Etiketa: heriotza

Hilko banaiz

0

Begiak itxita eraman izan banindute ez nukeen jakingo Banco Guipuzcoanon, Diputazioaren bulegoren batean edo Gazteleku batean nengoen. Asmatzen hasita ez nukeen Bilbon nengoenik ere antzemango. Bilbon baitago. Egongo ez balitz bezala. Disimuloan. Lotsagabeegia baita heriotza agerian eramateko. Ez, ez nukeen […]

Irakurri

Ama, ama!

0

Info7rako grabatu nituen amari idatzitako poemak otsailaren 4ean bota zituzten, Minbiziaren aurkako egunaren harira. Poema guztiak bata bestearen segidan. Nik hemen banan bana jarri dizkziuet audio guztiak. Baten bat kendu egin behar izan dut (kantuaren egile eskubideak ez errespetatzearren). Heriotzak […]

Irakurri

Amari idatziak audioan

0

Eider Olazarrek proposatu zidan. Ama hilurren zela idatzitako poemak Info7rako grabatzea. Musika aukeratu, mikrofono aurrean jarri eta grabazioak otsailaren 4an, Minbiziaren aurkako nazioarteko egunean, entzun ahal izango dira Info7ko Kale Gorrian magazinean. Aurrerapentxo bat. Hemen. Argazkikoa gabon gauean bere omenez piztu […]

Irakurri

Ez dago besterik

1

Batzuetan ama, batzuetan iruditzen zait ikusi egiten zaitudala.   Siniestroa eta terriblea bilakatu da zure gela hutsik eta argia piztuta dagoenean.   Lehen igandea bazkaltzerakoan mahaian estutu behar izan ez dugula lehen asteartea zure deirik gabe ekarri tuperwareak etxerakoan, eh? […]

Irakurri

Alferrik da

4

Ridikulua egiteraino bihurritu zaitu heriotzak. Baina ez zara zu, ama, barregarri geratzen ari den bakarra. Esku bat abandonatu duzu maindire artean eta ni, ausart eta koldar halakoa ni, negarretan lehertu naiz zure magalera. Asko maite zaitut, ama asko! Zoaz lasai, […]

Irakurri

Ez nekatu gehiago, ama

3

Zein eder zauden ama zein eder zauden lo goxotan. Geldirik. Haizerik ez dabil zure ezpainak tarteka zertxobait bakarrik mugitzeko ez bada.   Begira leihotik zeinen eder dauden Pagoeta inguruak. Natura ere pausatu egin da zure arnasaren erritmora. Udazken bat oparitu […]

Irakurri

Bihar ikasiko dugu ibiltzen berriz

3

Poliki esnatu zara gaur ere Spidermanen mantapean. Spidermanen mantapean eta Kooperatiban erositako maindire leunetan. Goxo.   Poliki esnatu zara gaur ere, ama. Berriketarako gogoz. Gauetan tarteka arnasa hortzetan, esnatzen zarenean bezala. Beti badago zerbait esateko, ezta ama?   Adibidez, nik […]

Irakurri

Bizitzak bizitza zor

20

Itzaltzen ari zara poliki-poliki. Orain ez duzu Onkologikoko 223. gelatik kanpora gertatzen denaz ezer jakin nahi. Astiro altzatzen zara ohetik hanka puztuekin, eta komunean geratzen denbora luzeegian eserita. Zure tronu bakarra huraxe bailitzan, oheak ere nekatuta. Apaldua duzu ahotsa, ama […]

Irakurri

Nire komunetik 101112

0

Powered by Podbean.com Espektakulua eskaini digu naturak aste honetan. Aurreko asteburuan zuhaitzetako hostoak lurrera kondenatu zituen haize leunak. Eta bizitzak milaka kolore marroi-horixka zituen alfonbra eskaini zigun paseorako. Miraz ingurua kontenplatzera behartzen gintuen begiradak. Eta paseoan jarraitzera entzumenak, orbelaren gainean […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA