Kategoria: 27zapata

Modo avión

0

Niretzako nahi nuke modo avión. Deskonektatzeko. Hainbestekoa da erauntsia, hainbestekoa informazio jasa kapaz garela mugikorra, portatila eta tableta martxan edukita WhatsAppean bi elkarrizketa, Messangerrean bat eta hiru eposta zirriborro irekita edukitzeko. Te gorri bat madalenekin bustitzen ari garen bitartean, noski. […]

Irakurri

Gaur berriro saiatuko naiz irakasle ona izaten

0

Hari narratibo batek lotzen gaitu bizitzara. Norberak erabakitzen du narratzailea kanpoko norbait izango den edo norbera. Bakoitzak erabakitzen du kontatuko duena edo zaiona Historia izango den, edo istorioa: beltza, tragikomikoa, esperimentala… Bizitza narrazioa da. Horregatik engantxatzen nau bizitzak. Badakidalako eta ez […]

Irakurri

Bizikleta urdinak

0

Zarauzko Ikastolak 50 urte aurten beteko dituela-eta oroitzapen libururako idatzitakoa Ikastola Imanol Benito da. Imanol Benito eta nire bizikleta zahar eta urdin hura. Esprint gehienak galtzen nituen berarekin. Baina maite nuen. Bizikletaz kabitu ezinik egoten zen ikastolako garaje hura bezala. […]

Irakurri

Izarrak hondarretan

1

Euskararen alde egin nahi duten ikasle asko daude. Gazteak dira. 12 eta 16 urte bitartekoak gurean . Prest daude euren borondatez goizetan eskolara ordubete lehenago etortzeko formakuntza saioetara, animatuta daude euskararen alde zer egin dezaketen hausnartzeko, ikaragarria da euren gogoa […]

Irakurri

Etxepare RAP. Azken emanaldiak

0

Badoa Etxepare. Orain bi urte inguru hasi nintzen kantuak Argian aurkezten. Orain urte eta erdi inguru jendaurreko emanaldiak egiten. Eta heldu da agurraren ordua. Agurrarena edo gero artearena. Aurkeztu nituen kantuek eta jendaurrekoek berea eman dutelako. Baina denborarekin kantu gehiago […]

Irakurri

Zergatik ez dakite zergatik

9

Oposaketak egiten aritu dira zientoka mediku asteburu honetan. Nik, horretarako potestaterik banu, galdera bakarra egingo niekeen azterketan. Bueno, bi. Igual bi. Aurrenekoa zergatik. Medikuarenera joan izan naizetan ia inoiz ez delako izan gai mediku bakar bat ere zergatik galderari erantzuteko. Adibidez azaleko gaixotasunak izan nituenean, […]

Irakurri

Lanik gabe ezin bizi

0

Halaxe izena du udan irakurri dudan liburu batek: Lanik gabe ezin bizi (Bizente Barandiaran, Auspoa). “Amalau urtera arte eskolan, egunean lau edo bost ordu. Beste orduak lanerako: ardi zai, bestela atxurrean, lurrean girorik ez bazan basora… Aste egunean etzegoan barkaziorik“. […]

Irakurri

Ez badugu sinesten

0

“Zaila egiten da euskararekin egiten ari garena miresten. Formalidadean eta diskurtsoan ari gara terrenoa irabazten. Baina etxean problemak ditugu arnasari eusten. Eta alferrik gabiltza kanpoeder eskaparateak ederresten: ez badugu garena hizkuntzak ematen digula lehenesten! Baina nola oraindik asko horretaz konturatzen ezten, guk izan […]

Irakurri

“Hemen diat ostatu”

0

“Hemen diat ostatu. Leihoko ikusmiratik, espetxeko estadio beix hartxintxarrezkoa. Ilargi paisaia bat ia. Urrunago, kartzela inguratzen duten hesi elektrikoak, hari-ebakitzaileak, murrua. Harantzago, harri eta legar metak, industrialde bat, isuriak igortzen dituzten tximiniak. Errepidea eta zuhaitzak ostera. Zeruaren infinitua azkenik. Zeruaren […]

Irakurri

Petankak eta hipnosiak. Bartzelonan.

0

Enrique. Enrique Vila-Matas zen! Ibrahim eta biok Bartzelonako taberna hartara sartu orduko ikusi genuen. Periodikoa leitzen eta betaurreko beltzekin. Urduri jartzen ari nintzen ni. Idazle handi bat hain gertu, hain bera ikusteagatik. Ibrahim barrez hasi zen: baina horrek zer uste […]

Irakurri

Maitte ba(du)zu Nikolasa, maittekozo aren aza

0

Garai bereziak ari naiz bizitzen. Maitemindu egin naiz. Sutsuki. Horregatik irudituko zait daudela inoiz baino ederragoak. Azak ere. “Aza izoztua eta Lizarrustikoa”. Hala dio esaerak. Hala ikusi ditut nik ere eguberri hauetan Aralarren. Hango aza baita erreka bazterrekoa baino samurragoa, […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA