Konpostagailuaren kokapena
Konpostajearen hasiera konpostagailuaren kokapenarekin abiatzen da. Sekula ez ipini konpostagailua presaka, pentsatu ongi non joango den. Bi egunean behin egingo diogu bisita, beraz, ezin dugu edozelako lekutan ipini. Itzaletan, eguzkitan, zuhaitz baten azpian… mila eta hiru gomendio daude konpostagailu bat kokatzeko garaian, baina guztiaren gainetik erosotasunak egon behar du eta erosotasun hau bermatzeko, hona gomendio pertsonal batzuk. Ez ipini sukaldetik oso urrun: badakit usainen,...
Read MoreEsaldi konpostagarriak
Konpostajeari 100%ean eskeinitako txoko xume bakar honetan, atal berri bat zabalduko dugu: esaldi konpostagarriak. Atal honetan, konpostatzaileen esaldiak bildu eta aztertu egingo ditugu. Izan ere, konpostatzaile asko ez dira adituak, baina egunero darabilte konpostagailua eta askotan, nahi gabe, informazio oso baliagarria biltzen dute. Noizbehinka, bat edo beste inguratzen zaizkit beraien bizipenak kontatzera eta benetan informazio oso interesgarria ematen dute eta ene ordenagailuko zokoren...
Read MoreKonpostajearen 3 printzipioak
Aurreko sarreran aipatu genuen bezala, konpostagailua ez da edukiontzi soil bat, konpostagailuak, konpostaje prozesu egoki bat burutu behar badu, mantenu eta zergatik ez, mimo apur bat eskeini behar zaio. Bestela betiko arazoak datoz: usain txarrak, euliak, konpostarik eza… Horregatik, sarrera honetan, konpostajearen 3 printzipioak erakustera natorkizue eta, nola ez diren printzipio unibertsalak, eta ni ez naizen inongo konpostajearen zientzialari aditua… “nahi baek kaso in ta...
Read More
Iruzkin berriak