Gidaliburuetatik haratago
Konpostajeari buruz mila eta bat informazio dagoela esaten badut, gezurretan ari naiz. Ikerketa gutxi egoteaz gainera, gure Euskal Herri jatun honetarako aplikagarri diren adibideak eskuko atzekin kontatu ahal dira. Gidaliburuak kontsultatzen hasi eta ortzadarrean xaltoka dabiltzen izurde arroxen erreinuko gidaliburekin topatzen naiz. Gida hau idatzi duenak, ez du ez Tolosaldeak konpostajearen alde egin duen apustua bikaina ikusi, ezta jatetxeetako 700 litroko konpostagailuen aireztapenik egin...
Read MoreKARBONO-NITROGENO RATIOA
Gaurkoan kimika apur bat ekarriko dugu erabat konpostajeaz ari den blog honetan. Aditu eta sasiaditu askok erabiltzen duten esamoldea da “karbono-nitrogeno” ratioa eta aste hontan, zer den eta zertarako balio duen aztertuko dugu. Modu errez batean, beti bezala. Karbonoa eta nitrogenoa gure konpostagailuko elementu kimikorik garrantzitsuenetakoak dira, karbonoak energia ematen duten azukreen zati da eta nitrogenoa beharrezkoa da bizidunen ladreilu diren proteinak eraikitzeko. Ez da...
Read MoreTenperatura
Tenperatura, hezetasunarekin eta Phrekin batera, faktore fisiko ezinbestekoa da konpostajean. Prozesua aurrera beharrezko erreakzio kimikoak azkartzeaz gain, patogeno eta haziak ezabatzen baititu. Konpostagailu huts batean, biohondakinak botatzean, inguruan dauden mikroorganismoak biohondakin hauek degradatzen hasten dira erreakzio kimikoen bidez eta erreakzio kimiko hauek dira tenperatura igotzen dutenak. Tenperaturaren arabera, konpostagailuan hiru fase bereizten dira denboran zehar. 1-...
Read MoreKonpostagailuen merkatua
Konpostajerako nahiko beharrezkoak dira konpostagailuak, baina ba al dakigu benetan zein konpostagailu mota dauden merkatuan eta zer duten aldeko eta kontrako? Ba horixe argituko dugu aste hontan. Aldez aurretik esan, inork neure lepoan labana bat jarri aurretik, neure esperientzi pertsonalean oinarrituriko iritziak direla guztiak. Aztertuko ditugun konpostagailu hauek, 300 litro ingurukoak dira, autokonpostajea egiteko balio dutenak. Auzokonpostek eta sortzaile bereziek erabiltzen dituztenak,...
Read More
Iruzkin berriak