60,1,1
Zenbaki magikoak ditugu 60,1,1. Auzkonposta eta bere arrakasta bermatzen dituzten zenbakiak. Behingoz, matematika eta konpostajea lotu ahal dituen zifra bat. Hala ere, magikotik baino gehiago du ikerketatik. Auzokonposta guneetan sortzen diren arazoak, etxeko konpostagailu batekoak baino handiagoak eta bisualagoak dira, herriguneetan daudela ez ahaztu. Arazo hauen gehiengoa, auzokonpostagailu barruan 65-70 graduko tenperaturak lortuz ekiditen da, tenperatura hauetan materia organikoa oso...
Read MoreSortzaile bereziak
Sortzaile berezi deritzogu, berebiziko hondakin organiko kopuru handiak sortzen dituzten erabiltzaileei. Kopuru honi kilo edo litrotan zifra bat ipiniko nioke baina zifrarik hoberena “etxe arrunt batek baino gehiago sortzen duena” esaldia izan leike. Egunen batean iritsiko da matematika eta konpostajea lotuko duten/dugun edo dudan garaia, bitartean “begimetroa” erabili behar, nahiz eta biologo batentzat zenbakirik gabeko neurketek zerebroan ultzerak sortu! Honezkero,...
Read MoreDoktore tesiak konpostajea babesten
Konpostaren ikerketa eta teknifikazioaren txoko honek, behaketan oinarrituriko konpostaje prozesu eraginkor eta azkar bat lortzea du helburu. Baina behaketa hutsetik ez da bizi gizakia eta askotan frogetan oinarritu beharra daukagu. Frogak nahi? To frogak!!! Palentzian burutu den doktore tesi batek zera baieztatu du: etxeko hondakin organiko konpostatuen erabilera segurua dela eta metal astunei buruzko hainbat mito ezabatu ditu. Jarri gerrikoak, kurbak datoz eta!!! Doktore tesi honetan hiru...
Read MoreAUZOKONPOSTA. BOLOAREN TEKNIKA
Askotan, konpostagailu batean tenperatura altuak (50-60ºC) mantentzea zaila izaten da, izan ere, erabilerak eragin handia baitu tenperatura hauen eskuratzean, zenbat eta gutxiago erabili konpostagailua, tenperatura eskasagoak baitira. Banakako konpostajean erabilera nahiko bermatua dagoen arren, bolondres diren auzokonpostetan, erabileraren gutxipen progresiboa ohikoa izaten da. Zergatik ibili aireztapenak eta bestelakoak egiten alboan edukiontzi berde libre bat badago? Erabileraren gutxipen...
Read MoreEgituratzailearen xehetze maila
Esperientziaz dakit, gaur egun dugun egituratzailerik hoberena, birrindutako inausketa dela eta esperientziaz dakit ere, egituratzailea kanpoan metatu behar dela, beti ere ongi drainatuta dagoen leku batean eta ez dela beharrezkoa tapaturik egotea, lehorregia egotea ere ez baita egokia. Beraz, euri urak, egituratzaile multzoa goitik behera igarotzen badu eta ez badu putzurik sortzen, bikain! Gauza da ordea, kanpoan dagoen egituratzailea erregularki berritu behar dela. Zeren, ez badugu ibiltzen...
Read MorePixa, ximaurra eta konpostajea
Aspaldian lozorroan egon ostean berriro gatoz indar apur batzuk hartuta. Eta berriro trilogia bat ekarriko dugu gurera. Trilogia honetan, pixa, ximaurra eta konpostajeaz arituko gara. Nola, konpostajearen bidez, gure animalien gorotz hondakinak kudeatzea posible den eta berau gauzatu den lekuetan nola egin duten azalduz. Izan ere, benetako tripako mina egiten dit gure zelai berdeak nola marroitzen diren ikusteak. Ehunka aldiz ikusi dut, zelai berde baten alboan kamioi bat nola kokatzen den eta...
Read MoreKonpostajea nekazaritzaren erreskatean
Ehunka aldiz aipatu dut konpostajeak duen balio didaktiko eta soziala, gaurkoan ordea, konpostajeak edo organikoaren autokudeaketak sortzen dituen lan aukerez arituko naiz, benetako esperientzia bat ekarriz gurera, Buadella herriarena (Katalunia). Buadella, Gironako probintzian kokatzen da eta 200 biztanle inguru dituen herria da. Beste herri askotan bezala, edukiontzien bidezko bilketa sistemak (organikoaren bilketa gabe) %20eko bilketa-tasa zuen, oso baxua. Gainera, sortzen zen errefusa...
Read MoreKonpostajearen etorkizuneko erronkak (HIRU)
Artikulu bat izan behar zuen honek, jada hirugarrena eman du. Lehenengoan egituratzaileaz hitzegin genuen, bigarrenean erabiltzaileetaz eta orain hirugarren honetan, konpostatzearen metodologiaz arituko gara. Konpostatze mota guztiak behar du mantentze-metodo bat: gehitu behar zaion egituratzaile kopurua, konpostagailuaren kokapena, arazoen aurreko erantzunak. Gaur egun ditugun gidak ordea ez daude konpostajean egun egiten ari den apustuari aurre egiteko mailan, orain arteko konpostatzea...
Read MoreKonpostajearen etorkizuneko erronkak (BI)
Aurreko astean, “konpostajearen etorkizuneko erronkak” deritzon atikulu sail bat hasi genuen. Aste hontan, sail honen bigarren atala dugu. Lehen artikulua egituratzaileari eskeini genion, bigarrengoa erabiltzaileei. Izan ere erabiltzaileak dira konpostajearen oinarrian dauden aktore-aktoresak. Etorkizunean konpostajearekin apustu egiten jarraitu nahi badugu, erabiltzaileei konpostaje prozesua guztiz erraztu behar zaie, honek, konpostagailuen erabilera handitu eta...
Read MoreKonpostajearen etorkizuneko erronkak. (BAT)
Orain urte gutxi da konpostajearen benetako apustua egin zena Tolosaldean. Konpostajea, eko-berde-alternatiboen noizbehinkako zaletasun bat izatetik, etxeko biohondakinen benetako kudeaketa modu bat bihurtu zen. Konpostagailu baten jabea jada ez da etxeko baratzan lau porru ekologiko dituen gizaseme/alaba, bere biohondakinen autokudeatzaile bat baizik.Ikusi da konpostajeak funtzionatzen duela biohondainen kudeaketa merke eta efiziente bezala, lehen edukiontzi berdera eta ostean zabortegira...
Read More
Iruzkin berriak