HasiHeziHaziBerria
Hasiera » Hezkuntza » Ai gure irakasleak!!!
Urt15 3

Ai gure irakasleak!!!

Atalak: Hezkuntza

Ai gure irakasleak!!! Nolakoak izan behar dira hezkuntzaz aritzen diren adituak? Zeintzuk izan behar dira sekulako oporrak dituzten irakasle horien ezaugarriak eta gaitasunak?

Pertsona batzuk irakasleek dituzten opor luzeei buruz kexaka eta kexaka ibili ohi dira, gizarteko pribilegiatuenak izango bailiran, zorionez,  beste batzuk , ordea, beraien lan garrantzitsua miresten eta behar bezala baloratzen dute, eskerrak.

Irakasle horiek familiarekin eta  gizartearekin batera dute etorkizuneko belaunaldien ardura.

Hauek izan omen daitezke langile horien ezaugarriak eta gaitasunak:

  • Irakasleak gustukoa izan behar du irakastea, motibatuta egon behar da.
  • Hala ere, etengabe ikasten jarraitu behar du, prest egon behar da formatzeko; ideia eta metodologia berriei ateak zabaldu behar dizkio, ikaslea ere bada.
  • Sortzailea izan behar da eta ikasleak motibatzen jakin behar du, marketin aditua.
  • Ikasleekin harramantzen jakin behar du, enpatikoa.
  • Ikasleen errendimendua hobetzen saiatu behar da.
  • Komunikatzaile trebea izan behar da, hitz-jariotasuna  eta maiz entzule hobea.
  • Teknologia berriak menperatu behar ditu.
  • Bere gaia ezagutu behar du ikasleen ikasketa prozesuaren gidatzailea bihurtuz.
  • Prest egon behar da ikasleei behar beste alditan gaia, edukiak, kontzeptuak, ariketak azaltzeko, hots, pazientziaduna.
  • Ikasgelako dibertsitateari aurre egiteko eta etekina ateratzeko gai izan behar da.
  • EREDUA ere bada. Zer ikusi, hura ikasi!

Irakaslerik onena ez da gehien dakiena, baizik eta gehien irakasten duena.

Zeintzuk dira, zure uste apalean, izan beharreko gaitasunak? Baten bat faltan botatzen duzue? Baten bat kenduko zenukete?

 

3 Iruzkin

  1. Nineu | 2015-01-15 at 22:45

    Umorea izan behar du eta umeen edo ikasleen ahuleziak eta indarguneak ezagutu behar ditu.

    Reply
  2. efernandez | 2015-01-18 at 21:38

    Ebaluatzea baino askoz garrantzitsuagoa da irakastea.

    Reply
  3. Nahikari | 2015-02-05 at 20:04

    Eskolaz eskola ibiltzen naiz, astean behin ikasleekin. Bertsolaritza irakasten dut. Eta askok esaten didate, ordu horretan lortzen dugun konexioa, haiek ez dutela ikasturte osoan lortzen. Ikasleak ulertu behar dira, ikasleak entzun behar dira, umeak-nerabeak ez dira desastresak (askotan guk bultzatzen ditugu horretara).

    11 urte eskolaz eskola, eta oraindik gogoratzen ditut ikasleen izenak, harremana daukat haiekin eta horietariko asko lagun handiak dira.

    Irakasleak eredu izan behar du, eta maiz, gure ikasle garaietara bueltatu behar gara. Eta kexatzen ginen gauza horiek gogoratu, eta ez errepikatu. Ikasleak harrapatu behar dituzu, zure gustokoa bada egiten duzuna, bizi baduzu, haiek ere biziko dute, edo behintzat interes apur bat erakutsiko dute.

    Irakaslea izatea ez da erreza, are gutxiago astean behin ikusten badituzu, baina merezi du. Batez ere galdetzen badizute hurrengo urtean etorriko zaren? Edota bertsoak entzuten dituela interneten, edo bertso eskolara joan nahi duela…

    Ez da lan makala, ez dago ondo baloratua, baina betetzen nau!

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Eneko Fernandez

Hazi berria has dadin hezi egin behar da. Erein, landatu eta uzta elkar banatu. Bizitza "hitzrudiz" osatuta dago. Horretan laguntzeko denetarik apur bat eta apur bat denetarik. Aniztasuna.

Azken bidalketak

  • Elkarbizitza-Dekalogoa
  • Martxoak 8
  • Mozorro sexistarik ez!!!
  • KOMUNERA JOAN NAITEKE?
  • Euskara maitagarria…

Iruzkin berriak

  • Joan Nieva(e)k Eneko Fernandezen bloga bidalketan
  • Txibierroak uluka 43: Feminismo beltza, Daurmith twitera eta mozorro sexistak – Arrosa(e)k Mozorro sexistarik ez!!! bidalketan
  • leize(e)k KOMUNERA JOAN NAITEKE? bidalketan
  • leize(e)k Goizero, akaso, egun(h)EROkotasuna bidalketan
  • leize(e)k “Iraultza txikiak” zure esku daude… bidalketan

Artxiboak

  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila

Kategoriak

  • Astekoastakeria
  • Feminismoa
  • Hezkuntza
  • Independentzia
  • Iñigo Cabacas
  • Komunikabideak
  • Kultura
  • Martxoak 11
  • Nazioarteko elkartasuna
  • Sailkatu gabea
  • Testuak edo

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA