Konpostazank!
Hasiera » konpostagailuak » Konpostagailuen merkatua
Urr03 0

Konpostagailuen merkatua

Atalak: konpostagailuak, orokorra

Konpostajerako nahiko beharrezkoak dira konpostagailuak, baina ba al dakigu benetan zein konpostagailu mota dauden merkatuan eta zer duten aldeko eta kontrako? Ba horixe argituko dugu aste hontan.

Aldez aurretik esan, inork neure lepoan labana bat jarri aurretik, neure esperientzi pertsonalean oinarrituriko iritziak direla guztiak.

Aztertuko ditugun konpostagailu hauek, 300 litro ingurukoak dira, autokonpostajea egiteko balio dutenak. Auzokonpostek eta sortzaile bereziek erabiltzen dituztenak, 700 litro ingurukoak dira, hauei buruz aurrerago hitzegingo dugu.

Argitu ere, orokorrean bi motatako konpostagailuak ditugula, beraien alboak elkartzeko moduaren arabera bereizten dira. Batzuk, erlaitz edo “pestaña” batzuekin lotzen dira, besteak, lau haga edo zotz goitik behera sartuta. Erlaitzak dituzten konpostagailuak, ez dira aztertu sarrea honetan.

Konpostagailuak baloratzeko, ondoko parametroetan egingo dugu so: forma, muntatze erreztasuna, konposta ateratzeko modua eta erresistentzia.

Combox 300

Combox 300

COMBOX 300

Kompostagailu kubikoa da guztiz, haga bidez lotzen dena eta erabat modularra, azken hau saltzen da bere birtude nagusi bezala, izan ere, Combox-ak elkartuz, nahi adinako handia den konpostagailua eraiki dezakegu. Konpostagailu honen hoberena, nire ustez, tapa da, atzera bota ezkero tente geratzen baita eta oso erosoa da erabiltzailearentzako. Arazoen artean ordea, taparen forma da, duen erliebeagatik euri ura metatzen baitzaio eta irekitzean, euri ur gutzia konpostagailu barrura erortzen da. Bestetik, muntatzeo nahiko deserosoa da eta konposta ateratzeko azpiko irekiunea, nahiko zaila da irekitzeko. Erresistentzia ertain baxukoa da, nahiko plastiko ahulez egina. Web orria

 

BULBEO 360

Bulbeo

Bulbeo

Plasticomnium plastiko enpresaren konpostagailua. Azpian tripa modukoa ateratzen ziaon konpostagailu famatua da, non, orain 4-5 urte Foru Aldundiak atera zuen kanpaina batean banatu zena. Tapa nahiko erosoa dauka, baina ez da Combox-a bezala tente geratzen, haga bidez muntatzen da, nahiko errez, baina azpiko aldeek, goiko aldeekin parekatzeko arazoak izaten dituzte eta sarritan, irekiuneak sortzen dira, gustuko ez ditugun karraskarientzako sarrera bikainak sortuz. Plastikoa ere nahiko ahula da, arratoiek atsegin dute, eta ez bada hasieratik oso leku leun eta zapal batean muntatzen, oso erraz okertzen da eta lau urte inguruan asko okertzen da. Web orria

 

CONTAINER 340

Container 340

Orain hamar urte Foru Aldundiak oparitu zituzten haga bidezko konpostagailuak dira. Kolore gris ilun berezia dute eta 300 litro inguruko kapazitatea duten arren, beste konpostagailuak baino altuagoak eta meheagoak dira. Plastiko oso zurruna eta iraunkorra da, bizitza luzea dauka, 10 urtetik gora dituzten Container 340ak ikusi izan ditut. Tapa erosoa dute (nahiz eta ez den tente geratzen) eta muntatzeko oso errazak dira, gainera, oso ongi lotzen dira konpostagailuaren zati ezberdinak, eta azpiko aldea erraz irekitzen da konposta ateratzeko. Benetan konpostagailu gomendagarriak.

 

 

 

HORTO 300

Gaur egun Tolosaldeako Mankomunitateak autokonpostajerako ezartzen ari diren haga bidezko konpostagailuak dira. Container

Horto 300

Horto 300

340aren antza handia dute, hau bezalaxe zurrunak dira, plastikoa oso erresistentea da eta muntaketa oso erraza da. Gainera, atal ezberdinak ongi lotzen dira elkarren artean, ez da irekiunerik sortzen eta konposta ateratzeko modua oso erraza da. Konpostagailu honen arazo nagusia, bi modelo daudela da: azpiko irekiunea lau aldetara ireki daitekena edo soilik alde batera irekitzen dena. Honek, garrantzirik gabeko ezaugarria ematen duen arren, konposta ateratzeko, beti ere hobea da alde bat baino gehiago irekitzeko aukera izatea, honela eskuragarriagoa da konpostagailuaren atzean geratu den konposta. Begiratu zeuena nolakoa den. Web orria

 

 

Eta hementxe konpostagailuen mundu izkutua, zuen bistara, urrengo zutabean, konpostajea eta legediari buruz arituko gara.

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Albiste bilduma, ir.29-ur.05 | Zero Zabor - […] Konpostatzea “Konpostagailuen merkatua” (Jon Ander Galarraga […]
  2. Asteon zientzia begi-bistan #27 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera - […] Jon Ander Galarraga biologoak konpostajearen ikerketarako haren txokotik, konpostaje egiteko konpost-gailuei egiten die errepasoa eta merkatuan dauden modeloak aztertzen…
  3. Arratoiak eta konpostajea, arazoa? | Konpostazank - […] BULBEO modeloa oso gustuko dute, CONTAINER eta HORTO modeloak aldiz ez dituzte karaskatzen. Hemen konpostagailuen merkatuarik buruzko gida […]

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Jon Ander Galarraga Zubeldia

Biologoa titulazioz, ikertzailea bokazioz eta konpostaje teknikaria ofizioz. Konpostajea bizidunen zientzia bat delako, ikertu eta hobetu dezagun. Konpostaje prozesu efiziente batek, hondakin organikoen kudeaketa merke eta egoki batera eraman gaitzakeelako… konpostazank!!!

Azken bidalketak

  • Konposta ARAZO bihurtu zeneko hura.
  • 60,1,1
  • Sortzaile bereziak
  • Doktore tesiak konpostajea babesten
  • IRITZIA: Konpostaje adituak

Iruzkin berriak

  • luis Mari Olaizola(e)k Jon Ander Galarragaren bloga bidalketan
  • Ia beterik dugu gure lehen konpostagailua! | Uliako Lore-Baratzak(e)k Tenperatura bidalketan
  • Albiste bilduma, urtarrilak 01 – 31 | Zero Zabor(e)k Konpostaren sekretua ez dago dituen elikagaietan. bidalketan
  • Jon Ander Galarraga(e)k Konpostazank!!!! bidalketan
  • Karlos(e)k Konpostazank!!!! bidalketan

Artxiboak

  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza

Kategoriak

  • aireztapena
  • auzokonposta
  • bideoak
  • egituratzailea
  • Ekosistema
  • esaldi konpostagarriak
  • hiztegia
  • hobekuntzak
  • iritzia
  • kimika
  • konpostagailuak
  • Konpostatze berezia
  • Legedia
  • metal astunak
  • orokorra
  • Sailkatu gabea
  • tenperatura
  • Vermicompost
  • xomorroak
  • Zizarea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA