Eneko Fernandez
Hazi berria has dadin hezi egin behar da. Erein, landatu eta uzta elkar banatu. Bizitza "hitzrudiz" osatuta dago. Horretan laguntzeko denetarik apur bat eta apur bat denetarik. Aniztasuna.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Joan Nieva(e)k Eneko Fernandezen bloga bidalketan
- Txibierroak uluka 43: Feminismo beltza, Daurmith twitera eta mozorro sexistak – Arrosa(e)k Mozorro sexistarik ez!!! bidalketan
- leize(e)k KOMUNERA JOAN NAITEKE? bidalketan
- leize(e)k Goizero, akaso, egun(h)EROkotasuna bidalketan
- leize(e)k “Iraultza txikiak” zure esku daude… bidalketan
Artxiboak
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
9.astekoastakeria saria
Atalak: Astekoastakeria
A-tik Z-ra zenbat hitz, Z-tik A-ra beste horrenbeste. Milioika konbinazio posible pentsamenduak, sentimenduak, iritziak eta astakeriak plazaratzeko. Gainera, konbinazio horietako batzuk aho bete hortz eta zur eta lur utzi gaitzakete eta beste batzuk, asko hitz egin arren, oso gutxi esaten dute.
Beste alde batetik, gogora ezazu, aditzaile onari, hitz gutxi. Ez gehiegi hitz egin, nahi ez bada huts egin. Izena duenak izana du. Usteak erdi ustel.
Munduak biraka jarraitzen duen bitartean pertsonok hitzak erabiltzen jarraituko ditugu, batzuetan arrakastaz eta beste batzuetan, arrantzaka. Aste hau ere, horren lekukoa izan da. Horregatik, hona hemen aste honetako #astekoastakeria saria irabazteko hautagaiak:
Lehenengoa, Juan Jose Inbroda, Melillako presidentea eta bere baieztapena: “Muga babesteko dago”. Nik uste dut miseriatik alde egiten duten pertsonengandik ez zarela babestu behar, ez dute armarik, ez dute minik eragiteko ezer eta zuek kokatu dituzuen harresiek, ordea, labana mingarriak eta berasokorrak dituzte. Gainera, gizalegea da laguntza behar duenari laguntza eskaintzea. Bukatzeko, birgogoratu, zuk gobernatzen duzun hiria Afrikan kokatuta dagoela.
Bigarrena, Iñaki Oiarzabal, PPren legebiltzarkidea eta bere adierazpenak: “Ezin zara biktima eta terrorista izan aldi berean”. Ñabarduratxo bat besterik ez, edozein indarkeria jasan duen edonor biktima izango da eta zuk ezin dezakezu biktima tituluak eman eta kendu, horretaz indarkeria eta samina arduratzen da. Estatu batek sortutako talde armatuak zure senideak akabatzeaz gain, laguntzak ukatzea zinez latza izan behar da. Gogoratu dezagun, barne sailak GAL-eko 46 biktimei diru-laguntzak kendu dizkie ETA-rekin lotura zutelako (dio). Beraz, estatuaren mezua hurrengo hau izan daitekeelakoan nago: laguntzak ukatzean badirudi hiltzea ondo dagoela segun eta nor.
Hirugarrena, Jesus Catala, Malagako apezpikuak homosexualen ezkontza gizon eta txakur baten arteko batasunarekin alderatu duelako. Ezkontzea zer den ez dakien batek ezkontzak kritikatzea bitxia da. Zelako ohitura eskasa eta balorerik gabekoa bi pertsonek elkar maite dutenean eta maitasun hori ospatzea erabakitzen dutenean kritikatzea eta oztopatzea.
Irabazlearen izena aipatu aurretik, beste astakeria batzuk aipatu nahi nituzke:
– Presoen argazkiak jartzeagatik zigortutako lagun bat espetxeratzeko agindu dute. Delitu gordina omen da Espainiako estatua norberaren senideen edo lagunen argazkiak ipintzea. Elkartasuna ez da delitua, baizik eta maitasuna. Eskandalua.
– Reilloko (Cuenca) udaletxeak kale bati Generalisimo izena jarriko dio. Nire uste apalean, hau frankismoa omentzea eta goraipatzea da eta aldi berean, eragindako milaka biktimak gutxiestea. Larria.
Eta bukatzeko, #astekoastakeria saria irabazlearen izena esateko momentua, danborren hotsa …
Jesus Catala eta ezkontzak
Zorionak Jesus! Berdin dio nor ezkontzen den, mutil bat eta neska bat, neska bat eta neska bat, mutil bat eta mutil bat, txakur bat eta pertsona bat. Garrantzitsuena errespetua eta maitasuna da. Maitasuna da gure territorio libre bakarra, ezin da araututa egon.