Konpostazank!
Hasiera » iritzia » ZIZARE-LURRA
Eka04 0

ZIZARE-LURRA

Atalak: iritzia, konpostagailuak, Konpostatze berezia, Vermicompost, xomorroak, Zizarea

Konpostaje guztiak ez dira berdinak, biohondakinak modu ezberdinetan kudea daitezke, honek konposta mota ezberdinak ematen dituelarik. Zizare-lurra edo vermicomposta, zizareen bidezko konpostajea da, zizareen hazkuntza faboratzen duena batipat. Noski, zizareekin batera beste animalitxoak ere hazi eta biziko dira, baina gure helburua, zizareek gure materia organikoaren ehuneko handi bat kontsumi dezatela da.

Zizare-lurrean, nolabaiteko faktoria bat prestatzen da, non, bertako langileak zizareak izango diren. Langile hauek efizienteak izatea komeni da eta horretarako zizare hibrido berezi bat erabiltzen da, Kaliforniako zizare-gorria (Eisenia fetida), nonbait gure lur-zizarea (Lumbricus terrestris) ez da egokia.

Kaliforniako zizare gorriaren abantailetako bat da, handiagoa dela eta gehiago jaten duela da, gainera oso ugalkorra da eta faktore guzti hauek konpostatze abiadura azkartzen dute. Zizare-gorria hazteko, etxeko balkoian kokatu genezaken ontzi berezi bat ipini dezakegu edo lurrarekin zuzenean kontaktuan ipini ontzi irekietan, hala ere, bizi den ontziaren ezaugarriak ez badira egonokor mantentzen nahiko errez hiltzen da.

Argazk. JAGalarraga

Lur-zizareak konpostagailu arrunt batean ere egoten dira

Balkoi eta terrazetan ipintzeko egokia den arren eta beraz, gutako edozeinek egin dezakeen arren zizare-lurra, arazotxo bat dauka. Zizare-gorriaren dietan ez dira gomendagarriak haragi-arrain eta azidotasun handiko begetalak (limoi, laranja…). Honek esan nahi du, gure biohondakinen portzentai nahiko handi bat ezin dugula kudeatu edo ez dela komenigarria kudeatzea.

Bestalde, zizareen mantenua maskota baten antzekoa da, hezetasunaren kontrola, janaria oso xehetua botatzea… Konpostagailua gutxienez astean behin aireztatzea komeni da, eta hau nahiko lana bada erabiltzaileentzako. Zizare-lurrari bi egunean behin kontrol bat pasa behar zaio eta beharrezko kudeaketa egin, herritar arrunt batentzat agian lan gehiegi. Gainera, behin zizareak akabatzen badira edo ugaltzeari uzten badiote, berriro erosi eta birpopulatu egin behar da ontzia, kostu bat gehituz.

Ez dut esan nahi zizare-lurra ez denik bideragarria, baina bere aireztapenarekin, egituratzailea gehitu beharrarekin eta dituen “arazo” gehigarriekin, konpostagailu bat kudeatzea sinpleagoa izango delakoan nago.

 

 

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Jon Ander Galarraga Zubeldia

Biologoa titulazioz, ikertzailea bokazioz eta konpostaje teknikaria ofizioz. Konpostajea bizidunen zientzia bat delako, ikertu eta hobetu dezagun. Konpostaje prozesu efiziente batek, hondakin organikoen kudeaketa merke eta egoki batera eraman gaitzakeelako… konpostazank!!!

Azken bidalketak

  • Konposta ARAZO bihurtu zeneko hura.
  • 60,1,1
  • Sortzaile bereziak
  • Doktore tesiak konpostajea babesten
  • IRITZIA: Konpostaje adituak

Iruzkin berriak

  • luis Mari Olaizola(e)k Jon Ander Galarragaren bloga bidalketan
  • Ia beterik dugu gure lehen konpostagailua! | Uliako Lore-Baratzak(e)k Tenperatura bidalketan
  • Albiste bilduma, urtarrilak 01 – 31 | Zero Zabor(e)k Konpostaren sekretua ez dago dituen elikagaietan. bidalketan
  • Jon Ander Galarraga(e)k Konpostazank!!!! bidalketan
  • Karlos(e)k Konpostazank!!!! bidalketan

Artxiboak

  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza

Kategoriak

  • aireztapena
  • auzokonposta
  • bideoak
  • egituratzailea
  • Ekosistema
  • esaldi konpostagarriak
  • hiztegia
  • hobekuntzak
  • iritzia
  • kimika
  • konpostagailuak
  • Konpostatze berezia
  • Legedia
  • metal astunak
  • orokorra
  • Sailkatu gabea
  • tenperatura
  • Vermicompost
  • xomorroak
  • Zizarea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA