Konpostuning 2.0
Haizea izan ohi da konpostagailu eta bere taparen etsairik txarrena. Tapa, plastikoa izanik, oso erraz altxatzen baita konpostagailutik eta ez dira gutxi, tapa eta bere heldulekuak apurtu zaizkien erabiltzaileak. Tartean badira ere, konpostagailua haizeak eraman eta sekula santa agertu ez zaienik ere!
Taparen gainean pisua ipintzea ideia ona den arren, esperientziak esaten dit denbora pasa ahala tapa okertzen joaten dela eta ez dela aldi luzerako erremedio ona. Horregatik aste honetan, haizeak gure konpostagailuko tapa ez irekitzeko, erabiltzaileek asmatu dituzten erremedioak dakarkizkit.
Bada hor nonbait konpostajean adituak direnak, ea honelako ideak otu zaizkien!
Soka eta kako sistema
Erremedio klasikoa, tapa eta konpostagailuarren gorputza lotzen dituen soka eta kako batez osatutako gailua da. Hobekuntza moduan, konpostagailuaen gorputza inguratzen dion soka bat ipini zaio.
Giltzarrapoa
Sinplea eta eraginkorra, tapari eta gorputzari zulo bat egin eta berauek giltzarrapo edo kandadu baten bidez elkartu dira. Funtzio bikoitza du, tapa altxatzea eragotzi eta konpostagailua giltza duten erabiltzaileetara mugatzen du, boikotak edo gaizki ulertuak ekiditeko. Komeni da, giltzarrapoa erdoigaitza izatea eta giltzaren ordez, gilyzarrapo kodeduna bada, erabiltzaileak eskertuko du.
Finkatze sistema
Haize oso gogorra dagoen lekuetan ezinbesteko sistema. Askotan konpostagailuak zuhaitz bati edo estaka bati lotzen dira, sistema honekin, belardiaren erdian finkatu ahal da konpostagailua.
Lurrezko kutxaren metodoa
Zure etzean ez duzula lur eremurik? Metodo honekin, zure etxeko balkoiean edo edozein lekutan ipin dezakezu konpostagailua. Soilik metro karatuko eta 20 zentimetro altuko kutxa bat behar da, hau lurrez bete eta kitto!
Hemen idei batzuk, zihur Gipuzkoa osoan otu zaizkizuela beste batzuk. Mesedez, bidali irudiak eta textu bat j.galarraga@gmail.com posta elektronikora eta ea konpostuning-aren gida bat egiten dugun.
Iruzkinik ez
Trackbacks/Pingbacks