Eneko Fernandez
Hazi berria has dadin hezi egin behar da. Erein, landatu eta uzta elkar banatu. Bizitza "hitzrudiz" osatuta dago. Horretan laguntzeko denetarik apur bat eta apur bat denetarik. Aniztasuna.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Joan Nieva(e)k Eneko Fernandezen bloga bidalketan
- Txibierroak uluka 43: Feminismo beltza, Daurmith twitera eta mozorro sexistak – Arrosa(e)k Mozorro sexistarik ez!!! bidalketan
- leize(e)k KOMUNERA JOAN NAITEKE? bidalketan
- leize(e)k Goizero, akaso, egun(h)EROkotasuna bidalketan
- leize(e)k “Iraultza txikiak” zure esku daude… bidalketan
Artxiboak
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
EZkontza, BAIkontza bihurtu zenekoa
Atalak: Testuak edo
Albiste latzez eta goibilez bonbardeatzen gaituzten garai honetan, gurean, hedabideetan agertu ez den albiste pozgarria bizitzeko parada izan dugu; ezkontza bat. Ospakizun horretarako hurrengo testua prestatu nuen, ea gustokoa zaizuen eta baten batentzat, agian, pizgarria edo motibazio iturri bihurtzen den.
Egun on danori,
Egun ahaztezin honetarako hitz xume batzuk eskaintzea gustatuko litzaidake. Beraz, aldez aurretik, eta badaezpada, gaizki esanak barkatu eta ondo esanak, baldin eta badaude, kontuan hartu.
Luzaroan zain egon eta gero, azkenean heldu da egun handi hau, ziur zuek, zuen bizitza oparoetan bizi izandako bereziena. Zuokin bat eginez bildu eta elkartu gaituzue senideoi eta lagunoi.
Egutegiak dio udazkenean gaudela. Urtaro honetan, basoko hosto erorkorreko zuhaitzek hostoak aldatzen dituzte negu gordinari eta gorriari aurre egiteko, hala ere, ez dute sustraiak aldatzeko beharrik.
Zuhaitzez beteriko basoek bide asko dituzte. Eta zuek nahiz eta baso berdinean ibili zareten, zuotariko bakoitzak orain arte ibilbide bat izan du. Horrela, bide horietan barrena zabiltzatela patuak elkartu zintuzten eta bidegurutzera ailegatzerakoan maitasunak lotu egin zaituzte. Maitasuna, natura bezala, azkarra eta jakintsua da eta horrexegatik hain zuzen ere elkarri aske lotuta zaudete. Berak badakielako elkarrekin bidean barrena topatuko dituzuen harriak mugitzeko bien artean errazagoa izanen dela.
Lotura horren lekuko gaituzue. Asko hemen presente, beste batzuk, gure artetik joandakoak, basoko izkinatan izango dituzue begira, zuen urratsen zaindari gisa. Isiltasuna.
Hartzea eta ematea hori da harremana. Maitasunaren eta konfiantzaren iturritik edanez elikatu behar dena. Hori izan dadila zuen oinarria, azken finean, zuon sustraia. Horregatik, irmoa den heinean ez dio hazteari egingo, haritza kasu.
Elkarrekin etorkizuna koloreztatuko duzue. Urdina, malkoei irribarrea ateraz. Gorria, tristezia alaitasuna bilakatuz. Berdea, haserrealdiak lasaitasunarekin baretuz. Zuria, elkarrizketak isilduz eta isiltasunak entzunez. Morea, laztanak usainduz. Arrosa, begiekin entzunez. Laranja, azalarekin sentituz.
Bukatzeko, jaso ezazue nire zorionik zintzoena eta beroena, ZORIONAK BIKOTE !!! Ohore bat zuen ezkontzaren lekukoa izatea eta uste dut denon izenean esaten dizuedala, eskerrik asko zuon zoriontasunaren eta maitasunaren testigantza izateagatik. Ezkontza BAIkontza bihurtu duzuelako. GORA BIHOTZAK!!!
Barrutik esandakoa barrura ailegatzen delako.
Eta ahaztu baino lehen gogoarazi behar dizuet matematikak beti ez direla uste dugun bezain zehatzak, izan ere, 1 gehi 1 ez da beti 2 izaten.