta astakeria batzuk meritu handiak egin saria irabazteko, momentuz, ez dute lortzeko aukerarik izan beste batzuk meritu handiagoak egin dituztelako. Beste astakeria batzuk, ordea, pentsamenduetan gordeta egon dira eta momentuz, zorionez edo zoritxarrez, ezin izan ditugu aditu. Hauek izan dira #astekoastakeria sariaren azkenengo bost irabazleak. Bosgarrena, Pedro Morenes Defentsako Ministroa. Espainiako aireko armadak Erriberako tiro eremuan “Ekaitza” izeneko ariketak egin...
Read MoreAstekoastakeria bilduma I
Badakit astakeriek ez dutela oporrik behar izango. Badakit astakeriek ez dutela atsedenik izango, baina Aste “Ateoko” oporrak direla eta #astekoastakeria sariak ez dira bi aste hauetan argitaratuko eta banatuko. Hori dela eta imajinatu dezaket hautagai askok atsekabe handia hartuko dutela, baina lasai egon daitezela, oporretatik bueltan sari banaketari ekingo diogula eta. Bitartean orain arteko irabazleen bilduma argitaratua izango da. Batzuentzat agian, inspirazio eta motibazio iturri izan...
Read More9.astekoastakeria saria
A-tik Z-ra zenbat hitz, Z-tik A-ra beste horrenbeste. Milioika konbinazio posible pentsamenduak, sentimenduak, iritziak eta astakeriak plazaratzeko. Gainera, konbinazio horietako batzuk aho bete hortz eta zur eta lur utzi gaitzakete eta beste batzuk, asko hitz egin arren, oso gutxi esaten dute. Beste alde batetik, gogora ezazu, aditzaile onari, hitz gutxi. Ez gehiegi hitz egin, nahi ez bada huts egin. Izena duenak izana du. Usteak erdi ustel. Munduak biraka jarraitzen duen bitartean pertsonok...
Read MoreEtxarri-Aranatzek bai, eta besteok?
Bizkaian 17 zinegotzietatik 14 zinegotzi abertzale dituen herri batetik inbidiaz begiratzen dut Nafarroako Etxarri-Aranatz herrian apirilaren 13 an egingo duten herri galdeketa. Bertan, Euskal Herriari, nazio gisa, estatutek ukatzen dioten autodeterminazio eskubidea burutuko dute: “Estatu independente izateko edo bestelako eraketa politikoren bat aukeratzeko ekintza politiko-juridikoa da autodeterminazioa, erreferendum espezifikoan edo beste eraren batera gauzatzen...
Read More8.Astekoastakeria saria
Euskaltzaindiaren hiztegian Hiztegi Batuko 20.000 hitz daude jasota. Pertsona batek bere egunerokotasunean 300 hitz inguru erabiltzen omen ditu eta oso formatua baldin badago, 500. Beraz, hizkuntzaren % 1,5a erabili ohi dugu komunikatzeko eta elkar-ulertzeko. Zenbat hitz erabiltzen dituzte astoek? Hitzek pertsonengan duten eragina zeharo ezberdina izan daiteke; maite zaitut entzundakoan, axolagabetasuna sentitu zuen, maite zaitut entzundakoan, malkoa isuri zitzaion, maite zaitut entzundakoan,...
Read MoreInor ez da hiltzen, ahazten ez badugu
Zu izan zintezkeen, edo zure laguna, edo zure senitartekoa, baina orain dela bi urte gorrotoz kargatutako pilotakada horrek, Iñigo Cabacasen bizitza amatatu zuen. Erailketa gertatu zen toki berean, 730 egun beranduago, ehunka pertsona bildu dira lagunei eta senideei babesa eskaintzeko, Iñigo Cabacas omentzeko, justizia eskatzeko eta beste eredu polizial bat aldarrikatzeko. Bertaratutakoek, omenaldia hunkigarrian, eztarrian korapilo latz bat izan dute. Askatzeko ezinezkoa den korapiloa,...
Read More
Iruzkin berriak