Zarahustar izatetik zarauztar izatera

0

Uda ona joan da. Eguraldi on eta hondartza beteekin. Beteegiekin. Telediarioak joan dira gogorrak. Itsasarteetako dozenaka-zientoka etorkinen heriotza kronika egiten. Eta nik pentsatu dut Zarautzen bai daukagula suertea, gure itsasora ez delako zerraldorik iristen. Gure begiek ez dutelako ikusten. Telediarioa […]

Irakurri

Lanik gabe ezin bizi

0

Halaxe izena du udan irakurri dudan liburu batek: Lanik gabe ezin bizi (Bizente Barandiaran, Auspoa). “Amalau urtera arte eskolan, egunean lau edo bost ordu. Beste orduak lanerako: ardi zai, bestela atxurrean, lurrean girorik ez bazan basora… Aste egunean etzegoan barkaziorik“. […]

Irakurri

Ez badugu sinesten

0

“Zaila egiten da euskararekin egiten ari garena miresten. Formalidadean eta diskurtsoan ari gara terrenoa irabazten. Baina etxean problemak ditugu arnasari eusten. Eta alferrik gabiltza kanpoeder eskaparateak ederresten: ez badugu garena hizkuntzak ematen digula lehenesten! Baina nola oraindik asko horretaz konturatzen ezten, guk izan […]

Irakurri

“Hemen diat ostatu”

0

“Hemen diat ostatu. Leihoko ikusmiratik, espetxeko estadio beix hartxintxarrezkoa. Ilargi paisaia bat ia. Urrunago, kartzela inguratzen duten hesi elektrikoak, hari-ebakitzaileak, murrua. Harantzago, harri eta legar metak, industrialde bat, isuriak igortzen dituzten tximiniak. Errepidea eta zuhaitzak ostera. Zeruaren infinitua azkenik. Zeruaren […]

Irakurri

Petankak eta hipnosiak. Bartzelonan.

0

Enrique. Enrique Vila-Matas zen! Ibrahim eta biok Bartzelonako taberna hartara sartu orduko ikusi genuen. Periodikoa leitzen eta betaurreko beltzekin. Urduri jartzen ari nintzen ni. Idazle handi bat hain gertu, hain bera ikusteagatik. Ibrahim barrez hasi zen: baina horrek zer uste […]

Irakurri

Maitte ba(du)zu Nikolasa, maittekozo aren aza

0

Garai bereziak ari naiz bizitzen. Maitemindu egin naiz. Sutsuki. Horregatik irudituko zait daudela inoiz baino ederragoak. Azak ere. “Aza izoztua eta Lizarrustikoa”. Hala dio esaerak. Hala ikusi ditut nik ere eguberri hauetan Aralarren. Hango aza baita erreka bazterrekoa baino samurragoa, […]

Irakurri

Olentzero, maitea

0

Ez dizut eskatuko ezer Olentzero, ez bada, ez bada… nire buruarekin gehiago egoteko denbora. Ez dizut eskatuko, ez bada, askatzea, goizean jaiki orduko, mugikorreko aplikazio guztiak errepasatzeko ohitura inozotik. Eta gosaltzean, gosaltzean bakarrik pentsatzea. Ez beste ezertan. Entretenitu gabe periodiko, […]

Irakurri

Komunera joan al naiteke?

5

(Hik Hasi aldizkaritik eskatuta idatzia) Andereño, komunera joan al naiteke galdetu nion. Paretean geneukan itsatsia esaldia: Komunera joan al naiteke? Balindaren garaiak ziren eta errotik moztu behar zen ohitura. Balinda komunera joan galdetzen zuena larriarekin geratzen zen! Izorrai! Nik berak […]

Irakurri

Plazerez dekoratutako Faktoria

0

(udako azken kolaborazioa) Despedidia Agur andereak! Agur jaunak! Agur Euskal Herriko azenario eta erremolatxa guztiak. Ni banoa. Imanol badoa. 27zapata badoa. Uztailean oporrak hartu nituen eskolatik eta udako oporretan irratian aritu naiz zuenean, irakasle asko udan ere gelditu gabe aritzen […]

Irakurri

Esaera zaharren ederraz eta ankerraz

2

Esaera zaharrez dekoratuko dugu gaurkoan Faktoria. Eta galdetuko duzue… nola dekoratzen den esaera zaharrez irratsaio bat! Ba, irudikatu genezake adibidez, kutxa zahar bat, eta kutxa irekitakoan aurkitu daitezke esaera pila bat armiarma saretan bilduta, urteetan pilatutako hautsez beteta eta zahar […]

Irakurri

Badakigu dakiguna dakigula

0

Guk asko dakigu. Ikaragarri. Hainbesteraino non geure buruari… Homo sapiens deitzen diogun. Homo sapiens, bai. Izaki jakintsu. Umiltasun pixka bat eskertuko genuke akaso baina, nola inor ez zaigun kanpotik etorriko kontuak eskatzera… Hor konpon Urano, hor konpon Neptuno eta hor […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA