AUZOKONPOSTA. BOLOAREN TEKNIKA
Askotan, konpostagailu batean tenperatura altuak (50-60ºC) mantentzea zaila izaten da, izan ere, erabilerak eragin handia baitu tenperatura hauen eskuratzean, zenbat eta gutxiago erabili konpostagailua, tenperatura eskasagoak baitira. Banakako konpostajean erabilera nahiko bermatua dagoen arren, bolondres diren auzokonpostetan, erabileraren gutxipen progresiboa ohikoa izaten da. Zergatik ibili aireztapenak eta bestelakoak egiten alboan edukiontzi berde libre bat badago? Erabileraren gutxipen...
Read MoreEgituratzailearen xehetze maila
Esperientziaz dakit, gaur egun dugun egituratzailerik hoberena, birrindutako inausketa dela eta esperientziaz dakit ere, egituratzailea kanpoan metatu behar dela, beti ere ongi drainatuta dagoen leku batean eta ez dela beharrezkoa tapaturik egotea, lehorregia egotea ere ez baita egokia. Beraz, euri urak, egituratzaile multzoa goitik behera igarotzen badu eta ez badu putzurik sortzen, bikain! Gauza da ordea, kanpoan dagoen egituratzailea erregularki berritu behar dela. Zeren, ez badugu ibiltzen...
Read More
Iruzkin berriak