Konpostazank!
Hasiera » orokorra » Konpostagailuaren kokapena
Eka24 1

Konpostagailuaren kokapena

Atalak: orokorra

Konpostajearen hasiera konpostagailuaren kokapenarekin abiatzen da. Sekula ez ipini konpostagailua presaka, pentsatu ongi non joango den. Bi egunean behin egingo diogu bisita, beraz, ezin dugu edozelako lekutan ipini.

Itzaletan, eguzkitan, zuhaitz baten azpian… mila eta hiru gomendio daude konpostagailu bat kokatzeko garaian, baina guztiaren gainetik erosotasunak egon behar du eta erosotasun hau bermatzeko, hona gomendio pertsonal batzuk.

Ez ipini sukaldetik oso urrun: badakit usainen, euli hiltzaileen eta xagu gudalosteen bildurra dagoela. 300 litroko konpostagailu txiki batek, konpostajearen hiru printzipioak jarraituta, ez luke usain txarri izan behar, gainera konpostagailuan elikatzen gustura dauden animalitxoek, ez dute interesik gure etxera sartzeko. Ate alboan ipintzea ez dut gomendatzen, baina ez eta ere 200 metrora.

Bilatu edo egin eremu lau bat: konpostagailuak azpian ez du zorurik, lurrarekin kontaktu zuzenean dago. Ez badugu lautua dagoen lur baten gainean ipintzen, hanka bat txikiago duen mahai bat bezala okertua geratuko da, azpian zirrikitu ugari irekita utziz, eta xagutxoren batentzako atetxoa irekiz. Ikusi dudanez, aldapan dauden konpostagailuek forma galtzeko joera dute, honekin, tapa ez da ongi egokitzen konpostagailuaren formara eta ura sartzeko joera dago.

Konpostagailurako bidea egokitu: konpostagailuak lurraren gainean egon behar duen arren, bertara iristeko bidea etxeko oinetakoekin joateko modukoa izan behar du. Konpostagailura iristeko bidetxo bat egiten baduzue edo konpostagailua zementuzko bide baten alboan badago, hobe. Konpostagailura joan behar dugun bakoitzean, katiuskak jazten hasi behar badugu, bere erabilpena gutxituko dugu.

Mantentze materialak eskura: aireztagailua eta material egituratzailea, konpostagailutik gertu eduki, bestela mantentze lanak egitea ahaztu egiten zaigu. Metro karratu batean, konpostagailua eta bere mantzentze materialak, erraz sartzen  dira.

Sarea: nohizean behin, xagutxoren batek gure konpostagailua bisita lezake tunel bat eginez. 13 mm-ko argia duen burdinezko sare bat konpostagailu azpian ipiniz, bisitari hauek ekidin daitezke.

Guzti hauek gomendio pertsonalak dira, ikusi eta ikasitakoa kontutan hartuta eginak. Beste inork gomendio gehiago baditu, idatz dezala, ea guztien artean, konpostaje guida egunertau bat egiten dugu.

Iruzkin bat

  1. Idoia Artieda | 2014-07-02 at 17:29

    Beno, gu pisu batean bizi gara eta konpostagailua baratzean daukagu. Etxetik 100 metro inguru daude eta tartean karrika dago. Erosoa da.

    Beste alde batetik, nik 10 hilabetez karrikako auzokonpostagailua zaindu nuen boluntario. 800 litro inguruko plastikozko konpostagailu hexagonala. Maldan jarri zuen Mankomunitateak eta 10 hilabete horietan hiru aldiz eraman zuten airean haizeteek. Gainera konpostagailuak forma galtzen zuen.
    Azkenean lekualdatuta (leku lauagoan jarriz) eta gainean harriak jarriz babestea lortu nuen.

    Reply

Trackbacks/Pingbacks

  1. Aste honetako beste albisteen bilduma | Zero Zabor - […] Konpostatzea “Konpostagailuaren kokapena” (Jon Ander Galarraga, […]
  2. Asteon zientzia begi-bistan #19 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera - […] Jon Ander Galarraga ikertzaileak konpostajea lantzen du. Hori dela eta, asteon konpostagailu bat jartzeko gomendioak ematen dizkigu Konpostazank! blogean: Konpostagailuaren…

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Jon Ander Galarraga Zubeldia

Biologoa titulazioz, ikertzailea bokazioz eta konpostaje teknikaria ofizioz. Konpostajea bizidunen zientzia bat delako, ikertu eta hobetu dezagun. Konpostaje prozesu efiziente batek, hondakin organikoen kudeaketa merke eta egoki batera eraman gaitzakeelako… konpostazank!!!

Azken bidalketak

  • Konposta ARAZO bihurtu zeneko hura.
  • 60,1,1
  • Sortzaile bereziak
  • Doktore tesiak konpostajea babesten
  • IRITZIA: Konpostaje adituak

Iruzkin berriak

  • luis Mari Olaizola(e)k Jon Ander Galarragaren bloga bidalketan
  • Ia beterik dugu gure lehen konpostagailua! | Uliako Lore-Baratzak(e)k Tenperatura bidalketan
  • Albiste bilduma, urtarrilak 01 – 31 | Zero Zabor(e)k Konpostaren sekretua ez dago dituen elikagaietan. bidalketan
  • Jon Ander Galarraga(e)k Konpostazank!!!! bidalketan
  • Karlos(e)k Konpostazank!!!! bidalketan

Artxiboak

  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza

Kategoriak

  • aireztapena
  • auzokonposta
  • bideoak
  • egituratzailea
  • Ekosistema
  • esaldi konpostagarriak
  • hiztegia
  • hobekuntzak
  • iritzia
  • kimika
  • konpostagailuak
  • Konpostatze berezia
  • Legedia
  • metal astunak
  • orokorra
  • Sailkatu gabea
  • tenperatura
  • Vermicompost
  • xomorroak
  • Zizarea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA