Hogeita bost, kaketan plost!

0

Astearen errepasoa, maiatzeko azken ostiralean egina Ez bat eta ez bi, hogeita bost eta kaketan plost. Hil honek ere eman ditu eman beharrekoak. Gehienak bai behintzat. Gaurko hauxe du esaterako azken ostirala maiatzak… edo lorailak, loreen hilak. Ekaina, ekiaren eta […]

Irakurri

Jinkoak sortu ditüt, eta desegin!

1

(Euskadi Irratiko asteroko errepasoa) Azkenean! Azkenean bete dira gure arrandegiak antxuaz, antxua prexkuaz. Hemen berean harrapatutakoa izan omen da gehiena, eta ugari topatu omen dute gainera. Bai, azkenean bete dira gure arrandegiak antxoaz eta gezurra badirudi ere, aste honetan, ez […]

Irakurri

Locombia Drogota

0

Kolonbia leku zoragarria baita, eta zorogarria. Makondo bat. Azkenekoz izan nintzela pasa dira urte batzuk, baina hangoa ere banaiz horrelako postalak jasotzen ditudanean handik. De Colombia Con Amor

Irakurri

Erlojuaren aurkako asteari begiratua

0

Urduritasuna nabari zen partidaren hasieran. Baloia mugimenduan jarri bezain pronto, Arnaldo izeneko jokalari batek aurkariari baloia lapurtu eta Pello Urizarri pasa zion eskuin hegalera. Pellok Patxi zuen zain, Patxi Zabaleta, aste honetan alderditik hainbat kide kaleratu dituen bera, area inguruan […]

Irakurri

Jo ezak beste bat, Gari!

0

Beltzek jaio zuten burdel ilunetan.. askatasuna maite zutelako, askatasuna nahi eta behar zutelako. Bizitzaren alde egin nahi zuten topa pieza bakoitzak irauten zuen bitartean, eta pieza bakoitzak irauten zuen bitartean, poztasun eta bizitzeko gogo bihurtu zituzten tristeziak, injustiziak. Pianoa, tronpeta […]

Irakurri

Kalera, kalera, arte sortzaile kalera…

0

Zarautzen larunbat honetan herriko artista guztiak atera nahi ditugu kalera, profesionalak izan edo ez. Horrelako egun bat antolatzeko hamar arrazoi ikusi ditugu gutxienez, batez ere aurreko urteko abenduan egindako jardunaldietan aterako proposamen bat izan baitzen: Lokal batekin egingo genukeena kalean […]

Irakurri

Barber kantzontzilotan III

0

(Info7rako egindako irrati kontakizunaren hirugarren atala. Bigarrena hemen eta lehenengoa hauxe) [soundcloud url=”http://api.soundcloud.com/tracks/45048428″ iframe=”true” /] Eta hartu ninduten besoetatik eta altxarazi kamilara. Eta orduan ohartu nintzen odol asko zegoela lurrean, ikaragarri pila eta nirea zela dena, nirea bakarrik. Besoa gorantz […]

Irakurri

Irakasle baten bi minutuko manifestua

3

2012ko apirilaren 27an, udaberriak ezkutaketara jolasten segitzen duen honetan, 2 minutuko manifestu bat kaleratu nahi dut Antoniano Ikastetxeak 100 urte egin eta… areto hau jende ilustratuz bete dela aprobetxatuta. Bi urteko eszedentziaren ondoren, hurrengo ikasturtean irakaskuntzara itzultzeko asmoa dudala eta, […]

Irakurri

Briam, Briam Currin, egin otoitz gure alde!

0

Kolorerik ikusi al diozue inoiz haizeari? Haize beltza iparra omen da. Urdina, berriz, aldatzera doan haize zakarra. Zuria da hego-haizea. Gorria, berriz, elur gaineko hegoa. Baina esaidazue, zerbait nintzelakoan nengoen ni baina, ni baino gehiago, askoz gehiago zarete aste honetan […]

Irakurri

Eta ostegunetan… apaya!

0

Astelehenak mantsoak izaten dira, astearteak etsiak, asteazkenak ekuatore eta ostegunak ostiral bezpera. Hemendik aurrera gainera lagun artean hartuko gaitu ostegun iluntzeak. Putzuzulon jantoki beganoa antolatu delako hileko aurreneko ostegun guztietan. Lehena maiatzaren 3an, osteguna, 20:30tan Zarautzko Putzuzulo Gaztetxean. Barazki guztiak […]

Irakurri

Begiratua asterik luzeenari

0

Kosta da. Ederki kosta da aste honetan ostirala iristea. Astea infinitoraino luzatu baitu erreforma proposamen bakoitzak. Eta egunero proposatu digute bat. Ministro bat hizketan ateratzen zen bakoitzeko geratu da denbora. Hemendik aurrera kontuz ibili beharko dugu, Raxoi bidaian ateratzen den […]

Irakurri

Iparraldeko infernuak eta Koreak astearen errepasoan

0

Aurreko larunbatean, bi besoak jasota amaitu zuen Euskal Herriko itzulia Samuel Sanchezek. Bi besoak jasota eta txapela jantzita, Euskal Herriko errepide busti, estu eta okerretan lortutako azken garaipen handiaren seinaletan. Igandean berriz azken aldiko pilota partidu ikusgarri eta emozionanteena jokatu […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA